Gipuzkoa
Gipuzkoa |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Hiriburua | Donostia | ||
Herritarra | gipuzkoar, giputz | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia erkidegoa Foru probintzia |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa |
||
Eremua | 1.909 km² | ||
Biztanleria | 711.826[1] | ||
Dentsitatea | 372,88 bizt/km² | ||
Agintaria | Martin Garitano (Bildu) | ||
Ordezkaritza parlamentarioa | 25 eserleku Eusko Legebiltzarrean; 6 eserleku Diputatuen Kongresuan; 4 eserleku Senatuan |
||
www.gipuzkoa.net | |||
Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu Bizkaia mendebaldean, Araba hego-mendebaldean, Nafarroa ekialdean, Lapurdi ipar-ekialdean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar latitudeen eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko longitudeen artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 km² ditu, eta 66 km luze du itsasertza. 2008ko erroldan, 711.826 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da.
Hiriburua Donostia du, han daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Erromatarrengandik heldu zaizkigun izkribuetan gaur egungo Gipuzkoan zenbait tribu bizi zirela aipatzen da hauen lurraldeen distribuzioa oso argia ez den arren nagusiak barduliar eta baskoiak lirateke.
Erromatar inperioaren gainbeheraren ondorengo mendeetako berri gutxi da. Gehienbat, Gipuzkoak bisigodo, franko eta beste zenbait herriren joan-etorri eta erasoak jasan behar izan zituela.
Gipuzkoa izena lehenengoz 1014. urteko dokumentu nafar batean ageri da, non Donostiaren aldeko lur batzuen donazioa aipatzen den. Bada fidagarritasun handiagoa duen 1025. urteko beste dokumentu bat ere. Beraz, oro har, esan liteke gaur egun lurralde honek daraman izena bigarren milurtekoaren hasierarekin batera zabaldu eta erabiltzen hasi zela.
- 1548an Oñatiko Unibertsitatea fundatu zuten, Euskal Herriko zaharrena dena.
- 1721eko abuztuaren 25ean Gipuzkoak Gaztelarekin bat egin zuen.
- 1839ko abuztuaren 31n karlistek eta liberalek Bergarako besarkada hitzartu zuten, Lehen Gerra Karlistari amaiera emanez.
- 1844an Tolosa bilakatu zen probintziako hiriburu eta hamar urtez titulu horri eutsi zion.
- 1854an Donostiak Tolosa ordezkatu zuen probintziaburu moduan, eta gaur arte hala da.
- 1936ko abuztuaren 11n Tolosa, irailaren 5ean Irun eta irailaren 13an Donostia bereganatu zituzten Francoren soldaduek Espainiako Gerra Zibilean.
- 1937ko apirilaren 24an kolpista faxistek Intxortako (Elgeta) gotorlekua harrapatu zuten, gudariek bertan 7 hilabetez eutsi ondoren.
- 1981eko apirilaren 26an Real Sociedad futbol taldeak Espainiako Ligaren txapeldun izatea lortu zuen historian lehenengo aldiz.
[aldatu] Geografia
[aldatu] Mugakideak
Gipuzkoan iparraldean Bizkaiko Golkoarekin egiten du muga, mendebaldean Bizkaiarekin, hegoaldean Araba eta Nafarroarekin eta ekialdean Nafarroa eta Lapurdirekin.
Euskal lurraldeez inguraturik dagoen Euskal Herriko herrialde bakarra da. Hedadurari dagokionez espainiar estatuko probintziarik txikiena da, 1.909 km²-rekin.
[aldatu] Hidrografia
Gipuzkoako ibaiek ibilbide laburra eta arro txikia dute, iturburuak sortzen diren mendiak itsasotik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, euri asko eta sarria egiten baitu.
Ekialdetik mendebalderantz, lehen ibaia Bidasoa da, iturburua Nafarroan duena 710 m-ko garaieran. Gipuzkoan Endarlatzan sartu eta 9 km egiten ditu Lapurdirekin mugan. Ibaian gora ibar estua da, itsasoratze aldean zabalduz eta Hendaia, Hondarribia eta Irun kokatzen diren eremu laua sortuz. Itsasoratzean Txingudi badia dago, Hondarribiko eta Ondarraitz hondartzek itsasotik babesten baitute.
Oiartzun ibaia 15 km luze den ibai laburra da, Aiako Harrian jaio, Orereta igaro eta Pasaiako badian isurtzen dena. Malda handiko ibaia da (milako 45,3) eta, horregatik, hondar kopuru handia garraitzen du eta badiara eramaten.
Urumea ibaiak Leitzan du iturburua 710 m-ko garaieran eta 53 km luze da. Hernanin Añarbe ibaiaren urak jaso eta Donostian itsasoratzen da, Urgull eta Ulia mendien artean, Gros auzoko hondar eremuak sortuz (Zurriola).
Oria ibaia Gipuzkoako luzeena da, 80 km baititu. San Adrianen du iturburua, 660m-ko garaieran. Hainbat ibaiadar ditu: Leitzaran, Berastegi, Amezketa, Araxes, Amundarain, Agauntza eta Urtsuaran. Orion itsasoratu aurretik, herri hauek zeharkatzen ditu: Zegama, Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Legorreta, Alegia, Tolosa, Billabona, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil.
Urola ibaiak Legazpitik hurbil du iturburua, Aizkorriren iparraldeko magalean 720 m-ko garaieran. Urrestilla eta Errezil ibaiadarrak ditu eta honako herri hauek zeharkatzen ditu Zumaian itsasoratu baino lehen: Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa.
Deba ibaiak 825 m-ko garaieran du iturburua, Leintz Gatzagako Elgeako mendilerroan. 58 km luze da eta ibaiadar ditu Ego, Aramaio eta Arantzazu ibaiak. Izen bereko herrian itsasoratzen da, Deban, eta herri hauek zeharkatzen ditu: Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Elgoibar eta Mendaro.
[aldatu] Mendiak
Mendi ezagunenak Aizkorri (1.528m.), Ganboa (1.402m.) eta Txindoki (1.346m.) dira.
[aldatu] Banaketa administratiboa
[aldatu] Eskualdeak eta udalerriak
Gipuzkoako lurralde historikoa 10 eskualdek eta 88 udalerrik osatzen dute. Biztanleriari dagokienez, Donostia handiena da eta Baliarrain, berriz, txikiena.
Hauek dira herrialdeko eskualdeak eta haien udalerri nagusiak:
- Bidasoaldea (Irun).
- Debabarrena (Eibar).
- Debagoiena (Arrasate).
- Donostialdea (Donostia).
- Goierri (Beasain).
- Oiartzualdea (Errenteria).
- Tolosaldea (Tolosa).
- Urola Erdia (Azpeitia).
- Urola Garaia (Zumarraga).
- Urola Kosta (Zarautz).
[aldatu] Biztanleria
2009ko urtarrilaren 1ean 705.698 biztanle zituen lurraldeak. Biztanleriaren %26 Donostian biltzen da eta %60 Gipuzkoako herri populatuenetan biltzen da, 2008 urteko datuen arabera:
- Donostia: 184.248 biztanle
- Irun: 60.914 biztanle
- Errenteria: 38.505 biztanle
- Eibar: 27.496 biztanle
- Zarautz: 22.474 biztanle
- Arrasate: 21.974 biztanle
- Hernani: 19.229 biztanle
- Tolosa: 17.894 biztanle
- Lasarte-Oria: 17.694 biztanle
- Pasaia: 15.996 biztanle
Honako taula honetan Gipuzkoa osoko eta Gipuzkoako herri populatuenetako biztaleriaren XX. mendeko bilakaera jasotzen da:
Herria\Urtea | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
GIPUZKOA | 195.850 | 226.684 | 258.557 | 302.329 | 331.753 | 374.040 | 478.337 | 631.003 | 692.782 | 676.307 | 673.563 | 691.079 | 705.698 |
Azpeitia | 6.066 | 6.692 | 6.941 | 7.848 | 8.024 | 8.991 | 9.400 | 10.797 | 12.958 | 13.385 | 13.590 | - | - |
Bergara | 6.196 | 6.761 | 7.345 | 9.307 | 9.499 | 10.373 | 13.162 | 15.148 | 15.759 | 15.121 | 15.046 | - | - |
Donostia | 37.812 | 49.008 | 61.774 | 78.432 | 103.979 | 113.776 | 135.149 | 165.829 | 175.576 | 176.019 | 181.064 | - | - |
Tolosa | 8.111 | 9.747 | 11.273 | 12.487 | 13.583 | 14.971 | 16.281 | 18.766 | 18.894 | 18.085 | 18.102 | - | - |
Arrasate | 3.713 | 4.706 | 5.915 | 7.720 | 8.645 | 10.014 | 14.148 | 22.421 | 26.045 | 25.213 | 23.367 | - | - |
Errenteria | 4.081 | 5.527 | 6.956 | 8.973 | 10.106 | 12.784 | 18.642 | 34.369 | 45.789 | 41.163 | 38.903 | - | - |
Eibar | 6.583 | 10.121 | 11.888 | 12.874 | 11.772 | 16.318 | 31.725 | 37.073 | 36.494 | 32.108 | 28.219 | - | - |
Irun | 9.912 | 12.120 | 14.161 | 17.670 | 14.368 | 19.956 | 29.814 | 45.060 | 53.445 | 53.861 | 56.601 | - | - |
XX. mendearen hasieran Gipuzkoan bizi ziren ia 200.000 lagunak hirukoiztu eta gehiago egingo ziren mendearen bukaeran. Gehikuntza nabarmen hau ez da Donostian bakarrik gertatzen eta industria jarduera ekonomiko nagusi duten tamaina ertaineko herrietan ere gehikuntza handia izango da, 1955-1975 urte bitartean izandako immigrazioaren ondorioz. Donostiak bost halakotu egingo zuen mende hasierako biztanleria, Arrasatek sei halakotu eta Errenteriak bederatzi. Donostiak lurraldearen biztanlerian mendean zehar hartu duen nagusitasuna nabaria da: mende hasieran bost gipuzkoarretatik bat donostiarra bazen, mendearen bukaeran hirutik bat izango zen donostiar. Beste herri batzuek tinko eutsi diote XX. mendeko hasierako proportzioari: Irun lau aldiz txikiagoa bazen biztanleriari dagokionean, mendearen bukaeran berdintsu mantentzen da proportzioa. 1975. urtetik aurrera baby boom fenomenoa guztiz apaldu eta biztanleriaren zahartze eta, azkenean, gutxitze bat izango da XX. mendeko azken urteetan atzerritik etorritako etorkinei esker gehienbat.
[aldatu] Barruti judizialak
Zerrenda: Gipuzkoako barruti judizialen zerrenda
Gipuzkoa judizialki 6 barruti judizialetan banatzen da. Barrutiko buruan kokatzen dira barrutiko epaitegi guztiak. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia Donostian dago; Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia aldiz, Bilbon. Hauek dira barruti judizialak:
- I. Tolosako barruti judiziala
- II. Azpeitiko barruti judiziala
- III. Bergarako barruti judiziala
- IV. Eibarko barruti judiziala
- V. Donostiako barruti judiziala
- VI. Irungo barruti judiziala
[aldatu] Politika
[aldatu] 2011ko GBNko hauteskundeak
2011ko Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeak | |||
---|---|---|---|
Alderdia | Eserlekuak | Ehunekoa | Bozka kop. |
Bildu | 22 | 34,64 | 119.094 |
EAJ | 14 | 23,52 | 80.855 |
PSE-EE- | 10 | 17,14 | 58.931 |
PP | 4 | 9,95 | 34.209 |
Aralar | 1 | 5,01 | 17.230 |
[aldatu] Atzerriko diplomazia
Gipuzkoako lurralde historikoak, gaur egun 7 kontsulatu ditu, denak Donostian. Duela urte gutxira arte 20 zituen, baina Europako Batasuneko hainbat gobernuk gehienak itxi egin dituzte azken urteotan[2]. Gaur egun dauden kontsulatuak honakoak dira:
[aldatu] Kultura
[aldatu] Euskara
Gipuzkoan mintzatzen den euskara hiru euskalkitan sailkatzen da: Gipuzkera (nagusiena), Bizkaiera (mendebaldean) eta Nafarrera (ipar-ekialdean).
[aldatu] Gipuzkera
Koldo Zuazoren azken sailkapenaren arabera (1998), probintziako eremu handienean nagusiki mintzatzen den euskalkia erdialdekoa euskara edo gipuzkera izenekoa da.
Gipuzkoako gipuzkerak hiru hizkera nagusi ditu:
- Beterriko hizkera (Gipuzkoako erdi eta ipar-ekialdean, Tolosaldeko Ikaztegieta udalerritik Donostiaraino).
- Goierriko hizkera (Gipuzkoako hego-ekialdean, nagusiki Goierri eskualdean, Legazpitik hasi eta Legorretara).
- Urolaldeko hizkera (Gipuzkoako ipar-mendebaldean, Zarauztik Mutrikura eta Urretxu / Zumarragatik Urola ibaiaren bidea jarraituz kostaldera arte).
[aldatu] Bizkaiera
Gipuzkoaren mendebaldean Mendebaldeko euskara edo bizkaiera mintzatzen da. Eremu hau Bizkaiarekin paraleloki doan Deba ibaiaren ibarra hartzen du, hots, Deba Goiena eta Debabarrena eskualdeak.
[aldatu] Nafarrera
Gipuzkoako ipar ekialdean nafarrera mintzatzen da, euskalki horren barnean Iparraldeko goi nafarreraren barnean sailatuta dago.
Gipuzkoan nafarreraz mintzatzen diren udalerriak lau hauek dira: Hondarribia, Irun, Lezo eta Oiartzun,
[aldatu] Literatura
Bernardo Atxaga idazlea (Asteasu, 1951) Euskal Herrian ez ezik mundu osoan ere ezaguna da eta haren liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, tartean "Obabakoak" (1988) lan nagusia.
Euskarazko beste egileen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Mariasun Landa eta Harkaitz Cano.
Bestalde, gaztelaniaz idatzitakoen artean Gabriel Celaya egile nagusia da.
[aldatu] Musika
Ainhoa Arteta tolosarra dugu munduan gipuzkoar abeslari ezagunenetarikoa.
[aldatu] Bertsolaritza
Historikoki Gipuzkoa izan da bertsolaritzak garrantzia gehien izan duen lurraldea, eta bertakoak dira inoizko bertsolaririk onenetako asko: "Txirrita", "Basarri", "Uztapide", "Lazkao Txiki" eta abar.
Gaur egungoen artean aipagarria da Andoni Egaña (Zarautz, 1961), bera dugu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia gehienetan (lautan) irabazi duen bertsolaria.
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Egunkariak
- "Berria": Euskarazko nazio mailako egunkari bakarra. Andoainen dauka egoitza nagusia.
- Eskualdeko euskarazko egunkariak: "Tolosaldeko Hitza", "Oarsoaldeko Hitza", "Urola Kostako Hitza", "Goierriko Hitza" eta "Irutxuloko Hitza" (Donostialdean).
- "Noticias de Gipuzkoa".
- "El Diario Vasco": Probintziako egunkaririk salduena da.
- "Gara".
- "El Mundo Deportivo" kirol egunkariak, Gipuzkoarako edizio berezia kaleratzen du.
[aldatu] Telebistak
- Gipuzkoa Telebista: Gipuzkoako probintzia mailako telebista kate nagusia. Aurreko Localia izenaz oraindik ere ezagutzen da. Euskaraz eta gaztelaniaz emititzen dute.
- Goierri Telebista: Goierriko tokiko telebista katea. Euskara hutsean.
- 28 Kanala: Tolosaldeako tokiko telebista katea. Euskara hutsean.
- Arrasate Telebista: Arrasateko telebista katea. Euskaraz.
- Goiena Telebista: Debagoieneko tokiko telebista katea. Euskaraz.
- Teledonosti: Probintziako tokiko katerik garrantzitsuena. Donostialdean emititzen da, baina azken urteetan probintzia osora zabaldu da. Gaztelaniaz.
- Urola Telebista: Urolako tokiko telebista. Euskaraz eta gaztelaniaz.
- Zarauzko Telebista: Zarautz eta inguruetako telebista katea. Euskaraz.
[aldatu] Aldizkariak
- "Argia": Euskarazko nazio mailako astekaria. Lasarte-Orian dauka egoitza.
[aldatu] Garraioa
- Autoz
Gipuzkoa errepide sare garrantzitsu batek zeharkatzen du. Errepide garrantzitsuenak A-8, AP-1 eta N-1 dira. Gipuzkoa Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugan dagoenez, mugaz bi aldeetan errepide sarea asko eraldatu da azken urteetan (Irun Hegoaldean eta Hendaia Iparraldean).
- Trenez
Errepide Sareaz gain, Renfe Operadorak Aldirien zerbitzua eskaintzen du probintzia osoan zehar, Zumarragatik Irunera. Halaber, EuskoTrenek ere garrantzi handia du.
- Itsasoz
Gipuzkoako garraio porturik garrantzitsuena Pasaiako portua da. Beste portu guztiak kirol portuak edo portu arrantzale txikiak dira, esaterako Donostiako portua.
- Airez
Lurralde Historikoak duen aire-bidezko garraio bakarra Donostia-Hondarribiko aireportua da. Gaur egun Madril eta Bartzelonara eskaintzen ditu hegaldiak.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) [1]] El Economista egunkaria.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gipuzkoako kontsulatuei buruzko informazioa Diario Vasco
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgune ofiziala (Euskaraz) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)
- GureGipuzkoa.net Gipuzkoako iraganeko eta oraingo argazkien webgunea (Euskaraz) (Gaztelaniaz)
- Gipuzkoa Turismo webgunea (Euskaraz) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)
- Gipuzkoako Batzar Nagusien webgune ofiziala (Euskaraz) (Gaztelaniaz)
Euskal Herriko herrialdeak | ||
---|---|---|
Araba • Bizkaia • Gipuzkoa • Lapurdi • Nafarroa Garaia • Nafarroa Beherea • Zuberoa |
Espainiako probintziak | ||
---|---|---|
Araba • Albacete • Alacant • Almería • Asturias • Ávila • Badajoz • Balear Uharteak • Bartzelona • Bizkaia • Burgos • Cáceres • Cádiz • Castelló • Ceuta • Ciudad Real • Coruña • Cuenca • Errioxa • Gipuzkoa • Girona • Granada • Guadalajara • Huelva • Huesca • Jaén • Kantabria • Kordoba • Las Palmas • León • Lleida • Lugo • Madril • Málaga • Melilla • Murtzia • Nafarroa • Ourense • Palentzia • Pontevedra • Salamanca • Segovia • Sevilla • Soria • Tarragona • Tenerifeko Santa Cruz • Teruel • Toledo • Valentzia • Valladolid • Zamora • Zaragoza |
Bizkaiko Golkoa inguratzen duten lurraldeak | ||
---|---|---|
Galizia • Asturias • Kantabria • Bizkaia • Gipuzkoa • Lapurdi • Landak • Gironda • Poitou-Charentes • Pays de la Loire • Bretainia |