Brasil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Brasilgo Errepublika Federala
'República Federativa do Brasil'
Brasilgo bandera
Bandera

Brasilgo armarria
Armarria

Goiburu nazionala: Ordem e Progresso
( Ordena eta Aurrerapena )
Brasilren kokapena
Hiriburua Brasilia
15°45′S 47°57′W / 15.75°S 47.95°W / -15.75; -47.95Koordenatuak: 15°45′S 47°57′W / 15.75°S 47.95°W / -15.75; -47.95
Hiri handiena São Paulo
Hizkuntza ofiziala(k) Portugesa
Gobernua
Presidentea
Presidenteordea
Errepublika federala
Dilma Rousseff
Michel Temer
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Portugaletik
1822 irailaren 7
1825 abuztuaren 29
Eremua
• Guztira
• Ura

8.547.403 km² (5.)
% 0,65%
Biztanleria
• Zenbatespena (2009)
• Dentsitatea

Herritarra

193.700.000 (5.)
22 biztanle/km² (150.)

brasildar
Dirua Reala (BRL)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -3 > -5 (ofiziala -3))
Ez (UTC -3 > -5)
Interneteko domeinua .br
Telefono aurrezenbakia +55

Brasil Hego Amerikako estatu handiena eta pupulatuena da. Guztira 8.547.400 km² eta 191.043.661 biztanle ditu, eta munduko bosgarren estatua da eremuan eta biztanlerian[1]. 2009an, Brasil munduko hamargarren potentzia ekonomikoa zen, 1.314 milioi dolarreko BPG (munduko %2,42). Hego Amerikako eremuaren erdia hartzen du, eta bertako estatuekin muga du Txile eta Ekuadorrekin izan ezik.

Hiru mendez Portugaldar Inperioaren kolonia oparoa izan zen eta, egun, portugaldarren ondasun kulturala duen Ameriketako estatu bakarra da. Bertako hizkuntza ofiziala portugesa da, lusofoniako estatu handiena. Biztanleen gehiengoa katolikoa da.

Errepublika federal eta liberala, Brasilek kontraste geografiko eta soziologiko handiak ditu. Eremuaren gehiengoak Amazonas oihan tropikalak hartzen du; hego-ekialdeko kostaldean, São Paulo eta Rio de Janeiro megalopoliak daude. Eta Brasilia hiriburu berria, berriz, estatuaren hego-erdialdean dago. Desberdintasun ekonomikoak munduko handienetakoak dira[2][3].

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Caesalpinia echinata (Pau brasil) loratua Sao Pauloko lorategi botanikoan.

Espainiarrek Amerikara iritsi eta zortzi urtera, portugaldarrak lurralde batera iritsi ziren, bertakoek Caesalpinia echinata zuhaitza erabiltzen zutena. Zuhaitz honi pau-brasil izena eman zioten, hau da, "txingar-makila", egostean kolorea gorribizia jariatzen baitzuen su txingarrak oroitaraziz. Horrela, lurraldeari Terra do pau-brasil izena eman zioten.

Izenaren jatorriaren beste hipotesi bat irlandar mitologiako Hy-Brazil uhartea da, XVI. mendeko europar marinelek ezagutzen zutena eta Angelino Alorto italiar mapagileak hedatu zuena 1325eko mapa batean, "L'isola brazil" izenarekin. Jatorria bress hitz zeltikoan du, "santu" esanahiarekin, hau da "Hy Brazil" "Lur Santua" edo "Lur Bedeinkatua" litzateke. Atlantikoaren erdialdean legokeen uhartea da, eta portugaldarrak Brasilera iristean, hori izan zen lurralde hari emandako izena, ez baitzekiten kontinentea zela.

[aldatu] Geografia

Mapa topografikoa.

Brasilek Hego Amerikako ekialdeko kostaldearen gehiengoa hartzen du, eta kontinentearen barnealdearen zati handi bat ere bai,[4] mugakide dela Hego Amerikako estatu guztiekin (Txile eta Ekuadorrekin izan ezik): hegoaldean Uruguaiekin, hego-mendebaldean Argentina eta Paraguaiekin, mendebaldean Bolivia eta Perurekin, ipar-mendebaldean Kolonbiarekin, iparraldean Venezuela, Surinam, Guyana eta Frantziar Guyanarekin.[5] Estatuaren hedadurak, erliebeak, klima eta baliabide naturalek estatu geografikoki aberatsa eta askotarikoa eratzen dute.[4] Brasil munduko bosgarren estatu handiena da, Errusia, Kanada, Txina eta AEBen atzetik, eta hirugarrena Ameriketan, 8.511.965 km2 luze-zabal, 55.455 km2 ur eremu barne.[5] Hiru ordu-eremu ditu, mendebaldeko estatutako UTC-4tik ekialdekoetako UTC-3 ordu ofiziala eta Atlantikoetako uharteetako UTC-2ra.[6]

Brasilgo topografia ere askotarikoa da, bertan aurki baititzakegu muinoak, mendiak, zabaldiak etagoi-ordokiak. Eremuaren gehiengoa 200 eta 800 m arteko garaieran dago.[7] Goi-ordokiaren gehiengoa estatuaren hegoaldean aurkitzen da.[7] Honen hegoaldean daude 1.200 m garaira iristen diren mendilerroak.[7] Hauen artean daude Mantiqueira mendiak, Espinhaço mendiak eta Serra do Mar.[7] Iparraldean, Guiana lur garaiek isurialde muga eratzen dute, ibaien isuria Amazonas eta Orinoko ibai arroen artean bananduz. Brasilgo tontor garaiena Pico da Neblina da (3.014 m).[5] Lurraldeko ibai sistema trinkoa eta konplexua da, munduko handiena, zortzi arro nagusirekin, guztiak Ozeano Atlantikoan isurtzen direnak.[8] Ibai nagusien artean daude Amazonas (munduko emari handiena duena eta bigarren luzeena), Paraná, honen ibaiadar Iguazu (Iguazu ur-jauziak dauden ibaia), Rio Negro, São Francisco, Xingu, Madeira eta Tapajós.[8]

[aldatu] Historia

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: Brasilen banaketa administratiboa

Brasil 5 eskualde handitan banatuta dago: Região Centro-Oeste edo erdialde-Mendebaldekoa, Região Nordeste edo ipar-ekialdekoa, Região Norte edo iparraldekoa, Região Sudeste edo hego-ekialdekoa eta Região Sul edo hegoaldekoa, barruan 26 estatu eta barruti federal bat dituzte:

Banako federalak Brazil States.svg
  1. Acre (AC)
  2. Alagoas (AL)
  3. Amapá (AP)
  4. Amazonas (AM)
  5. Bahia (BA)
  6. Ceará (CE)
  7. Espírito Santo (ES)
  8. Goiás (GO)
  9. Maranhão (MA)
  10. Mato Grosso (MT)
  11. Mato Grosso do Sul (MS)
  12. Minas Gerais (MG)
  13. Pará (PA)
  1. Paraíba (PB)
  2. Paraná (PR)
  3. Pernambuco (PE)
  4. Piauí (PI)
  5. Rio de Janeiroko estatua (RJ)
  6. Rio Grande do Norte (RN)
  7. Rio Grande do Sul (RS)
  8. Rondônia (RO)
  9. Roraima (RR)
  10. Santa Catarina (SC)
  11. São Paulo (SP)
  12. Sergipe (SE)
  13. Tocantins (TO)
27. Barruti Federala (DF)

[aldatu] Ekonomia

  • Inportatutako produktu nagusiak: Makineria: %24.8; Produktu kimikoak: %15.1; Garraio-ekipamendua: %9.3; Petrolioa: %17.
  • Esportatutako produktu nagusiak: Makineria eta ekipamendua: %11.9; Burdinazko eta altzairuzko produktuak: %10.3; Garraio-ekipamendua: %8.7; Burdingaia: %5.8; Oinetakoak: %5; Soia: %4.7; Ehunak: %3.6; Kafea: %3.3; Aluminioa: %2.3; Zura eta zurezko produktuak: %2.2; Zitrikoak: %2.8.
  • Baliabide nagusiak: Burdina: 106.7 milioi tona; Urrea: 56.4 milioi tona; Petrolioa: 30.7 milioi tona; Artoa: 26.5 milioi tona; Altzairua: 26.1 milioi tona; Soja: 24 milioi tona; Zitrikoak: 17.8 milioi tona; Arroza: 11.1 milioi tona; Azukrea: 7.4 milioi tona; Bauxita: 7 milioi tona; Altzairua: 3.9 milioi tona; Fosfatoak: 2.8 milioi tona; Garia: 2 milioi tona; Kafea: 1.5 milioi tona; Manganesoa: 950.000 tona; Kotoia: 756.000 tona; Tabakoa: 445.000 tona; Kakaoa: 397.000 tona; Kautxua: 273.000 tona; Kromoa: 138.000 tona; Behi-azienda: 137 milioi buru; Txerri-azienda: 33 milioi buru; Elektrizitatea: 202 milioi kWh; Telebistak: 1.8 milioi unitate; Ibilgailuak: 313.000 unitate.

[aldatu] Biztanleria

  • Talde etniko nagusiak: %53,7 zuri; %38,5 mulato eta mestizo; %6,2 beltz; %0,5 asiar; %0,4 amerindiar.
  • Biztanleen banaketa: %77.6 hiritar, %22.4 landatar.
  • Urteko hazkunde-tasa: 21/1.000 (1994).
  • Ugaltze-tasa: 2.4/1.000 (1994).
  • Heriotza-tasa: 9/1.000 (1994). Haurrena: 58/1.000 (1990-1995).
  • Bizi-itxaropena: 69 urte gizonak eta 76 urte emakumeak (1994).
  • Analfabetismo-maila: %16.7.
  • Biztanleen banaketa adin-tarteka:
    • >15 urte: %21.8.
    • 15-29 urte: %20.
    • 30-44 urte: %21.
    • 45-59 urte: %12.
    • 60-74 urte: %13.
    • >74 urte: %9.

[aldatu] Literatura

  • Literatura amerikarra.
  • Padre José de Anchieta
  • Gregório de Matos Guerra (Boca do Inferno)
  • Padre Antônio Vieira
  • Cláudio Manoel da Costa
  • Basílio da Gama
  • Tomás Antonio Gonzaga
  • José de Santa Rita Durão
  • José de Alencar
  • Gonçalves de Magalhães
  • Castro Alves
  • Gonçalves Dias
  • Casimiro de Abreu
  • Álvares de Azevedo
  • Junqueira Freire
  • Teixeira de Souza
  • Machado de Assis
  • Aluisio de Azedo
  • Raul Pompéia
  • Olavo Bilac
  • Raimundo Correa
  • Alberto de Oliveira
  • Vicente de Carvalho
  • Cruz e Souza
  • Alphonsus de Guimaraens
  • Euclides da Cunha
  • Monteiro Lobato
  • Lima Barreto
  • Augusto dos Anjos
  • Mario de Andrade
  • Oswald de Andrade
  • Cassiano Ricardo
  • Alcântara Machado
  • Manuel Bandeira
  • Graciliano Ramos
  • José Lins do Rego
  • Raquel de Queiróz
  • Vinícius de Moraes
  • Carlos Drummond de Andrade
  • Cecília Meireles
  • Rubem Fonseca
  • Danton Trevisan
  • Paulo Coelho
  • Jorge Amado.

[aldatu] Musika

Sanba,Bossa Nova; MPB (Musica Popular Brasileira): Jobim,Chico Buarque,Gilberto Gil,Nelson Ned,Roberto Carlos,Astrude Gilberto,Daniela Mercury,Ellis Regina, Fafá,Joanna,Maria Bethania.

[aldatu] Kirola

[aldatu] Futbola

[aldatu] 1 Formula

Han 1 formulako lasterketa oso famatua izaten da, urteko azken lasterketa.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Eremuan: Errusia, Kanada, Txina eta AEBen atzetik. Biztanlerian: Txina, India, AEB eta Indonesiaren atzetik.
  2. Munduko Bankuaren arabera, bigarren postuan zegoen 2005ean desberdintasun ekonomiko eta sozialetan. Ziur asko esklabotzaren oinordekotza dela eta, beltzak eta mestiço jendea eskala sozioekonomikoaren behealdean daude.
  3. fitxa teknikoa Munduko Bankuaren gunean
  4. a b «Land and Resources» (Ingelesez), Encarta, MSN, jatorrizkotik artxibatutakoa 2009-10-31(e)an, http://encarta.msn.com/encyclopedia_761554342/Brazil.html#s1. Noiz kontsultatua: 2008-06-11 
  5. a b c (Ingelesez) The World Factbook, 2008, https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/br.html. Noiz kontsultatua: 2008-06-03 
  6. (Ingelesez) Hora Legal Brasileira, Observatório Nacional, http://pcdsh01.on.br/Fusbr.htm. Noiz kontsultatua: 2009-02-21 
  7. a b c d «Natural Regions» (Ingelesez), Encarta, MSN, jatorrizkotik artxibatutakoa 2009-10-31(e)an, http://encarta.msn.com/encyclopedia_761554342/Brazil.html#s1. Noiz kontsultatua: 2008-06-11 
  8. a b «Rivers and Lakes» (Ingelesez), Encarta, MSN, jatorrizkotik artxibatutakoa 2009-10-31(e)an, http://encarta.msn.com/encyclopedia_761554342/Brazil.html. Noiz kontsultatua: 2008-06-11 

[aldatu] Kanpo loturak


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Angila · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turks eta Caicos uharteak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Frantziar Guyana (Frantzia) • Falkland Uharteak (Erresuma Batua)


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Brasil

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak