Fisioterapia

Aurreko ikasturtean, Euskara eta Literatura orduetan, ikasleak eu.wikipedian argitaratzera animatu ziguten. Honako artikuluaren lehen bertsioak kritika onak jaso zituen irakasle eta ikaskideen artean.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Fisioterapia

Wikipediako beste editoreak artikulua ez zuten ezabatu eta zuzenketa eta hobekuntzak egiten hasteko oinarritzat hartu zuten.

Elhuyar Fundaziokoek artikulua hobetuko duela agindu du artikuluaren goiko aldean agertzen den ohar batean.

Rubik-en kuboa

Nik neuk inoiz alde bakar bat ere lortu ez nuenez, harrituta uzten naute honelakoek:

Eta hiru laranja batera airean hiru segundotan mantentzeko gai ez naizenez, honekin ere harrituta:

Erraza ematen du ezta?

Hezkuntza sistema zaharkiturik?


Behin edo behin Ken Robinson-en hitzaldi baten zatitxo bat erakutsi izan dut arbela digitalean, hizlari on baten eredu. Bere ahozkera zaindua, bere keinu neurtuak, bere umorea… Eredugarriak.

Bilatu Sir Ken Robinson-en bideoak sarean eta ikusiko.

Robotika lantegia Getxon

Gehiago jakiteko klik hementxe

Proiektuetan oinarrituriko ikaste prozesua

Niri ikasleen proiektuak gustatzen zaizkit. Problema izaten da nola lortu ikasleen proiektuak izatea, ez irakasleon proiektuak. Hau da, nola lortu ikasleak motibaturik ibiltzea, ez irakasleok bakarrik…

Ikaste-piramidea

Ikaste-piramide bat. ALP eredua. By Patrick Wayne Blessinger, [Public domain], via Wikimedia Commons.

 

Ikaste-piramidea. By Mikel Calvo. Public Domain.

http://actualidadpedagogica.wordpress.com/2012/05/31/como-ser-un-mal-profesor-i-10-sencillos-pasos-para-limitar-la-participacion-del-alumno-en-clase/

Collaboration Pyramid by Oscar Berg

Zenbakien piramide bitxi bat

Umore azoka – Leioa

Nontzeberri (klik hementxe)

Egin klik irudian

Ikastetxeak eta internet

Aurreko batean, irratian entzun nuen Argentinan Telefono konpainia batek zerbitzu kaskarra eskaintzeagatik isuna ordaindu beharko duela.

Harrituta geratu nintzen. Izan ere, askotan ikusten dugu gure ikastetxean gure internetekiko konexioa Argentinan baino askoz okerrago dabilela.

Interneteko konexiorik gabe hamar egunetatik batean-edo egoten gara. Ez dut erregistrorik baina labur geratzen ari naizela uste dut. Atzo eta herenegun, esate baterako, egun pare bat jarraian internetik gabe. Eta hilabete honetan ez dira egun bakarrak izan. :-(

Konexio oso motela izatea tira, baina inolako konexiorik ez izatea denboraren % 10ean (gutxienez)…

Hainbeste suhesi, hainbeste antivirus, hainbeste arbela digital eta ikasleentzako ordenagailu bana, eta internetik ez.

Irudiaren egileak: The people from the Tango! project  (Public domain), via Wikimedia Commons

Zein da kontu honi buruz zeure iritzia?

Gurutzetako ospitalea


Guztiok ezagutzen dugu Gurutzetako Ospitalea. Zuetako batzuk berton jaioak zarete. Bisita bat, analisi bat, larrialdi bat, bizkaitar gehienok ezagutzen dugun eraikuntza. Batzuetan esperientzia gozoak, beste batzuetan esperientzia latzak…

Zer ekartzen dizu gogora zuri eraikuntza horrek?

(Erantzunen bat eskertuko nuke).

OpenOffice doitzeko trikimailutxoa

Ikasle batzuek idatziz eskatu didate. Nola prestatu OpenOffice, ikasgelan jarri diguten ordenagailuetako bulegoko paketea, idazten hasteko.

Oso erraza da.

  1. Sartu Ubuntun. Aurreko saioan Ubuntu erabili bazenuen problemarik ez. Bestela jolastu geziekin ordenagailua pizten den bitartean eta hautatu Ubuntu.
  2. Menu-barran, Bulegoa > OpenOffice Writer
  3. Dokumentu berri batean, utzi gehien gustatzen zaizkizun, eta lehenetsita utziko dituzun, parametroak. Esaterako, letra-tipo jakin bat, orrialde zenbakitxoa (Formatua > Orrialdea >  Orri-oina;  eta gero Txertatu > Eremuak > Orrialde-zenbakia) eta gehien erabiltzen duzun hizkuntza.
  4. Menu-barran Fitxategia > Txantiloia > Gorde (Ezarri iezaiozu izena oraintxe gordeko duzun txantiloiari. Izena honelakoa izan daiteke: “Liberation-Serif 12 -  eu – orri-oin zenbakidunarekin”.)
  5. Menu barran berriro ere Fitxategia > txantiloia > Antolatu (orain bakarrik falta zaizu topatzea txantiloia lehenetsita bezala ezartzeko aukera).
  6. Gogoratu, badago goian eskuinetara ? galderak. Horrelako kontuak zuk zeuk ikusi eta ikasi ahal dituzu. Zeure kontu.

Ubuntu bertsio berriagoetan, LibreOffice egoten da instalaturik, ez gure eskolako OpenOffice (egin klik irudian nondik atera den ikusteko).

Ikus software librea hezkuntzan artikulua. Zer iruditzen zaizkizu bertoko argudioak? Beste aldeko edo kontrako argudiorik?