Argentina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Argentinako Errepublika
República Argentina
Argentinako bandera
Bandera

Argentinako armarria
Armarria

Goiburu nazionala: En Unión y Libertad
( Batasun eta Askatasunean )
Argentinaren kokapena
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Buenos Aires
34°20′S 58°30′W / 34.333°S 58.5°W / -34.333; -58.5Koordenatuak: 34°20′S 58°30′W / 34.333°S 58.5°W / -34.333; -58.5
Hizkuntza ofiziala(k) Gaztelania
Gobernua
Presidentea
Errepublika federala
Cristina Fernández de Kirchner
Independentzia
- Maiatzeko iraultza
- Aldarrikatua
- Onartua
Espainiatik
1810 maiatzaren 25
1816 uztailaren 9
1821, Portugalek
Eremua
• Guztira
• Ura

2.791.810 1 km² (8.)
% 1,1%
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Errolda (2001)
• Dentsitatea

Herritarra

39.538.000 (31.)
36.260.130
13 biztanle/km² (163.)

argentinar
Dirua Argentinako Pesoa (ARS)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -3)
Ez (UTC -3)
Interneteko domeinua .ar
Telefono aurrezenbakia +54
1Argentinak 1.000.000 km² eskatzen ditu Antartikan, Falkland-Malvinak Uharteak, Hegoaldeko Georgiak eta Hego Sandwich uharteak. Guztira 3.761.274 km².

Argentina Hego Amerikako bigarren estaturik handiena da azalerari dagokionez, Brasil ostean, eta Andeak eta Ozeano Atlantikoaren artean kokatuta dago. Halaber, mundu osoko zortzigarren herrialderik zabalena da eta Hispanofonia osoko handiena. Bestela, Latinoamerikako hirugarren ekonomiarik handiena du.

Nazio Batuen Erakundea, Mercosur eta Merkataritzaren Mundu Erakundearen kide sortzaileen artean dugu, beste erakunde batzuen artean.

Buenos Aires du hiriburu eta hiri nagusi.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Geografia mapa

[aldatu] Mugakideak

Mendebaldean eta hegoaldean Txile, iparraldean Bolivia eta Paraguai, ipar-ekialdean Brasil eta Uruguai eta ekialdean Ozeano Atlantikoa mugakide ditu.

[aldatu] Mendiak

Aconcagua (6.962 m) herrialdeko eta Amerika osoko mendirik altuena eta beste tontor nagusien artean Cerro Bonete (6.872 m), Ojos del Salado (6.893 m) eta Cerro Mercedario (6.768 m) ditugu, denak Andeetako mendikatean.

[aldatu] Ibai eta lakuak

Paraná, Pilcomayo, Paraguai, Bermejo, Colorado, Negro, Salado eta Uruguai herrialdeko ibai nagusiak dira.

Lakuei dagokienez, Buenos Aires lakua eta Lago Argentino hegoaldean eta Mar Chiquita erdialdean handienak dira.

[aldatu] Glaziarrak

Los Glaciares Parke Nazionalean (Patagonia) daude herrialdeko glaziarrik handienak. Argentinako glaziarren artean, Perito Moreno, Upsala eta Spegazzini glaziarra nabarmentzen dira.

[aldatu] Historia

Río de la Platako aborigenak, Hendrick Ottsenek marrazki batean (1603)
Sakontzeko, irakurri: Argentinako historia

[aldatu] Europarren etorrera baino lehenago

Argentinan aurkitutako gizakien lehenengo aztarnak K. a. 11.000 urtekoak dira. K. a. lehen milurtekoan, artoan oinarritutako zibilizazioak Andeetako aldean (Santa María, Huarpes, Diaguitas, Sanavirones, besteak beste) garatu ziren.

1480an, Inka Inperioak, Patxakutek enperadorearen agintaldian, egungo Argentinako ipar-mendebaldea konkistatu zuen. Ipar-ekialdean, guaraniarrek jukan eta patata gozoan oinarritutako kultura garatu zuten. Erdialdea eta hegoaldea (Panpak eta Patagonia) kultura nomaden menpe egon ziren, harik eta XVII. mendean maputxeek batu zituzten arte.

[aldatu] Espainiaren menpe

Buenos Aires 1536an

Europarrak 1502an iritsi ziren. Buenos Aires behin-betiko kolonia 1580an ezarri zen. 1776an Río de la Platako erregeordetza sortu zen.

1806an eta 1807an, Britainiar Inperioa Buenos Aires hartzen saiatu zen, baina kreolek bi erasoei aurre egin zieten arrakastaz.

[aldatu] Independentzia

1810eko maiatzaren 25ean, Napoleonek Fernando VII.a erregea postutik kendu zuen zurrumurrua zabaldutakoan, Buenos Airesko hiritarrek, egoeraz baliatuta, Lehen Junta (Maiatzeko Iraultza) sortu zuten. Espainiatik independentziaren aldarri ofiziala 1816ko uztailaren 9an iragarri zen Tucumanen.

1817an, Jose de San Martin jeneralak Andeak zeharkatu zituen Txile eta Peru askatzeko asmotan. Honela, Espainiaren mehatxua desagertu egin zen. Horren ondoren, zentralista eta federalista (gaztelaniaz Unitarios eta Federales) taldeen arteko gatazka etorri zen. Nazioaren batasuna 1853ko Konstituzioak ezarri zuen.

[aldatu] Estatu burujabea

Juan Perón presidentea 1946an.

Atzerriko inbertsioek zein Europako immigrazioak nekazari-teknika modernoak ekarri zituzten. 1880ko hamarkadan, Basamortuaren Garaipena delakoak hegoaldeko Panpetan eta Patagonian bizi ziren tribuak desagerrarazi zituen. 1880 eta 1930 bitartean, Argentinak esportazioan oinarritutako ekonomia sendoa izan zuen, eta herrialdeko populazioa zazpi halakatu zen.

Atzerakoiek 1916 arte menderatu zuten Argentinako politika. Orduan, haien aurkariek, erradikalek, gobernua lortu zuten. Armadak Hipolito Yrigoyen boteretik kendu zuen 1930ean, eta beste gobernu atzerakoia jarri zuten agintean.

Aldaketa politikoak Juan Peron boterera eraman zuen 1946ko otsailaren 24an. Honek, langileen klasearen egoera hobetu nahi izan zuen, sindikatuak bultzatuz. 1955eko Askapenerako Iraultzak (Revolución Libertadora) kargutik kendu zuen.

1950eko eta 1960ko hamarkadetan, gobernua militar bigun eta zibil ahulen esku egon zen, ekonomiak gora eta pobreziak behera (1975ean %7 baino gutxiagokoa zen) egin arren. Bortizkeria politikoa areagotu zen. 1973an Peron agintera bueltatu zen, baina urtebetearen ostean hil egin zen. Hirugarren emazteak, Isabel Martínez de Perón presidenteordeak, boterea hartu zuen, harik eta 1976ko martxoaren 24an, estatu kolpe baten bidez, armadak postutik atera zuen arte.

Armadak osatutako eta izendatutako batzorde militarrak boterea bereganatu zuen. Ezkerreko oposizioa desagerrarazi zuten bitarteko bortitzak (Gerra Zikina zeritzona) erabiliz. Horretarako, Hego Amerikako beste gobernuen zein CIAren laguntza izan zuen Argentinako Armadak. Gerra zikinean parte hartu zuten buru militar andanak AEBak diru lagundutako "Ameriketako Eskolan" (School of the Americas) jaso zuten prestakuntza. Azkenean, arazo ekonomikoak, ustelkeria, giza-eskubideen urraketak eragiten zuen nazka publikoa, eta Malvinetako Gerran Erresuma Batuaren kontrako porrota zirela eta, gobernu militarren amaiera etorri zen.

[aldatu] Demokraziaren itzulera

Corralitoren aurkako protesta (2002)

Demokrazia 1983an bueltatu zen. Raúl Alfonsínen gobernuak "desagertutakoak" bilatzeko lehen urratsak eman zituen, armada zibilen esku jarri zuen, eta instituzio demokratikoak indartu zituen. Arazo ekonomikoak konpondu ezinean, Alfonsinek behar baino 6 hilabete lehenago utzi behar izan zuen boterea.

Arazo ekonomikoei aurre egiteko nahian (batik bat hiperinflazioa geldiarazteko), Carlos Menem presidenteak peso eta dolarren arteko truke-tasa finkatu zuen 1991n. Argentinako ekonomia babeszale tradizionala ere aldatu zuen, arautegi ekonomikoa arinduz eta pribatizazio programa abian jarriz. Hori dela medio, 1990eko hamarkadan prezioak egonkortu eta inbertsioak areagotu ziren.

Hala ere, Carlos Menem eta eta Fernando de la Rúa boterean zeudelarik, exportatzeko arazoak zirela kausa, Argentinako ekonomiak inportazio itzelari aurre egin behar izan zuen. Horrela, nazioko industria eta enplegu tasa kaltetu ziren, eta salerosteko tasa nahiz altxor publikoa defizitean zeuden. 1998ko Asiako krisialdiarekin batera, kapitalak herrialdetik alde egin zuen, Argentinako 2001eko azaroaren finantza-ikara eraginez. Hurrengo hilabeteetan herritarrak matxinotuta, de la Rúa presidenteak kargua laga behar izan zuen.

Bi astetan presidenteak ziztu bizian txandakatzen ziren, 2002ko urtarrilaren 2an Eduardo Duhaldek agintea hartu zuen arte. Orduan peso eta dolarren arteko baliokidetasuna bertan behera utzi zen, pesoaren depreziazioa eta prezioen inflazioa eraginez. Aldi berean, exportazioak areagotu ziren, eta industrializazioa suspertzeko politika martxan jarri zen. 2002ko bukaerako, Argentinako ekonomia egonkortzen hasi zen.

2003an Néstor Kirchner hautatu zuten presidente. Agintaldian herrialdearen Nazioarteko Diru Funtsarekiko zorra kitatu zuen, izugarrizko ordainketa egin ondoren. Lehen pribatizatutako hainbat industria nazionalizatu ere egin ziren. Gaur egun, Argentinako ekonomia zein politika egonkortu dira.

2007tik Cristina Fernández de Kirchner da presidentea.

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Probintziak

Sakontzeko, irakurri: Argentinaren banaketa administratiboa
Argentinako probintzia guztiak.

[aldatu] Hiri nagusiak

  1. Buenos Aires (Buenos Airesko Hiri Autonomoa): metropoli-barruti osoa kontuan hartuta 15.052.177 biztanle 2005ean.
  2. Córdoba (Córdoba): 1.513.200 biz.
  3. Rosario (Santa Fe): 1.295.100 biz.
  4. Mendoza (Mendoza): 1.009.100 biz.
  5. La Plata (Buenos Aires): 857.800 biz.
  6. San Miguel de Tucuman (Tucumán): 833.100 biz.
  7. Mar del Plata (Buenos Aires): 699.600 biz.
  8. Salta (Salta): 530.400 biz.
  9. Santa Fe (Santa Fe): 525.300 biz.

[aldatu] Argentinako demografia

Sakontzeko, irakurri: Argentinako demografia

Bizi-itxaropena 68.2 urtekoa gizonezkoengan eta 71.5 urtekoa emakumezkoengan da (1995).

[aldatu] Hizkuntzak

Gaztelania da hizkuntza ofiziala herrialde osoan, baina guaraniera (Corrientesko probintzian) eta ketxua (Santiago del Esteroko probintzian) ere ofizialak dira. Euskal diaspora zabala dauka, eta Euskal Etxe ugari.

[aldatu] Banaketa etnikoa

Argentinako talde etniko nagusiak europar jatorrikoak eta mestizoak dira, eta 0-29 urteko biztanleek gizartearen erdia baino gehiago osatzen dute. Europarren artean, italiarrak eta espainiarrak izan dira XIX. mendetik kopuru aldetik garrantzitsuenak, bai eta herrialdeko kulturan eragin handiena izan dutenak ere. Euskal jatorriko biztanle ugari ere bada.

Italiar agentinarrei dagokienez, gaur egun 20-25 milioi pertsona direla kalkulatzen dute[1], populazio guztiaren %60a arte iristen dena eta multzo etniko nagusi bihurtzen duena. Italiarrak hasi ziren Argentinara heltzen talde handietan 1857tik 1940ra, orduako etorkinen %45a izanda (espainiar jatorrizkoak %31.5a izanda. 1960ko hamarkadan migrazio jario horrek aurrera segitu zuen, eta 1980 eta 2000ko hamarkaden artean Italiatik abiatutako pertsona gehienak Argentinara joan ziren.

[aldatu] Politika eta gobernua

Sakontzeko, irakurri: Argentinako politika
  • Gobernu-mota: Errepublika federala. Bi ganbara legegile (72 eta 257 kideekin).
  • Estatuburua eta gobernuburua: Presidentea
  • Banaketa administratiboa: 23 probintzia eta barruti federal bat.

[aldatu] Ekonomia datuak

  • Inportatutako produktu nagusiak:

- Makineria eta garraio-ekipamendua: %47.1.

- Produktu kimikoak: %13.8.

- Manufakturak: %13.7.

- Janari eta abereak: %4.8.

- Petrolioa eta eratorriak: %2.5.

  • Esportatutako produktu nagusiak:

- Janari eta abereak: %40.7.

- Manufakturak: %13.7.

- Makineria eta garraio-ekipamendua: %11.

- Petrolioa eta eratorriak: %9.5.

- Animalia eta landare-koipeak: %8.1.

- Produktu kimikoak: %5.3.

  • Baliabide nagusiak:

- Petrolioa: 24.9 miloi tona.

- Garia: 10 miloi tona.

- Soia: 6.2 miloi tona.

- Artoa: 4.3 miloi tona.

- Altzairua: 3.9 miloi tona.

- Behi-okela: 3.4 miloi tona.

- Zitrikoak: 1.4 miloi tona.

- Kakahuetak: 240.000 tona.

- Artilea: 141.000 tona.

- Ardoa: 20 miloi hl.

- Behi-azienda: 50.7 miloi buru.

- Ardi-azienda: 29.3 miloi buru.

- Gas naturala: 20.400 miloi m3.

- Elektrizitatea: 54.000 miloi kWh.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Literatura

Sakontzeko, irakurri: Literatura amerikar eta Gaztelaniazko literatura

Idazle argentinar oso ezagunak ditugu mundu mailan Jose Hernandez (1834-1886), Jorge Luis Borges (1899-1986), Ernesto Sabato (1911-), Juan Jose Saer (1937-2005) eta Julio Cortazar (1914-1984).

Komikigileen artean, Quino (1932-) eta Fontanarrosa (1944-2007) ditugu.

[aldatu] Musika

Tangoa bertako berezko musika mota ezaguna da. Arlo honetan, Carlos Gardel (1887?/1890?-1935) abeslaria eta Astor Piazzolla (19211992) musikaria ditugu artista handienen artean.

[aldatu] Zinema

Sakontzeko, irakurri: Argentinako zinema

Zinema argentinarra Amerika Latinarrean garatuenetarikoa da. Alde batetik, Quirino Cristianik historia osoan lehen pelikula animatua egin zuen 1917an. Bestetik, 1986an "La historia oficial" filmak (Luis Puenzo) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria lortu zuen, eta azken urteotan beste hainbat lanek nazioartean sariak eskuratu izan dituzte.

[aldatu] Kirolak

Argentinako futbol selekzio nazionalak birritan lortu du Munduko Futbol Txapelketa irabaztea, 1978an eta 1986an. Diego Armando Maradona (1960-) herrialdeko futbolaririk ezagunenetarikoa, kirol arlotik kanpo ere ikur handia izan dena.

Bestela, futbol taldeei dagokienez, Boca Juniors eta River Plate, hiriburuko lehiakide tradizionalak, herrialde osoko bi nagusiak dira.

Azkenik, aipatzekoa dira errugbian eta saskibaloian argentinarrek duten maila handia nazioartean.

[aldatu] Hedabideak

Egunkari nagusien artean "Clarin" eta "La Nacion" ditugu.

[aldatu] Erreferentziak

  1. http://www.asteriscos.tv/dossier-3.html "Unos 20 millones de personas que viven en la Argentina tienen algún grado de descendencia italiana "

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Argentina


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Angila · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turks eta Caicos uharteak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Frantziar Guyana (Frantzia) • Falkland Uharteak (Erresuma Batua)

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak