enpresarean

goikoa

Enpresa sarea,
euskaraz

bai_euskarari

goikoa

Enpresarean
KURSAAL 2012/10/02

Inskripzio orria

AZOKA 2012-n

Enpresa berria

Saioa hasi

Logeatu facebookekin
Twitter
Openid
sarea

Enpresarean

azoka zer da

Enpresak eta euskara uztartuz egingo den azoka da Enpresarean. Elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea du helburu.


Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen  proiektua da Enpresarean. Egunez egun frogatzen du Ziurtagiriaren Elkarteak, lan alorrean euskararen erabilera bermatzen duen enpresen balio erantsia handia dela, eta guztion begi bistan jarri nahi dute abantaila hori zein den. Baina ez hori bakarrik. Enpresen arteko elkarlana sustatu nahi da, proiektu berriak abiarazteko gune izan nahi du, eta hornitzaile eta bezero berriak topatzeko aukera paregabea izango da.


Sektore guztietako enpresek hartuko dute parte Enpresarean azokan. Eta guztien elkargune Euskara izango da. Euren produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituztelako batzuek, eta euskaraz lan egiten dutelako besteek.


Azoka bikoitza izango da gainera. Batetik Kursaalen Urriaren 2an egingo dena. Bestetik, sarean, www.enpresarean.org webgunean beti zabalik egongo dena. Batean zein bestean, edo bietan parte hartu nahi baduzu, izena ematea besterik ez duzu, zure enpresa zein den eta zer egiten duen kontatu, eta lan harremanak sendotzeko ate berri bat zabalduko duzu.

 Egitaraua deskargatu


noiz eta non

Noiz

Datorren Urriaren 2an, egun osoz.

Proiektu berriak garatzeko eta lankide berriak ezagutzeko aukera izango duzu.

Non

Ez zaitez krisiaren labirintoan galdu.

Donostiako Kursaal Jauregian egingo dugu Enpresarean.
Zurriola hiribidea, 1
20002 Donostia
Gipuzkoa


Ikusi mapa handiagoa

 

Eman izena oraintxe bertan!


norentzako da?

  • Edozein sektoretako enpresentzako. Enpresaren egitura eta tamaina edozein izanda ere, euskaraz, negozio bide berriak zabaldu nahi dituen edonorentzako.
  • Hasi berria den eta euren produktua erakutsi nahi duen ekintzailearentzako.
  • Urteetako esperientziak ematen duen ziurtasunaz, euskararen balio erantsia frogatu duen enpresarentzako.
  • Agente publiko zein pribatuentzako.
  • Besteen esperientziek aberastuko dituztela dakitenentzako.
  • Sektore bereko edo ezberdineko lan harremanak sustatu nahi dituen ororentzako.
  • Euskaraz, lan munduak eskaini ditzakeen aukerak zeintzuk diren jakin nahi duenarentzako.  

zer eskainiko dizugu?

Negozio bide berriak zabaltzeko aukera izango duzu. Besteen esperientziak ezagutzeko aukera. Zure balioa erakusteko aukera. Negozioetan euskararen balioa ikusteko aukera.


Enpresareanek aukera hauek guztiak emango dizkizu:
 

Enpresen erakusleihoa:

Sektore ezberdinetako 15 enpresen produktuak eta euskaraz ematen dituzten zerbitzuak ikusi ahal izango dituzu. Harreman profesionalak lantzeko gunea ere izan nahi du erakusleihoen inguru honek,  produktuak ikusteaz gain, elkarrizketarako tokia ere izango delako.
 

Erroak, hegoak eta pertsonak:

Sustraiek ematen duten tokikotasunak ez ditu mugatzen, eta mundura zabalik egotea lortu dute. Leihoak, ateak eta bideak zabaldu dituzte, nondik datozen ahaztu gabe, eta euskararen garrantziaz konturatuta. Ekiteko modu eta filosofia berriak dituzten pertsona horiek ezagutzeko aukera izango duzu.
 

Esperientziak: 

Nola uztartu ditzaket nik nire enpresa eta euskara? Nola eman dezaket nik zerbitzua euskaraz? Nola laguntzen du euskarak nire negozioa? Zure buruari halako galderak egiten badizkiozu, esperientzien gunea interesezkoa izango duzu.  Enpresa eta erakunde askok frogatu dute euskarak zenbateko garrantzia duen euren negozioan. Esperientzia konkretuak aurkeztuko dira, sektore ezberdinetakoak eta produktu oso ezberdinak eskaintzen dituzten enpresen eskutik. Bakoitzak berean nola egin duen ikusiko dugu.
 

Saldu zure ideia (Speaker Corner):

Hasi berria bazara, zure negozioa aurkeztu nahi baduzu, eskaintzen dizugun ingurua berria bada zuretzat eta denon aurrean nor zaren eta zer egiten duzun kontatu nahi baduzu, hau da zure gunea. Egunean zehar hainbat unetan, txoko hau erabilgarri egongo da edozein enpresak bere aurkezpena egin ahal izateko. Zure enpresa aurkeztu nahi duzu jendaurrean? Egin klik hemen.
 

Eztabaida dezagun:

Hainbat esparrutako pertsona erreferenteek parte hartuko dute
 

LehiaLkartasuna:

Lehiakor izateko desberdin izan behar da, ona, kalitatea eskaintzen duena, baina gaur egungo merkatuan ez da erraza desberdintzea. Proiektuak eta ideiak aurrera ateratzeko gainera, elkarlana ezinbestekoa izan daiteke askotan. Eta akaso zuk ez duzu ideia berririk, baina interesgarri izan daiteke beste batentzat zurekin elkarlanean aritzea. Norekin nahi duzu jardun elkarlanean? Hau da zure aukera.

 


egitaraua

Egitaraua deskargatu

ORDUTEGIA 1. Aretoa 2. Aretoa 3. Aretoa Lehialkartasuna

Enpresen Erakusleihoa

(15 stand)

8:45-9:15     Harrera eta dokumentazioaren banaketa

 Ziurtagiriaren Elkartea
NEKATUR

Komunikazioa, hizkuntza paisaia,
irudi korporatiboa

Kultur Atelier

HIRUDART

Erakunde enpresarialak
KOOPERATIBEN KONFEDERAZIOA
CEDERNA-GARALUR


Finantza entitateak:
KUTXABANK


Hizkuntza Aholkularitzak:

AHIZE
ARTEZ
ELHUYAR
EMUN

Aholularitzak:
BIDERA Zerbitzuak 


Informatika enpresak:
BITARLAN


Industria:
ZERGATIK
IMH


Laneko prestakuntza:
Mondragon Lingua

9:15-9:45    Aurkezpen instituzionala:
GFA, Donostiako Udala, KUTXA Fundazioa, eta Ziurtagiriaren Elkartea
 
9:45-10:45


Guillermo Dorronsoro

"Sustraiak han dituena - Globalizazioa bertako begiez ikusita"

10:45-11:15

Kafea + Bat-bateko aurkezpenetarako kantoia (Speaker corner)

SALDU ZURE IDEIA

Esperientzia laburrak Esperientzia laburrak  
11:15-11:35 FREMAP: Euskararen garrantzia kalitatezko zerbitzua
eskaini ahal izateko. Euskara eta erantzukizun sozial
korporatiboa.

LANEKI:. Lanbide Heziketaren
erronka berriak: ikastetxetik enpresara
euskaraz.

Hizlaria: Kepa Altube

11:35-11:45

Euskara, enpresa munduan egin beharreko ahalegina

Hizlaria: Kontseilua

IMH: 3+10 mintegiaren aurkezpena

Hizlariak: Edurne Bilbao eta Mikel Urdangarin

11:45-11:55

KUTXA Fundazioa

Hizlaria: Imanol Miner

11:55-12:05

DI-DA Komunikakzioa

Hizlaria: Gorka Berruetabeña

LATZ TRESNAK

Hizlaria: Onintza Agirre

12:05-12:15

ELDUAIEN

Hizlaria: Larraitz Erize

LANGUNE

Hizlaria: Josu Waliño

12:15-12:25

EGUNEA

Hizlaria: Julen Agirrezabalaga

OREKA IT

Hizlaria: Iraitz Perez de Goldarazena

12:25-12:35 LACUNZA

EUTIK

Hizlaria: Mikel Lasa

12:35-12:45 EUSKADIKO KUTXA

KOOPERATIBATU

Hizlaria: Iñaki Elkano

12:45-13:00

Atsedena + Bat-bateko aurkezpenetarako kantoia (Speaker corner)

SALDU ZURE IDEIA

13.00-14:00 .

 Eztabaida dezagun...

MAHAI-INGURUA Enpresa, sarea, euskara.. BERRIA Taldea, Codesyntax, AKTING, GFAko Berrikuntza diputatua
 
14:00-15:30

Bazkaria + Bat-bateko aurkezpenetarako kantoia (Speaker corner)

SALDU ZURE IDEIA

15:30-16:30    K2K emocionando: Asier Irazusta
 
16:30-18:30  

  Lehialkartasuna

COWORKINGA/ NETWORKINGA

HUB! Donostiarekin lankidetzan

 

Egitaraua deskargatu


babesleak

 

 

  


ENPRESAREAN  | Kontaktua | Eusko jaurlaritza

Garapena: Bitarlan