Gaztelania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaztelania, Espainiera
Castellano, Español
Non mintzatzen den: Euskal Herria, Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Dominikar Errepublika, Ekuador, Ekuatore Ginea, Espainia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Puerto Rico, El Salvador, Uruguai, Venezuela talde esanguratsuak non: Andorra, Aruba, Belize, Brasil, Kanada, Gibraltar, Israel, Maroko, Holandar Antillak, Trinidad eta Tobago, Ameriketako Estatu Batuak, Filipinak 
Eskualdea: Europako gune batzuk, Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako gehiengoa, Ipar Amerikako gune batzuk eta karibea; baita immigrante taldeak kontinente guztietan
Hiztunak: 400 milioi, lehen hizkuntzatzat; 500 milioi, lehen edo bigarren hizkuntzatzat 
Rankina: 2
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Italikoa
  Erromantzea
   Iberiarra
    Gaztelania, Espainiera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Dominikar Errepublika, Ekuador, Mendebaldeko Sahara, Ekuatore Ginea, Espainia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Mexiko Berria (AEB), Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Puerto Rico, El Salvador, Uruguai, Venezuela
Erakunde araugilea: Asociacion de Academias de la Lengua Española (Real Academia Española)
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: es
ISO 639-2: spa
ISO 639-3: spa 
Map-Hispanophone World.png

   Gaztelania ofiziala den herrialdeak.

   Biztanleriaren %25a edo gehiago duten gaztelera hiztunen Estatu Batuetako estatuak.

   Biztanleriaren %10-20a artean duten gaztelera hiztunen Estatu Batuetako estatuak.

   Biztanleriaren %5-9,9a artean duten gaztelera hiztunen Estatu Batuetako estatuak.

 

Gaztelania edo espainiera hizkuntza erromantze bat da, iberiar taldekoa. Erdi Aroko Gaztelako Erresuman sortu zen, latin arruntak bertako hizkuntzekin izandako ukipen-egoeraren ondorioz. Horrela bada, espainierak euskararen hainbat ezaugarri fonetiko bereganatu ditu (bost bokaleko sistema, hasierako "f"-a galtzea...).

Munduan 500 milioi pertsonak ama-hizkuntza dute. Espainia eta Amerika Latinarraren ia estatu guztietan hizkuntza ofiziala da. Ama-hizkuntza moduan munduko bigarren hizkuntza erabiliena da, txineraren atzetik. Bigarren hizkuntzatzat dutenak kontuan hartuz (600 milioi pertsona), munduko laugarren hizkuntza da; txinera, ingelesa eta hindiaren atzetik.

Eduki-taula

[aldatu] Gaztelaniaren lurralde eremua

Hona hemen gaztelania hiztun gehien dituzten Estatuen zerrenda:

Alfabetikoki sailkatuta Lehen hizkuntza duten hiztunen kopuruaren arabera
  1. Alemania (410.000)
  2. Ameriketako Estatu Batuak (41.000.000)
  3. Andorra (40.000)
  4. Argentina (41.248.000)
  5. Australia (150.000)
  6. Belize (130.000)
  7. Bolivia (7.010.000)
  8. Brasil (19.700.000)
  9. Canada (272.000)
  10. Costa Rica (4.220.000)
  11. Dominikar Errepublika (8.850.000)
  12. Ekuador (10.946.000)
  13. Ekuatore Ginea (447.000)
  14. El Salvador (6.859.000)
  15. Erresuma Batua (900.000)
  16. Errumania (7.000)
  17. Errusia (1.200.000)
  18. Espainia (44.400.000 )
  19. Filipinak (2.658)
  20. Finlandia (17.200)
  21. Frantzia (2.100.000)
  22. Guatemala (8.163.000)
  23. Guyana (198.000)
  24. Haiti (1.650.000)
  25. Hego Korea (90.000)
  26. Honduras (7.267.000)
  27. Israel (160.000)
  28. Italia (455.000)
  29. Japonia (500.000)
  30. Kolonbia (45.600.000)
  31. Kuba (11.285.000)
  32. Libano (2.300)
  33. Maroko (86.000)
  34. Mendebaldeko Sahara (341.000)
  35. Mexiko (106.255.000)
  36. Nikaragua (5.503.000)
  37. Panama (3.108.000)
  38. Paraguai (4.737.000)
  39. Peru (26.152.265)
  40. Puerto Rico (4.017.000)
  41. Suedia (39.700)
  42. Turkia (29.500)
  43. Txile (15.795.000)
  44. Txina (250.000)
  45. Uruguai (3.442.000)
  46. Venezuela (26.021.000)
  1. Mexiko (106.255.000)
  2. Kolonbia (45.600.000)
  3. Espainia (44.400.000)
  4. Argentina (41.248.000)
  5. Ameriketako Estatu Batuak (41.000.000)
  6. Peru (26.152.265)
  7. Venezuela (26.021.000)
  8. Brasil (19.700.000)
  9. Txile (15.795.000)
  10. Kuba (11.285.000)
  11. Ekuador (10.946.000)
  12. Dominikar Errepublika (8.850.000)
  13. Guatemala (8.163.000)
  14. Honduras (7.267.000)
  15. Bolivia (7.010.000)
  16. El Salvador (6.859.000)
  17. Nikaragua (5.503.000)
  18. Paraguai (4.737.000)
  19. Costa Rica (4.220.000)
  20. Puerto Rico (4.017.000)
  21. Uruguai (3.442.000)
  22. Panama (3.108.000)
  23. Filipinak (2.658)
  24. Frantzia (2.100.000)
  25. Haiti (1.650.000)
  26. Errusia (1.200.000)
  27. Erresuma Batua (900.000)
  28. Japonia (500.000)
  29. Italia (455.000)
  30. Ekuatore Ginea (447.000)
  31. Alemania (410.000)
  32. Mendebaldeko Sahara (341.000)
  33. Kanada (272.000)
  34. Txina (250.000)
  35. Guyana (198.000)
  36. Israel (160.000)
  37. Australia (150.000)
  38. Belize (130.000)
  39. Hego Korea (90.000)
  40. Maroko (86.000)
  41. Andorra (40.000)
  42. Suedia (39.700)
  43. Turkia (29.500)
  44. Finlandia (17.200)
  45. Errumania (7.000)
  46. Libano (2.300)

[aldatu] Hiztegi laburra

  • derecha: eskuin
  • izquierda: ezker
  • abajo: behera
  • piedra: harri
  • bien: ongi
  • mal: gaizki
  • al lado: ondoan
  • hola: kaixo
  • buenos días: egun on
  • buenas tardes: arratsalde on
  • buenas noches: gabon
  • adiós: agur
  • saludar: agurtu
  • despedirse: agurtu
  • ¡hasta la vista!: hurren arte!
  • ¡hasta luego!: gero arte!
  • por favor: mesedez, arren
  • ¿qué tal?: zer moduz?
  • bien, ¿y tú?: ongi/ondo, eta zu?
  • lo siento, perdón: barkatu
  • ¿qué hora es?: zer ordu da?
  • eres muy guapo/guapa: oso polita zara
  • muchas gracias: eskerrik asko
  • de nada: ez horregatik
  • te quiero: maite zaitut
  • feliz: pozik
  • triste: goibel
  • enfadado/a: haserre
  • aburrido/a: aspertuta
  • sí: bai
  • no: ez
  • no entiendo: ez dut ulertzen
  • no fumar: ez erre
  • agujero: zulo
  • caserío: baserri
  • ratoncillo: sagutxo
  • perro: zakur
  • gato: katu
  • pan: ogi
  • panadería: okindegi
  • comida: janari
  • desayuno: gosari
  • almuerzo: bazkari
  • cena: afari
  • calle: kale
  • fiesta: jai
  • parranda: parranda
  • boina: txapel
  • felicidades: zorionak
  • amigo/amiga: lagun
  • madre: ama
  • padre: aita
  • padres: gurasoak
  • abuelo: aitona
  • abuela: amona
  • hijo: seme
  • hija: alaba
  • hermano: anaia edo neba
  • hermana: arreba edo ahizpa
  • casa: etxe
  • dinero: diru
  • deporte: kirol
  • nuevo: berri
  • viejo: zahar
  • nombre: izen
  • apellido: deitura
  • pueblo: herri
  • ciudad: hiri
  • monte: mendi
  • llanada: lautada
  • valle: haran
  • mar: itsaso
  • río: ibai
  • sol: eguzki
  • nube: hodei
  • viento: haize
  • cielo: zeru
  • estrella: izar
  • marte: marte
  • venus: artizar
  • luna: ilargi
  • lluvia: euri
  • nieve: elur
  • granizo: txingor
  • flor: lore
  • zurrón: zorro
  • muchacho: mutil
  • muchacha: neska

[aldatu] Historia

Europako hego-mendebaldeko hizkuntzen garapena, tartean gaztelaniarena, erakusten duen mapa kronologikoa.

Gaztelania Erdi Aroan Kantabria aldean hitz egiten zen latinaren aldaera izan zen. Beste hizkuntza batuen eragina jaso zuen, batik bat arabierarena, baina bisigodoen alemanierarena, edo aurreko sustrai iberiarrena ere bai. Euskarak ere eragina izan zezakeen (b eta v-ren arteko nahasketa, hasierako f-ren galera...), baina gaia hau finkatzeke dago.

Errekonkistaren garaian, Iberiar Penintsulan zehar hedatu zen Gaztelako Erresuma bera hedatu ahala. XVI. mendetik aurrera Espainiar Inperioa Ameriketara eta Asiara hedatzean, gaztelania ere zabaldu zen. Hastapenean bertako hizkuntzak errespetatu bazieren ere, XVIII. mendetik aurrera gaztelaniaren erabilpena inposatuz joan zen. XIX. mendean Ameriketako herrialdeek independentzia lortu zutenean, elite berriek gaztelania areago zabaldu zuten nazioaren batasuna indartzearren.

Gaztelaniaren lehenengo gramatika 1492ko da, Antonio de Nebrijak idatzia, Europako hizkuntza moderno baterako egin zen lehena. Hizkuntzaren Akademia 1713an sortu zen "gaztelaniaren hitzak eta esapideak erarik zuzenenean, dotorenean eta garbienean finkatzeko".

Egungo egoerari dagokionez, gaztelania 21 herrialdetan da hizkuntza ofiziala hiru kontinentetan (Europan Espainian, Afrikan Ginea Ekuatorialen eta gainerakoak Amerikan). Mundu osoan 329 milioi lagun mintzatzen dira gaztelaniaz ama hizkuntza gisa.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Gaztelania
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.