Edukira joan

Zure ekarpena BERRIAren etorkizunari


Hamar urte beteko ditu BERRIAk, eta beste hamaika egiteko asmoa dugu. Euskaraz bizitzeko euskarazko hedabideak ere behar ditugulako, eta elkarlanean egiteko gai garelako.


Milaka ziztada jasotzen ari gara. Milaka lagunen parte hartzea izaten ari da BERRIA Taldearen proiektua, eta horrek erakusten digu egitasmo honek komunitate oso sendoa duela oinarrian, eusteko, eta, bere parte hartzeaz, etorkizunari nola heldu asmatzen laguntzeko prest. Oso esker oneko gaituzue.


Baina zure ziztada ere behar dugu. Erlauntzean bezala, komunitate osoaren ekarpenak egiten du sendo gure proiektua.


2003an milaka lagunek egin zuten lanak eta haien diru ekarpenak sorrarazi zuten BERRIA Taldea. Eta hor zaituztegu geroztik: 24.000 akziodun, 9.000 harpidedun, BERRIAren 60.000 irakurle egunero paperean, 500.000 bisita hilero Interneten Berria.info-n. Milaka BERRIAlagunen komunitatea.


Baina hedabideak sakon aldatzen ari dira, eta diru sarrerak nabarmen ari dira behera egiten.


Argi dugu kalitatezko hedabideak egiten jarraitu behar dugula: paperezko eskaintza hobetzen eta Internetekoa aberasten. Argi dugu euskaldunon komunitateak dituen interesei eta beharrei erantzuten jarraitu behar dugula, kalitatezko edukiak emateko lanean. Eguneroko ilusio horrekin ari da lanean BERRIA Taldeko lantaldea. Baina denon artean asmatu beharko dugu bideragarri egiten.


Zure ziztada ere behar dugu.


Berria Laguna

Honako ekarpena egin nahi dut:



     



     


 
     


 

Erreziboa



IZEN-ABIZENAK (*):

HELBIDEA (*):

HERRIA (*):

POSTA KODEA (*):

NA / IFK (*): (Marrarik eta hutsunerik gabe)

TELEFONOA (*): (Marrarik eta hutsunerik gabe)

POSTA ELEKTRONIKOA :

KONTU ZENBAKIA (*): (20 zenbakiak)

Spambotak ekiditeko irudia

(*) Derrigorrezko datuak




Oharra: Ekarpena beste nolabait egiteko asmoa baduzu, datuok betetzeko arazoren bat baduzu edo edonolako zalantzarik izanez gero jarri mesedez gurekin harremanetan 943 30 43 45 telefonora deituz edo laguna@berria.info postara idatziz.

Adi: Behin formularioa eginda mezu automatikoa iritsiko zaizu datuak baieztatzeko. Litekeena da mezu baztergarrien ontzian sartzea, hala balitz bideratu sarrera ontzira.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa, beterik, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak BERRIA HEDABIDEEN FUNDAZIOAren fitxategi automatizatu batera pasatuko direla. Zure esku dago ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzea. Hala egin nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: BERRIA HEDABIDEEN FUNDAZIOA,Iratxe Monastegia 45, 13. 31011 Iruñea

Instant SSL Certificate Secure Site
Instant SSL Certificate Secured

Berria.info 2011