enpresarean

goikoa

Enpresa sarea,
euskaraz

bai_euskarari

goikoa

Enpresarean
KURSAAL 2012/10/02

Inskripzio orria

AZOKA 2012-n

Enpresa berria

Saioa hasi

Logeatu facebookekin
Twitter
Openid
sarea

Aurkezpen gutuna

Jaun/ Andere horiek,

ENPRESAREAN Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen proiektu bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin elkarlanean kudeatzen duena. ENPRESAREANen helburua da arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzea, esperientziak zein jakintza trukatzea eta hornitzaile berriak aurkitzea. Hori guztia, baina, euskara elementu komuntzat duten enpresa, elkarte eta entitateen artean. Era berean, ENPRESAREANen bitartez, enpresei negozio aukerak handitu nahi zaizkie eta produktu/ zerbitzu berriak sortu nahi dira, euskaratik eta euskaraz. Horrez gain, euskaraz lan egin nahi duten edo-eta zerbitzua euskaraz eskaini nahi duten organizazioei erraztasunak eman nahi zaizkie eta salmentarako gune bat eskaini. Horrek guztiak, gainera, euskararen prestigio soziala areagotzeko eta arlo sozio-ekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko balioko du.

ENPRESAREAN, euskaraz aritzen diren enpresen arteko azoka, urriaren 2an izango da Donostiako Kursaal Jauregian. Azoka lau ataletan antolatuko da:

1. Euskarazko zerbitzuak/ produktuak eskaintzen dituzten enpresen azoka.

2. Aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak.

3. Speed-dating formatuan oinarrituta, enpresak elkar ezagutzeko coworking saioa.

4. Azoka birtuala: http://www.enpresarean.org/enpresak/azokak

ENPRESAREAN: Enpresa sarea, euskaraz azokan parte hartzeko interesa baduzue, inskripzio-orria bete beharko duzue: http://www.enpresarean.org/enpresak/azokak/izena_eman. Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan info@baieuskarari.org helbidera idatziz edo +34 902430026 telefono zenbakira deituz.

Besterik ez oraingoz. Urriaren 2ko ENPRESAREAN: Enpresa sarea, euskaraz azokan parte hartzeko interesa izango duzuelakoan, har itzazue aldez aurretik gure esker ona eta agurra.

 

Rober Gutiérrez

Zuzendaria

ENPRESAREAN  | Kontaktua | Eusko jaurlaritza

Garapena: Bitarlan