Frantzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frantziako Errepublika
République Française
Frantziako bandera
Bandera

Frantziako armarria
Armarria

Goiburu nazionala: Liberté, Égalité, Fraternité
(Askatasuna, Berdintasuna, Senidetasuna)
Frantziaren kokapena
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Paris
48°51′39″N 2°20′43″E / 48.86083°N 2.34528°E / 48.86083; 2.34528
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa1
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika
Riwan Le Moel
Gizmo le chat
Sorrera
- Erresumaren sorrera
- 5. errepublika

843
1958
Eremua
• Guztira
• Ura

675.417 km² (41.)
% 0,3%
Biztanleria
• Zenbatespena (2009)
• Errolda (2007)
• Dentsitatea

Herritarra

65.073.482 (19.)
64 102 000
115 biztanle/km² (89.)

frantses, frantziar
Dirua Euroa3 (€) (EUR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET (UTC +1)
CEST (UTC +2)
Interneteko domeinua .fr
Telefono aurrezenbakia +33
1Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra. Hala ere, bertako hainbat hizkuntza mintzatzen dira: euskara, bretainiera, korsikera, okzitaniera, galoa, tahitiera, nederlandera eta katalana.


2 horietatik 543.965, Metropolitar Frantzian.


3 Ozeano Bareko itsasoz haraindiko lurraldeetan CFP libera erabilzen da.

Frantziako Errepublika Europako Batasunaren estatu bat da. Bere mugak hauek dira: mendebalderantz ozeano Atlantikoa , iparralderantz Mantxako kanala, Belgika, Luxenburgo, Alemania, Suitza eta Italia ekialderantz, eta Espainia, Andorra, Monako eta Mediterraneoa hegoaldean.

Paris da herrialdeko hiriburua.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Sakontzeko, irakurri: Frantziako geografia
Frantzia sateliteko irudian

Metropolitar Frantzia Europako mendebaldean dago. Frantziako estatuaren zati dira, halaber, Europatik kanpo diren hainbat lurralde: Ipar Amerikan, Antilletan, Hego Amerikan, Ozeano Indikoan, Ozeano Bareko hego eta iparraldean eta Antartikan.

Metropolitar Frantziaren mugak 2 970 km luze dira: Espainia (650 km), Belgika (620 km), Suitza (572 km), Italia (515 km), Alemania (450 km), Luxenburgo (73 km), Andorra (57 km) eta Monako (4,5 km). Guyanako mugak 580 km luze dira Brasilekin eta 520 km Surinamekin. Saint Martin uharteak (Antillak) 10,2 km luze den muga eraikigabea du Herbehereen uharte zatiarekin. Azkenik, Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea (TAAF) muga du Australiak beretzat duen lurraldearekin.

Frantziako kostak lau itsasotara ematen dute (Ipar Itsasoa, Mantxako kanala, Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneoa), lurraldea hedabide eta kultura bidegurutze paregabea eratuz.

Metropolitar Frantziak paisaia aniztasun handia du, ipar eta mendebaldeko ordoki zabalak, mendigune handiak hego-mendebaldean (Pirinioak) eta hego-ekialdean (Alpeak). Frantziako Alpeetan dago Mendebaldeko Europako punturik gorena, Mont Blanc, 4 810 m gora dena. Beste lurralde menditsu batzuk ere badira, hala nola, Erdialdeko Mendigunea, Jura, Vosges, Morvan, Armorikako mendigunea eta Ardenetako mendigunea.

Ibai handiek Frantzia zeharkatzen dute, garrantzitsuenak dira Loira, Rodano (iturburua Suitzan), Garona (iturburua Espainian), Sena eta, tarte batean behintzat, Rhin, Mosa eta Mosela.

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Frantziako historia

Egungo Frantziako mugak antzinako Galiakoak dira gutxi gorabehera. Garai horretan, galli izeneko zeltak (La Tene kultura) ziren Galiako biztanle gehienak, nahiz eta Akitanian, euskaldunekin (edo, hobe esanda, baskoiekin) erlazioa zeukaten herriak bizi. Galia Julio Zesarrek konkistatu zuen gupida gabe. Horrenbestez, Galian latina, frantses bilakatzekoa zena, eta Erromako kultura nagusitu ziren Galian. Kristautasuna II. eta III. mendeetan sartu zen.

K. o. IV. mendean, Rhin ibiaitik tribu germaniar ugari sartu ziren Erromatar Inperioren barnera. Horietako bat frankoak ziren, Frantzia izena sortu zutenak. Galiako lurralde gehiena bere mendean hartutakoan, Klovis I.a erregea katoliko bihurtu zen 498an. Hortaz, Frantziak Elizako alabarik zaharrena titulua jaso zuen.

Erdi Europa gehiena errege frankoen agindupean zegoen, baina Verdungo Hitzarmenaren bidez (843), Karolingiar Inperioa hirutan banatu zen. Mendebaldeko erresumatik sortzekoa zen egungo Frantzia, erregeek jarraipena eman baitzioten. Karolingiar leinuak 987 arte jarraitu zuen Parisko tronuan. Urte horretan, Hugues Capet, Kapetar leinukoa, errege bihurtu zen. Bere ondorengoek, kapetarrek, zein Valois eta Borboi leinukoek Paris ondoko lurraldetik bere agindupeko lurrak zabaldu zituzten gerra ugariren bidez, batzuetan erresuma oso ahul egon arren (Ehun Urteko Gerran edo Erlijio Gerretan esaterako). Nagusitasunaren erpina Louis XIV.arekin etorri zen.

Bastilla hartzen Frantziako Iraultzan, Paris

Nolanahi ere, Louis XIV.aren heriotzatik 74 urte pasa zirela (1789), erregeen eta nobleen bidegabekeriaren aurrean Frantziako Iraultza sortu zen. Monarkia desagertuta, boterea Napoleon Bonaparteren esku geratu zen. Bere agindupean, Frantziak Europako erresuma guztiak garaitu zituen, eta kontinenteko lurralde zabala bere mende geratu zen.

Edonola ere, Waterloo porrotaren ostean, monarkia berezarri zen. Baina 1830eko iraultzak eta 1848ko iraultzak erregimen aldaketa ekarri zuten. Bigarren Errepublika Bigarren Inperio bilakatu zen aurki. Osabari gertatu zitzaio bezala, Napoleon III.ak bataila bat galduta (bere kasuan 1870eko Franko-Prusiar Gerra) boterea ere galdu zuen.

Porrot hori gainditu nahian, Lehen Mundu Gerra etorri zen (1914-1918), zeinek Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) eragin zuen hein handi batean. Bietan garaile atera arren, galerak izugarrizkoak izan ziren. Bigarrenaren ostean, 1920ko eta 1930eko hamarkadetan munduko azaleraren %8.6 izatera iritsi zen Inperio Koloniala desegiten hasi zen. Frantzia Europako Batasunean saiatu da antzinako nagusitasuna berreskuratzen. Izan ere, Alemania etsai zaharrarekin batera EBko benetako bihotza eta motorra osatzen du.

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Eskualde eta departamenduak

Sakontzeko, irakurri: Frantziaren banaketa administratiboa, Frantziako eskualde, eta Frantziako departamendu
Départements+régions (France).svg

Frantzia eskualdetan banatua dago eta eskualde bakoitza departamenduetan.

[aldatu] Hiri nagusiak

Sakontzeko, irakurri: Frantziako hiri nagusien zerrenda
  1. Paris: 11.174.743 biztanle (1999).
  2. Lyon: 1.648.216.
  3. Marseilla: 1.516.340.
  4. Lille: 1.143.125.
  5. Toulouse: 1.108.214.
  6. Niza: 933.080.
  7. Bordele: 925.253.
  8. Nantes: 711.120.
  9. Estrasburgo: 612.104.
  10. Toulon: 564.823.

[aldatu] Politika

Sakontzeko, irakurri: Frantziako politika

Frantzia errepublika bat da, eta "zatiezina, laikoa, demokratikoa eta soziala" 1958ko konstituzioaren arabera (V. errepublika).


[aldatu] Alderdi politikoak

  • PCF Frantziako Alderdi Komunista ( Parti Communiste Français )
  • VF Berdeak ( Les Verts )
  • PS Frantziako Alderdi Sozialista ( Parti Socialiste Français )
  • PRG Ezkerreko Alderdi Erradikala ( Parti Radical de Gauche )
  • MRC Mugimendu Errepublikar eta Hiritarra ( Mouvement Républicain et Citoyen )
  • UDF Frantziar Demokraziaren aldeko Batasuna ( Union pour la Démocratie Française )
  • UMP Herri Mugimenduaren aldeko Batasuna ( Union pour un Mouvement Populaire )
  • RPF Frantziaren aldeko Bateratzea ( Rassemblement pour la France )
  • RIF Frantziaren Independentzia eta Burujabetzaren aldeko Bateratzea ( Rassemblement pour l'Indépendance et la Souveraineté de la France )
  • MPF Frantziaren aldeko Mugimendua ( Mouvement pour la France )
  • FN Fronte Nazionala ( Front National )
  • LCR Liga Komunista Iraultzailea (Ligue communiste révolutionnaire)
  • LO Langile Borroka (Lutte ouvrière)
  • PT Langileen Alderdia (Parti des Travailleurs)
  • CPNT Ehiza, Arrantza, Natura eta Tradizioak (Chasse - Pêche - Nature - Traditions)
  • Les Verts Berdeak
  • MNR Nazio Mugimendu Errepublikarra (Mouvement national républicain)
  • Abertzaleen Batasuna

[aldatu] Agintariak

[aldatu] Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: Frantziako ekonomia

[aldatu] Biztanleria

Sakontzeko, irakurri: Frantziako biztanleria

[aldatu] Hizkuntzak

Sakontzeko, irakurri: Frantziako hizkuntzak

Frantsesa da Estatuko hizkuntz ofizial bakarra. Hala ere, honetaz gain, bertako hizkuntza gutxitu hauek mintzatzen dira ere bai: Alsaziera, Bretainiera, Euskara, Kataluniera, Korsikera eta Okzitaniera, tartean.

Hauei gehitu behar diegu gero eta ugariago diren etorkinek erabilitakoak: Arabiera, Berberea eta Afrikako hainbat hizkuntza, besteak beste.

[aldatu] Euskal Diaspora

Sakontzeko, irakurri: Euskal Etxeak

[aldatu] Kultura

[aldatu] Kirolak

[aldatu] Futbola

Frantziako Futbol Liga Txapelketa modu profesionalean 1932an sortu zuten, gizonezko mailan bi liga nagusitan banatuta. AS Saint-Etienne da txapelketa gehien eskuratu duen kluba (2007 arte 10 bider).

Frantziako futbol selekzio nazionalak 1904an jokatu zuen lehenengo partida ofiziala, Belgikaren aurka. Palmaresari dagokionez, Munduko Futbol Txapelketa behin irabazi dute (1998an) eta Europakoa birritan (1984 eta 2000n). Futbolari onenetarikoak:

[aldatu] Errugbia

Frantziako selekzioak Sei Nazioen Torneoa 4 aldiz irabazi ditu 2007 arte.

Errugbilari onenetarikoak:

[aldatu] Txirrindularitza

Herrialde honetan 1903tik burutzen dute uztailero munduko lasterketarik ospetsuena, Frantziako Tourra alegia.

Txirrindulari onenetarikoak:

[aldatu] Beste batzuk

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Frantzia


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak