Txinako Herri Errepublika

Wikipedia(e)tik
(Txinatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txina orrialdeak hona dakar. Bestelako esanahietarako, ikus Txina (argipena)
Txinako Herri Errepublika
中华人民共和国
( Zhōnghuá Rénmín Gònghéguó )
Txinako Herri Errepublikako bandera
Bandera

Txinako Herri Errepublikako armarria
Armarria

Txinako Herri Errepublikaren kokapena
Hiriburua Beijing
36°55′ I 116°23′ E
Hiri handiena Shanghai
Hizkuntza ofiziala(k) Txinera1
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Estatu Sozialista
Hu Jintao
Wen Jiabao
Independentzia
Herri Errepublikaren
sorrera
1949ko urriaren 1a
Eremua
• Guztira
• Ura

9.596.9602 km² (4.)
% %2,822
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Errolda (-)
• Dentsitatea

Herritarra

1.306.313.8122 (1.)

136,122 biztanle/km² (71.)

txinatar
Dirua Renminbi (元) (CNY)
Ordu eremua UTC (UTC +8)
Interneteko domeinua .cn
Telefono aurrezenbakia +862
1Mandarin txinera batua (pǔtōnghuà) da hizkuntza ofizial bakarra Txina osoan, nahiz eta beste hainbat hizkuntza ere mintzatu: uigurrera, mongoliera, tibetera eta, batik bat, mandarinaren familia bereko txinerak, hala nola, kantonera (66 milioi hiztunetik gora). Hong Kongen kantonera eta ingelesa dira ofizialak eta Macaun kantonera eta portugesa.
2Hong Kong eta Macau sartu gabe.
Zhongwen.svg
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.

Txinako Herri Errepublika edo Txina Asia ekialdean dagoen estatua da, munduko jendetsuena: 1.340.000.000 biztanle[1], munduan bizi diren 5 pertsonatatik bat. Munduko laugarren herrialderik handiena da CIA World Factbookaren arabera, eta hirugarrena Indiak eskaturiko lurraldeak baina Txinak administratzen dituenak kontuan hartuz gero.

Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da, eta Asiako ekonomiaren motorretako bat. 14 herrialderekin ditu mugak. Bere hiriburua Beijing (Pekin) da.

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Sakontzeko, irakurri: Txinaren izenak

Euskaraz eta Europako hizkuntza gehienetan erabiltzen den Txina izenaren jatorria badirudi Qin dinastian datzala, lehenengo dinastia inperialean. Iraganean Catay izena ere erabili zen, kitan herri altaikotik datorrena. Horixe daMarco Poloren bidaietan emaniko izena. XVII. mendean Bento de Goes portugaldar jesuitak Txina eta Catay leku bera zirela demostratu zuen. Txineraz zhongguo izena erabiltzen da Txina bakarrik esateko, eta Zhōnghuá Rénmín Gònghéguó (Speaker Icon.svg Entzun (i · ?)) Txinako Herri Errepublika izena esateko.

[aldatu] Geografia

Sakontzeko, irakurri: Txinako geografia
Txinako mapa

Mugakide hauek ditu: Errusia eta Mongolia iparraldean; Ipar Korea, Itsaso Horia eta Txinako Itsasoa ekialdean; Vietnam, Laos, Myanmar edo Birmania, India, Bhutan, Sikkim eta Nepal hegoaldean; eta Pakistan, Afganistan, Tadjikistan, Kirgizistan eta Kazakhstan mendebaldean.

Azalera, berriz, 9.600.000 km²-koa du. Tibet konkistatu zuenetik munduko hirugarren herrialderik handiena da, Errusiaren eta Kanadaren atzetik. Haren tamaina dela eta, hainbat klima eta inguru, oso ezberdinak, ditu. Ekialdean, Itsaso Horiaren eta Txinako Itsasoaren kostaldean, lautada oso populatu eta handiak daude. Hegoaldeko Txinako Itsasoko kostaldea menditsua da, eta hegoaldean muino txikiak daude. Erdigunean Ibai Horia eta Yangtze ibaiak daude, beren delta handiekin. Horiez gainera, besteak beste, Mekong, Brahmaputra, Amur, Huai He eta Xi Jiang ibaiak daude Txinan.

Mendebaldean mendilerro erraldoiak daude, Himalaia kasu, zeinen punturik altuena, Everest mendia, zati batean Txinan dagoen. Goi ordokietan, badira klima erdi lehor edo desertu antzekoa duten eremuak, Takla-Makan eta Gobi kasu.

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Txinako historia
Txinako Errepublikak (Taiwan) Txinaren ondorengoa dela aldarrikatzen duenez, hemengo atal gehienak Taiwaneko artikuluan ere jaso dira.

Txina milaka urtez okupatua izan den lurraldea da, eta oso historia luze eta zabala du.

[aldatu] Antzinaroa

Zhou eta Xin dinastietako txanponak

Gaur egungo Txinako lurraldea oso antzinatik populatua izan da. Historiaurreko hainbat herriren aztarnak aurkitu dira. Ibai Horiaren inguruan aztarnategi ugari aurkitu dira, eta txinatar kulturaren jatorria toki hori dela jotzen da.

Homo sapiensa orain dela 40.000 urte iritsi zen Txinara. Lehenagoko Homo erectus espeziearen hainbat aztarnategi aurkitu dira. Orain dela 10.000 urte, gutxi gorabehera, arroza Yangtze ibaiaren ertzetan ereiten hasi ziren. Handik gutxira, Henan probintzian artatxikia ereiten zuten. K. a. VIII. milurtekoan Ibai Horiaren ertzetan bizi zirenak sedentario bilakatu eta lehenengo herriak sortu ziren. Haietan, milurteko bat geroago, abeltzaintza hasi zen.

Ibai Horiaren kostaldean Shang dinastiaren aztarnak aurkitu dira, lehenengo txinatar kulturarenak. Dinsatia hark K. a. XVII. mendetik K. a. XI. mende arte iraun zuen. Haren ondoren Zhou dinastiak hartu zuen boterea, K. a. XI. mendetik K. a. 256 urtera. Zhou dinastiaren garaian jaio ziren Konfuzio, Mencio, Laozi eta Zhuangzi pentsalari eta filosofo handien ideiak.

Sima Qianek, bere memorietan, haien aurretik Xia dinastia bizi zela idatzi zuen. Baina ez da oso datu fidagarria, kontuan hartuta liburu hori 15 mende geroago idatzi zela (Xia dinastiak K. a. XXII. mendetik K. a. XVII. mende arte iraun zuela idatzi zuen).

Shang dinastiaren garaian, herrialde bat baino gehiago, hainbat hiriren sarea zen lurraldea. Lurralde haietan erregea errespetatzen zen, baina baziren beste hiri batzuk, Shang dinastia onartzen ez zutenak. Haietako bat izan zen Zhou hiria, Shang garaitu eta Zhou dinastia ezarri zuena.

[aldatu] Inperioa

Qin Shihuang enperadorea

[aldatu] Qin dinastia

Sakontzeko, irakurri: Qin dinastia

Qin dinastia Txinaren batasuna aldarrikatu zuen lehenengoa izan zen. K. a. 221. urtean euren erregeak bere burua 皇帝 (huángdì) izendatu zuen, enperadore, baina inplikazio erlijiosoak zituen ere. Modu horretan errege (王 wáng) izena albo batera utzi zen. Lehehengo Qin Enperadorearekin Txina batu, zentralizatu eta indartsua sortu zen. Neurriak eta pisuak batu ziren eta idazkera ere unifikatu zen. Aurrekoen liburuak erre ziren, ez baitzetozen bat pentsaera berriarekin. Qin Shihuangen heriotzaren ondoren Ershi Huangdi semeak (Bigarren Enperadorea) hartu zuen boterea, K. a. 209an. Hala ere presioak handiak ziren eta K. a. 206an Liu Bangek bere burua enperadore izendatu eta Han dinastiaren erregealdia hasi zen.

[aldatu] Han dinastia

Sakontzeko, irakurri: Han dinastia

Han dinastiaren erregealdia bi ataletan bereizten da. Lehenengoak bere kortea mendebaldean zuen eta bigarrenak presioak zirela eta kortea ekialdera mugitu zuen, Luoyang hirira. Bi epeen artean Xin dinastiako Wang Mangek bere burua enperadore izendatu zuen eta konfuzianismoan oinarritutako estatu bat sortzen saiatu zuen, baina ez zuen lortu.

Onura ekonomiko eta kultural handiko epea izan zen. Zetaren bidea sortu zen, eta Sima Qianek Txinako historia idatzi zuen. Azkeneko Han dinastiako enperadorea, Xian enperadorea zeuden erresistentzia militarren eskuetan erori eta ezin izan zuen lortu militarrek boterea igotzea. Bere heriotzaren ondoren 192ean estatu golpe bat burutu zuen Cao Caok, baina honek Txina batu bat izatea ez zuen lortu.

[aldatu] Hiru erreinuak

Cao Caok Luoyangen zuen boterea txikia zen eta Liu Bei eta Sun Quan militarrekin liskarrak eduki zituen. 206an Hegi Gorrietako Bataila gertatu zen eta bertan inperioa hirutan zatituta geratu zen. 220an Cao Pik hartu zuen boterea eta azkeneko Han enperadorea garaitu zuen, Wei dinastia sortuz. 221an Liu Bei]]k bere burua Han dinastiaren ondorengoa izendatu zuen Chengdun, Shu estatua aldarrikatuz. Sun Quanek Yangziaren inguruan Wu erreinua aldarrikatu zuen 222an eta 229an enperadore izendatu zuen bere burua. Modu honetan hiru erreinu sortu ziren Txinan, hiruek ala hiruek Han dinastiaren ondorengoak zirela esaten zutelarik.

[aldatu] Jin dinastia

Sakontzeko, irakurri: Jin dinastia

265tik 420ra Jin dinastiak berriro ere bildu zuen Txina osoa. 263an Weiren tropek Shu estatua konkistatu zuten, eta modu horretan hiru erreinuetatik bira igaro ziren. 265ean Sima Yanek, Sima Qianen ondorengoak, Wei enperadorea boteretik kendu eta Caoren familiaren boterearekin bukatu zuen, Jin dinastia ezarriz. 280an Jinek Wu erreinua konkistatu zuten eta beraz iraganeko Han inperio osoa biltzea lortu zuten.

304tik aurrera ezegonkortasun handia egon zen Txinako iparraldean eta berriro hautsi zen batasuna. Jin dinastiaren kortea Nanjingera mugitu zen eta bertan egon zen 420 urterarte.

[aldatu] Hamasei erreinuak

304tik 439ra Txinako iparraldea Jin dinastiaren kontroletik aldendu zen, eta hantxe hainbat tribuk euren erreinuak ezarri zituzten, hamasei guztira.

[aldatu] Iparraldea eta Hegoaldea

440an Tuoba herriak (txinatarra ez zen herri bat) iparraldeko hamasei erreinuak konkistatu zituen, eta, berriro batuz, Iparraldean estatu bakarra sortu zuen. Halaxe, Txina bi erreinutan banatu zen, bata iparraldean eta bestea hegoaldean. Bakoitzean hainbat dinastia izan ziren gobernatzen urte gutxian.

[aldatu] Sui dinastia

Sakontzeko, irakurri: Sui dinastia

581an Yang Jian iparraldeko Zhou dinastiako generalak boterea eskuratu eta Sui dinastia ezarri zuen. Zortzi urte geroago, 589an hauek hegoaldeko Chen dinastia garaitu eta iparraldea eta hegoaldea berbatu zuten.

Garai honetan Kanal Handia eta Txinako Harresia eraiki ziren. Budismoaren aldeko hautua egin zen.

604an Yang Guangek bere aita ordezkatu zuen, eta insurgentzia militarrak egon ziren. 617an Sui dinastiako bigarren enperadorea erail zuten eta Tang dinastia ezarri zen.

[aldatu] Tang dinastia

Sakontzeko, irakurri: Tang dinastia

618an Li Yuanek boterea hartu zuen Gaozu enperadore moduan, Tang dinastia ezarriz. 624an bere semeetako batek bere bi anaiak erail zituen Xuawuren atean, Chang'anen eta aitaren abdikazioa behartu ondoren bigarren Tang enperadore bilakatu zen, Taizong.

Aitaren eta semearen konkubina izan zen emakume batek botere handia hartu eta Zhongzong bere seme eta tronurako ondorengoa erditik kendu ondoren Wu enperatriz izendatu zuten, Txinako historian egon den goi agintari emakumezko bakarra. Emakume hau Zhou dinastiako kidea zen eta urte horietan bere dinastia berrezarri zuen. Hala ere 705ean Zhongzongek bere ama tronutik kendu eta Tang dinastia berrezarri zuen. Honek barne borrokak sortu zituen eta azkenean Xuanzong enperadoreak lortu zuen boterea, Tang dinastiakoa.

Arazo guzti hauek kontutan izanda ere Txinako historiako garairik oparoena izan zen. Xinjiang probintzia erreinuan batu zen eta honek Txinaren tamaina Qing dinastian egongo zen tamainara heldu arte inoiz egon zen handiena izan zen.

755an An Lushaneko matxinadak estatuaren boterea izugarri murriztu zuen. Bere eragina mendetan nabaritu zen eta uigur eta tibetar herriei kontsezioak eman behar izan zizkieten, Txinaren errekurtsoak gutxiagotuz.

X. mendean desagertu zen dinastia. 904an Zhu Wenek Chang'an konkistatu zuen eta 907an azken Tang enperadorea erail, Liang dinastia aldarrikatuz.

[aldatu] Bost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia

Hurrengo urtean oso ezegonkorrak izan ziren Txinan, 907tik 960ra. Urte hauek Bost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia izenarekin ezagutzen dira. Iparraldean bost dinastia ezberdinek agindu zuten garaia honetan eta hegoaldean hamar erreinu sortu ziren.

[aldatu] Song dinastia

Sakontzeko, irakurri: Song dinastia
Txinako egoera Song dinastiaren Hegoaldeko garaian

960an Iparraldeko Zhou dinastiako Zhao Kuangyin militarrak Song dinastia sortu zuen Tang dinastiaren ondoren egon ziren 5 dinastien ondorengo moduan. Kaifengen ezarri zuen hiriburua eta hegoaldeko hainbat erreinu konkistatu zituen Txinak Tang dinastiarekin izan zuen boterearen parte bat berreskuratuz. Komertzioa izugarri hasi zen eta diruaren erabilera normalizatu. Dinastia honen agintean kitan, tangut eta yurchen herriek euren estatuak sortu zituzten iparraldean. Azkeneko herri honek 1127an Song dinastia hegoaldera mugiarazi zuen. Hiru herri hauek txinatarren dinastia eredua ezarri zutenez txinatar historialarientzat dinastien zerrendatan agertzen dira.

1127tik 1279ra Hegoaldeko Song erreinua sortu zen, iparraldetik ihes egitean. Hiriburua Hangzhoun jarri zen. Inoiz ez zuten lortu iparraldea bereganatzea.

Txinaren batasuna 1279an gertatu zen, baina mongoliarrek bai iparraldea bai hegoaldea konkistatu zutelako.

[aldatu] Yuan dinastia

Sakontzeko, irakurri: Yuan dinastia

Mongoliarrak herri altaiko nomada ziren, baina munduan inoiz egon den inperiorik handiena konkistatzea lortu zuten. Euren mugak Europa ziren mendebaldean, Iran hegoaldean eta Txina ekialdean.

Genghis Khanek Xiak konkistatu zituen eta bere semea Ogedei Khanek Jinak 1234an. 1271an Kublai Khan Yuan dinastia sortu zuen Beijingen. 1279an Song dinastia garaitu zuen guztiz. Garai honetan Ibai Horiak sorturiko uholdeek eta izurriteek gosea eta gaixotasunak ekarri zituzten. Hau dela eta ezegonkortasun handiko epea zabaldu zen.

[aldatu] Ming dinastia

Sakontzeko, irakurri: Ming dinastia
Kangxi Enperadorea, Qing dinastiakoa

Yuan dinastiaren garaian sortu zen ezegonkoratsun sozialak Zhu Yunzhang errebeldeak boterea lortzea ekarri zuen eta 1369an Ming dinastia sortu zuen, hiriburutzat Nanjing hartuz. Bere semeak Beijingera eraman zuen gortea.

Yongleren garaian Txina munduko potentzia maritimorik handiena bilakatu zen, Zheng Hek Asia eta Afrika inguruan bidaiak egin zituen, baina koste ekonomiko handiegiarekin.

Ming garaian paper moneta erabiltzeari uko egin zioten eta zilarra erabili zen berriro. Zilarra lortzeko negozio bideak ireki ziren Japoniarekin eta XVI. mendetik aurrera Portugalekin Macao hiriaren bitartez. HAuek zilarra Filipinetatik Amerikara bidaltzen zuten.

[aldatu] Qing dinastia

Sakontzeko, irakurri: Qing dinastia

Qing dinastiak 1644tik 1911rarte agindu zuen Txinan. Mantxuriatik etorriak ziren eta horregatik euren hizkuntza ezarri zuten ofizial gisa. Taiwan, Tibet, Mongolia eta Xinjiang konkistatu zituzten.

Botere handia zuten baina matxinada handiak ere izan zituzten. 1851tik 1864ra Taiping matxinada izan zuten, milioika hildako eragin zituena. XIX. mendean Opioaren Gerrak egin zituzten Britania Handiaren aurka, Hong Kong galduz.

1894 eta 1895an Korearen inguruko gaiengatik Japoniar-txinatar gerra izan zen. Gerra honetan Korea eta Taiwan galdu zituen eta hauek Japoniaren esku geratu ziren. Galdu zutenez jendea altxatu eta errepublikaren aldeko aldarri handiagotu zen.

[aldatu] Txinako Errepublika

Sakontzeko, irakurri: Txinako Errepublika

1911ko urriaren 10ean Wuchangeko altxamendua gertatu zen, Qing dinastiaen aurka. Honek Xinhaiko iraultza sortu zuen. Puyi, azken Qing enperadorea, kargutik kendu zuten 1912an.

Sun Yan-sen iraultzaile txinatarra AEBtik etorri eta Txinako Errepublikako presidente izendatu zuten. Honek Yuan Shikai Qing militarrarekin akordioa lortu eta azken hau izendatu zuten presidente berria. Bere anbizioak bultzatuta 1915an bere burua enperadore izendatu zuen. Orduan Sun Yat-senek bere alderdia zen Kuomintang zuzentzeko berriro erbestetik itzuli zen. Guangzhou bere indarrak bildu eta bertatik Chiang Kai-shekek zuzendutako armadak Txinako zati handi bat konkistatu eta Nanjingen jarri zuten hiribura.

Chiang Kai-shek Errepublikako presidente izendatu zuten. Hasieratik bi problemari aurre egin behar izan zion. Alde batetik Txinako Alderdi Komunista eta estatu komunista bat sortzeko asmoa. Bestetik Japoniak Txinarekiko zuen jarrera. 1931an Japoniak Mantxuria konkistatu zuen eta bertan Manchukuo estatua sortu zuten. 1937an Japoniak Txina inbaditu zuen.

1945an II. Mundu Gerra bukatu ostean Japoniak Asia kontinentalan zituen lurrak utzi zituen eta Txinak Manchuria eta Taiwan bereganatu zituen. Hala ere 1947an komunistek berriro ere ekin zioten eta 1947an Gerra Zibila hasi zen. Komunistek irabazi zuten Txinako Herri Errepublika aldarrikatuz eta Txinako Errepublikako agintariek ihes egin eta Taiwanen ezarri zuten hiriburu berria.

[aldatu] Txinako Herri Errepublika

1949ko urriaren 1ean Mao Zedongek Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen Tian-anmeneko atean, Hiri Debekatuan.

Maok Txinan 1976an hil zen arte agindu zuen. Bere politikarik garrantzitsuenak Aurrerapausu Handia eta Iraultza Kulturala izan ziren.

Mao hiltzean Hua Guofengek ez zuen lortu boterean indartsu egotea eta Deng Xiaopingek hartu zuen azkenean gidaritza. Honek irekitze politiko eta ekonomikoa egin zuen eta Txina hazkuntza handiko garai batea sartu zuen. 1989an Tian'anmenen bilduta zeuden ikasleen aurka jazarri ziren tankeekin.

Dengen ostean Jiang Zeminek hartu zuen boterea, eta honen ostean 2004n Hu Jintaok hartu zituen kargu guztiak.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: Txinaren banaketa administratiboa

Txinako Herri Errepublika 32 entitate administratibotan banatzen da: 22 probintzia (省 shěng) (23, Taiwan sartuz gero), 5 eskualde administratibo, 4 udal-probintzia eta bi eskualde berezi. Gehien dagoen eredua probintziarena da. 5 Eskualde Autonomoak (自治区 zìzhìqū) tibetar, uigur, mongoliar, hui eta zhuang herriei dagokie. 4 udal-probintziak (直辖市 zhíxiáshì) (Tianjin, Beijing, Chongqing eta Shanghai) eskualde metropolitarrak dira. Administraturiko Lurralde Bereziak (特别行政区 tèbié xíngzhèngqū) Hong Kong eta Macao dira, sistema ekonomiko eta judizial ezberdinarekin, txanpon propioa, internet domeinua, telefono prefijoa eta bandera propioa dute. Txinako Herri Errepublikak Taiwan berea dela aldarrikatzen du, baina irla hau praktikan independientea da Txinako Errepublika izenarekin. Munduko 24 herrialdek bakarrik onartzen dute Taiwan ez dela Txina, eta herrialde hauek ez dute Txinako Herri Errepublika estatu gisa onartzen.

Aipaturiko probintzia, lurralde autonomo eta udal-probintzia horiek, 17 prefektura (地区 dìqū), 30 prefektura autonomo (自治州 zìzhìzhōu), prefektura mailako 283 hiri (地级市 dìjíshì) eta hiru ligatan (盟 méng) banatzen dira.

[aldatu] Probintziak

[aldatu] Eskualde autonomoak

  • Tibet (西藏自治区)

[aldatu] Udal-probintziak

[aldatu] Lurralde bereziak

[aldatu] Politika

Sakontzeko, irakurri: Txinako politika

Txinako Herri Errepublikako boterea hiru adar nagusitan oinarritzen da: Alderdia eta bere azpian dauden Armada eta Estatua. Estatu burua Txinako Herri Errepublikako presidentea da eta Alderdiaren burua aldi berean idazkari orokorra da. Askapenerako Herri Armadako burua (hau da, Txinako gudarosteko burua) aldi berean Batzorde Militar Zentraleko Presidentea da. Gaur egun hiru kargu hauek pertsona bakarrak betetzen ditu, Hu Jintao, aurretik zegoen Jiang Zeminekin gertatu bezala. Pertsona berak hiru karguak edukitzea aurreko urtetan egon ziren hiru buruzagien arteko borrokak ekiditeko egin ohi da. Honen aurrekari bat 1960ko hamarkadan gertatu zen Mao Zedong alderdiburuak Liu Shaoqi estatuburua kargutik aldendu zenean gertatu zen, Txina 1980rarte estatubururik gabe utziz.

Presidentearen azpian Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseilua dago, Gobernu organua. Gobernu honen burua lehen ministroa da, gaur egun Wen Jiabao. Honek duen ministro taldea aldakorra da eta gaur egun lau lehen ministro orde daude. Presidenteak eta Estatu Kontseiluak botere exekutiboa osatzen dute.

Botere legislatiboa 3.000 delegatu urtean behin biltzen dituen Txinako Herri Errepublikako Nazio Herri Batzarrak osatzen du. Honen tamaina dela eta, eta kideak 5 urtez aukeratzen direnez, 150 kidek osatutako lantalde batek bere iraunkorra osatzen du.

Txinan ez dago botere judizial independienterik eta Alderdiaren esku dago. 1970eko hamarkadatik aurrera hainbat saiakera egin dira Europako sistema judizialan oinarritutako sistema bat eratzen, baina saiakerak antzuak izan dira. Hong Kong eta Macao bere sistema propioak dituzte, Britania Handia eta Portugalgo sistematan oinarrituta urrenez-urren.

Txinako Alderdi Komunistaz gain beste 8 alderdi badira, baina Alderdi Komunistaren autoritatea onartu behar dute eta beraz sinbolikoak dira. Paper kontsultiboa ematen zaie. 1980tik aurrera herrietako buruak hauteskundeen bitartez aukeratzen dira eta azken urteetan hirietako auzoetan ere. Barruti bakoitzean Alderdi Komunistako ordezkariak ere hauteskunde bitartez aukeratzen dira. Hong Kong eta Macaok hauteskunde legislatiboak dituzte, baina kideen heren bat aukeratzeko bakarrik.

[aldatu] Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: Txinako ekonomia

Txinako Gerra Zibila bukatuta Herri Errepublikako gobernuak izaera sozialistako hainbat aldaketa egiten hasi ziren, enpresa pribatuen nazionalizazioa eta nekazaritzaren kolektibizazioa kasu. 1953 eta 1957 artean Sobietar Batasunaren laguntzaz Bost Urteko Lehen Plana garatu zuten.

Honen ostean Mao Zedongek beste bide bati ekin zion, industrializazioa handitzeko. Aurrerako Jausi Handia moduan ezagutzen den politika egin zuen, baina ez zuen ezer lortu eta 1958an bertan atzera egin zuten. Aldentze honek, gainera, SESBekin zituen harremanak tenkatzea ekarri zuen eta Iraultza Kulturala abiatu zen, alderdiaren barruan zeuden disidentziarekin amaituz.

Maoren heriotzarekin bere jarraitzaileak gartzelaratu zituzten eta Deng Xiaopingek hartu zuen boterea, maoismoaren oinarriak alde batera utziz. Estatuak planifikatzen jarraitzen bazuen ere enpresa pribatuen sorrera baimendu zen, eta atzerriko dirua onartzen hasi ziren. Hazkuntza ekonomikoa handia izan zen 1980ko hamarkadan. 1992an hegoaldean zegoen hazkuntza ekonomikoaren alde egin zuen Alderdiak eta urte horretan %14,2 hasi zen ekonomia. Hurrengo urteetan %10a inguru hazten jarraitu zuen.

Txinako munduko elektratresna eta oihalgintza sortzaile handiena da, batez ere langileen soldata baxuak direla eta. Gaur egun munduan sortzen diren ondasunen %25a Txinan egin dira. 2004tik aurrera Europar Batasuna da Txinaren aliatu komertzial handiena. Hala ere hazkuntza honek barnealdeko eskualdeen eta kostaldeko eskualdeen arteko desoreka sortu du.

2006an Txinak Italia gainditu zuen Barne Produktu Gordinaren estatistikan estatistikak birkalkulatzean eta 2005eko hazkuntza kontutan hartzean Erresuma Batua eta Frantzia ere gainditu zituen munduko laugarren potentzian bilakatuz. Gaur egun 2.228.862.000.000 dolar da bere BPGa.

[aldatu] Demografia

Sakontzeko, irakurri: Txinako demografia
Txinako populazioa FAOaren datuen arabera
Txinako populazio piramidea

Txinak 2004ko urtarrilaren 6an 1.300 milioi biztanle zituen eta, beraz, munduko herrialderik jendetsuena da. Txinako Herri Errepublikak bere burua etnianitzatzat du, nahiz eta %91 han etniakoak diren. Mendebaldean beste herri batzuk ugariagoak dira.

Txinako populazioaren gorakada ekiditeko ume bakarraren politika jarri zuen martxan. Politika honek hirietako familiei seme-alaba bakarra izatera derrigortzen ditu eta herrigunetan bi izan ditzakete baldin eta lehena emakumea bada. Hau gertatzen denean emakume askok abortoa egiten dute bigarrena gizonezkoa izateko, ekonomikoki hobea dela uste baitute. Hau dela eta Txinan 100 emakume jaiotzen direnean 199 gizonezko jaiotzen dira. Egoera hau ekiditeko neurriak hartu ditu Txinako gobernuak. Alde batetik sexua aurrez jakiteko teknikak mugatu egin dituzte eta bestetik diru-laguntzak eman dizkiete bi neska dituzten familiei.

Politika honek kritika handiak jaso ditu, baina baita ere txalo ugari. NBEk populazioa 200.000.000 pertsonatan jaitsi dela kalkulatu du.

Gaur egun populazioa 10.000.000 biztanletan gehitzen da urtero eta horrela 2043an Txinak 1.550 milioi biztanle izango dituela uste da, eta zenbaki horren inguruan geldituko dela.

[aldatu] Txinako herriak

Sakontzeko, irakurri: Txinako talde etnikoak

Txinak ofizialki 56 etnia ezberdin aitortzen ditu bere herrialdearen barnean. Horietatik handiena Han etnia da, baina badira beste asko populazio handikoak, nahiz eta portzentaje txikian. Hauek dira 10 talde etniko handienak:

  1. Han (汉族 : Hàn Zú)
  2. Zhuang (壮族 : Zhuàng Zú)
  3. Mantxuriarrak (满族 : Mǎn Zú)
  4. Hui (回族 : Huí Zú)
  5. Miao (苗族 : Miáo Zú) (Hmong)
  6. Uigur (维吾尔族 : Wéiwúěr Zú)
  7. Yi (彝族 : Yí Zú)
  8. Tujia (土家族 : Tǔjiā Zú)
  9. Mongoliarrak (蒙古族 : Měnggǔ Zú)
  10. Tibetarrak (藏族 : Zàng Zú)

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntzak

Txinako mapa etnolinguistikoa

Txinako hizkuntza nagusia txinera (汉语/漢語, Pinyin: Hànyǔ, 华语/華語, Huáyǔ edo 中文, Zhōngwén) da. Txinako Herri-Errepublikan eta Txinako Errepublikan (Taiwanen) ofiziala da, eta 1.300 milioi hiztun baino gehiago ditu. Sinotibetar familiakoa da. Munduan erabiltzaile gehien duen hizkuntza da.

Txinera estandarra putonghua da, «herriaren mintzaira». Mandarin dialekto multzoaren Pekineko ahoskeran du oinarria. Dialektoen arteko aldea hain da nabarmena, batzuek hizkuntzak bereizitzat hartzen dituzte. Hizkuntza erromanikoen arteko aldearekin konparatu ohi da.

Txineraz gain, nazio gutxituen hizkuntza batzuek nolabaiteko babesa edo ofizialtasuna jasotzen dute. Aipagarrienak tibetera, zhuangera eta hmong hizkuntzak dira sinotibetar familian. Indoeuropar familian, errusiera eta tadjikera daude, eta koreera hizkuntza isolatua kenduta Txinako beste hizkuntzak familia altaikoan, familia austroasiatikoan, tai-kadai familian eta familia austronesiarrean kokatzen dira.

Kolonizazio europarraren ondorioz, Macaun portugesa ere ofiziala da, eta Hong Kongen ingelesa.

[aldatu] Txinera

Sakontzeko, irakurri: Txinera

Txinera estandarra da munduan hiztun gehien dituen hizkuntza eta Txinako hizkuntza ofiziala. Bertan zhōngwén izena hartzen du baina badira beste izendapen batzuk. Txinako Herri Errepublikan hànyǔ (漢語 / 汉语, "Han herriaren hizkuntza") izena hartzen du. Hizkuntza batuari pǔtonghuà (普通話 / 普通话, "hizkera komuna") deitzen zaio Txinako Herri Errepublikan guóyǔ (國語 / 国语, "nazio hizkuntza") Taiwanek kudeatutako Txinako Errepublikan. huáyǔ (華語 / 华语, "txinera") izenez ere ezagutzen da, batez ere Singapur, Malasia eta Asiako hego-ekialdean. Euskaraz hizkuntza ofizial estandarrari txinera deitu ahal zaio, baina askotan mandarina erabiltzen da, nahiz eta forma hau tentuz erabili behar da Txinako eskualde ezberdinetan hitz egiten diren dialektoak ezberdinak izan arren mandarin izena hartzen baitute. Autore batzuen arabera Txinako eskualde ezberdinetan hitz egiten den txinerak ezberdintasun handiak ditu, hizkuntza erromantzeek izan ditzaketenak bezainbestekoak.

[aldatu] Erlijioa

Buda baten eskultura harrian egina

Txinako gehiengoak bere burua ez-erlijiosotzat du, %59a, hau da, 767 milioi biztanle. Hala ere erlijioak paper garrantzitsu bat jokatzen du euren bizitzatan, batez ere Konfuzianismo eta Taoismoak. Populazioaren %33aren siniskerak nahiko nahasiak dira eta "Siniskera Tradizionala" izenarekin klasifikatu ohi dira.

Siniskera Tradizionala izenarekin arbasoen gurtza, Budismoa eta Taoismoa nahasten dituen herri siniskera ezagutzen da. Gainera neolitikotik datorren animalien gurtza eta eguzkia, ilargia, zerua eta hainbat izarren gurtza ere egiten da. Beste erlijioekin nahasten da eta askotan ez ditu muga zehatzak. Hala ere 850 milioi jarraitzaile ditu. Mitologia atalean hainbat jainko azaltzen dira.

Populazioaren %6a Budista da eta horren barruan batez ere Mahayana Budismoa (大乘) eta bere azpian dauden Lur Puroa (净土宗) eta Zen (禅宗) dira praktikatuenak. Gutxi gora behera 100 milioi budista daude eta beraz antolatutako erlijiorik zabalduena da. Theravada Budismoa eta Tibetar Budismoa ere praktikatzen dira, baina oso loturik daude minoria etnikoekin. Huien artean 20 milioi musulman daude eta gainera 15 milioi protestante eta 5 milioi katoliko.

Falun Gong, 1990eko hamarkadan garatutako pentsaera bat Gobernuak satanizatu zuen, baina Falun Gongek ez da berez erlijioa bere jarraitzaileentzat, baizik eta praktika ispiritual bat. Gaur egun 70 eta 100 milioi jarraitzaile artean dituela uste da, baina ez dago oso argi eta txinatarren jarrera orokorrean txarra da erlijio honekiko.

Azken urteetan Feng shuiaren praktika munduan zehar hedatu da. Feng Shuia erlijio bat baino etxeko gauzak ordenatzeko teknika bat da. Yin eta Yangarekin lotuta dago eta harmonia aurkitzea du helburu. Teknika hauek Tang dinastiaren garaian hedatu ziren, VII. mendetik X. mendera.

[aldatu] Mitologia

Sakontzeko, irakurri: Txinatar mitologia
Nuwa eta Fuxi agertzen diren irudi bat

Txinatar mitologia berezia eta oso antzinakoa da. Jainko ugarikoa da eta indoeuropar eta japoniarren eragina du. Han dinastian idatzitako testuetan oinarritzen da gaur egungo ezaguera mitologikoa, baina honek ez ditu 2.000 urte baino gehiago eta beraz antzinako filosofiaren berrirakurketa bat dela uste da. Idazki hauetan jainkoak erregetan bilakatu ziren eta puntu kardinalak jainkoetan.

Txinatar mitologian honakoak dira pertsonaiarik garrantzitsuenak:

Horretaz gain badira beste hainbat animalia mitologiko, dragoia kasu. Txinatar mitologian dragoi ezberdinak daude gai ezberdinei lotuak. Fenghuanga txinatar fenixa da, Qilin jirafa bat da eta Kun arrain bat.

[aldatu] Artea

Zetan eginiko Txinatar koadroa

Txinako arteak bi kontzeptu ezberdin barnebiltzen ditu. Alde batetik kaligrafia artetzat dute, eta beraz estetika oso loturik dago kaligrafiak berak adierazi nahi duen hitzarekin. Bestalde zein materialatan egina dagoen ere garrantzi handia du. Horregatik brontzea, jadea, keramika eta terrakota erabiltzen dira artelanak egiteko, hala nola egunero erabiltzen diren beste material batzuk (lakak, zeta, egurra...).

Garrantzi handia dute Ming dinastiako keramikek eta bertan egiten diren marrazkiak. Hainbat dinastien garaian ere eskultura garrantzitsuak egin dira eta arkitekturak ere garrantzi handia izan du hainbat eraikinetan, Debekatutako Jauregia kasu.

[aldatu] Kirolak

Txina gaur egun potentzia handi bat da hainbat kiroletan eta bereziki ping-pong, badminton eta boleibolean. Xakea, Go eta Xiangqi jokoek jokalari ugari dituzte eta norgehiagokak antolatzen dira.

Txinak guztira Joko Olinpikoetan 278 domina irabazi ditu 1984tik.

Barne Mongolian eta Tibeten zaldiekin harremanetan dauden herri-kirolak jokatzen dira.

[aldatu] Gizateriaren ondarea

Txinak 38 leku izendatu ditu, eta munduko hirugarren postuan aurkitzen da, Italia eta Espainiaren atzetik (44 eta 41, hurrenez hurren).


[aldatu] Turismoa

Txinara joateko pasaportea eta bisa behar dira. Txinako dirua, yuana (renminbi) ezin da Europan erosi, baina hoteletan eta Txinako Bankuan aldatzen dute. Yuana ezin da Txinatik atera, eta atzerako trukea egiteko lehen trukearen ziurtagiria eskatzen dute, Txinako Bankuaren zigiluarekin.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Txinako Herri Errepublika
Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia.PNG

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia.png

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east.svg

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia.PNG

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia.png

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak