Buenos Aires
Wikipedia(e)tik
Buenos Aires |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Ofiziala | Ciudad Autónoma de Buenos Aires Buenos Airesko Hiri Autonomoa |
||
Estatua | ![]() |
||
Administrazioa Gobernaria |
Hiriburu federala Mauricio Macri |
||
Sorrera | 1536 otsailaren 3 Pedro Mendozak 1580 ekainaren 11 Juan Garai |
||
Koordenatuak | 34°40′00″S 58°24′00″W / 34.666667°S 58.4°WKoordenatuak: 34°40′00″S 58°24′00″W / 34.666667°S 58.4°W | ||
Eremua | 203 km2 | ||
Garaiera | 10 m | ||
Biztanleria | 2,776,138 bizt. | ||
Dentsitatea | 0,01 bizt./km² | ||
www.buenosaires.gov.ar/ |
Buenos Aires Argentinako hiriburua da. Metropoli-barruti osoa kontuan hartuta, Hego Amerikako hirugarren hiririk nagusiena da eta munduko handienetarikoa.
Hiritarrek, buenosairestarrek, 'porteños, -as izena hartzen dute gaztelaniaz.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Argentinako ipar-ekialdean dago, Ozeano Atlantikoan isuritzen duen Rio de la Plataren eskuinaldean, ezkerraldean Montevideo dagoela.
[aldatu] Populazioa
Hiriak 2.776.138 biztanle ditu (2001), 203 km²tan. Inguruko hirigune zabal osoa kontuan hartuta (Buenos Aires Handia), 12.046.799 pertsona (2001) hartzen ditu.
[aldatu] Auzoak

Kongresuko Plaza eta Rodin eskultorearen Pentsalaria
- Belgrano
- Boca
- Palermo
- Parque Avellaneda
- Puerto Madero
- Recoleta
- Retiro
- San Telmo
- Velez Sarsfield
- Villa del Parque
- Villa Devoto
[aldatu] Historia
- Pedro Mendoza euskaldunak eratu zuen 1536an, baina urte batzuk geroago hiria suntsitu egin zuten jatorrizko biztanleek. Beste euskaldun batek, Juan Garai urduñarrak, berriro sortu zuen hiria 1580an.
- 1776an Río de la Platako erregeordetzako hiriburu izendatu zuten.
- 1880ean banatu zuten hiria eta probintzia, "Hiriburu federal" bihurtuz.
- 1996an Hiri Autonomoaren izendapena jaso zuen.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Kirolak
Boca Juniors eta River Plate hiriburuko futbol talde nagusiak dira, elkarren arteko lehi handia daukatena. Herrialde mailan ere talde nagusiak direla esan daiteke, Buenos Airestik kanpoko hainbatentzat alegia.
[aldatu] Hedabideak
- "Clarin" eta "La Nacion" egunkariak.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Jorge Luis Borges (1899-1986), idazlea.
- Julio Cortazar (1914-1984), idazlea.
- Norma Aleandro (1936-), aktorea.
- Hector Alterio (1937-), aktorea.
- Tamara Bunke (1937-1967), iraultzailea.
- Ricardo Darin (1957-), aktorea.
- Maitena (1962-), komikigilea.
- Gaston Pauls (1972-), aktorea.
- Juan Diego Botto (1975-), aktorea.
- Mia Maestro (1978-), aktorea.
- Luis Scola (1980-), saskibaloi jokalaria.
[aldatu] Euskal Diaspora
- Juan de Garay Euskal-Argentinar Fundazioa
- Euskaltzaleak / Escuela de lengua vasca
- Laurak Bat elkartea
- "Instituto Euskalechea"
- Iparralde Dantzari Taldea
- "Asociación coral Lagun Onak"
- "Coral Alkartasuna"
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Hiriaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Bizitzaz betetako hiria da Buenos Aires
- (Ingelesez) Buenos Aires