Espainiako Gerra Zibila
Espainiako Gerra Zibila | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Gernika bonbardaketaren ondoren |
|||||||
|
|||||||
Gudulariak | |||||||
Espainiako Errepublika
|
Nazionalak |
||||||
Buruzagiak | |||||||
Manuel Azaña Julián Besteiro Francisco Largo Caballero Juan Negrín Indalecio Prieto Vicente Rojo Lluch José Miaja Juan Modesto Juan Hernández Saravia Buenaventura Durruti† |
Francisco Franco José Sanjurjo Gonzalo Queipo de Llano Emilio Mola Juan Yagüe Manuel Goded Llopis Miguel Cabanellas |
||||||
Indarrak | |||||||
450.000 gudari 350 hegazkin 200 bateria (1938) |
600.000 gudari 600 hegazkin 290 bateria (1938) |
||||||
Galerak | |||||||
~500.000 hil, bi aldeen artean (300.000 gudari eta 200.000 zibil)[1] |
Espainiako Gerra Zibila 1936 eta 1939 urteen artean Espainian (Hego Euskal Herria barne) jazotako gerra da. Militar batzuek (sektore eskuindarrekin batera) Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginiko estatu kolpe batez hasi zen.
Gerra hartako aldeek Altxamendu Nazionala, matxinada faxista, Gerra Nazional-Iraultzailea eta abar ere deitu izan diote gerrari.
Eduki-taula |
[aldatu] Laburpena
Gerra haren sorburua izan zen Espainiako eskuindarrek ez zutela onartu ezker alderdien Fronte Popularrak 1936ko otsailaren 16ko hauteskunde orokorren bidez Espainiako agintea eskuratu izana. Uztailaren 17an eta 18an, Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka, eta Espainia bitan zatitu zen berehala. Hurrengo hiru urtean, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000, eta errepresioaren ondorioz 200.000. Guda zelaietatik at egindako hilketa horietatik, 50.000 errepublikanoen kontrolpeko eremuan izan ziren (faxisten estatu kolpearen ondorengo bost hilabeteko kaos hartan, ia guztiak), eta gainerako den-denak frankistek eragin zituzten. Errepublika agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketa horiek gerarazi zituzten berehala; agintari frankistek, berriz, hilketa horiek egiten lagundu zuten, aurkariak eta aurkari izan zitezkeenak hiltzea frankistek beren gobernua sendotzeko nahita erabilitako estrategia izan zen.[1]
Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralak bereganatu zituen estatuko aginpide guztiak, Caudillo titulua hartuta.
Gerra hark Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, eusko abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Bestetik, Euskal Herriko zenbait lekutan oso indartsu zen alderdi karlistak eskuindarren alde jo zuen, eta berehala Nafarroa eta Araba eskuindarren ondoan lerrokatu ziren. Bizkai-Gipuzkoetan Eusko Jaurlaritza eratu zen, baina urtebete geroago Mola jeneralaren indarrek militarki okupatu zuten Hegoalde osoa. Euskal Herrian, gerra hartako gertaera ezagunena Gernikako bonbardaketa izan zen. Gernika foruen ikur garrantzitsua izateak eta Picassoren Gernika margolanak eman diote ospea bonbardaketa hari.
Gerraren ondoren Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok, eta ordu arte izan zuten ekonomia ituna ezeztatu zien (Arabak eta Nafarroak mantendu zuten).
[aldatu] Aurrekariak
1931n Espainia Errepublika bihurtu zen. Errepublika aldarrikatu zuen lehendabiziko udalerria Eibar zen 1931ko apirilaren 13an[2]. Laster, Konstituzioa onartu zen, eskuinaldeko alderdien gustukoa ez zena.
Espainian gizarte-asaldura garai hartako ezaugarrik nabarmena izan zen. Ezkerreko alderdiek Elizaren aurkako azaldutako jarrerak eskuineko alderdiak iraindu egin zituen. Gainera azkenek bere gizarte-maila kolokan ikusi zuten ezker iraultzaileak handiagotzen ari zen bere eragina zela eta.
1932ko irailaren 9an Kataluniak bere autonomia-estatua lortu zuen, hala ere Hego Euskal Herriak ez zuen lortu halako testurik.
1936ko otsailaren 16an, hauteskundeak egin eta Fronte Popularra ezkerreko alderdiek (tartean Eusko Abertzale Ekintza) osatutako koalizioak irabazi zuen[3].
[aldatu] Aldeak
Bi alde nagusi izan ziren elkarren aurka gerra-borrokan. Talde bati errepublikazaleak deitu izan zaio nagusiki. Besteari nazionalak. Lehenengoei kolore gorria ezarri zitzaien.
Espainiako Bigarren Errepublikaren legea eta gobernu demokratikoa mantentzearen aldeko taldeak ziren alde batean (edo Errepublikak ekarri zituen aldaketetan sakontzearen aldekoak); eta gobernu demokratikoa kendu eta Espainiara errepublikak ekarritako aldaketa nagusiak ezeztatu nahi zituztenak, bestean.
Errepublikazaleen aldean, Bigarren Errepublikako legea mantentzearen aldekoekin bat egin zuten zenbait talde iraultzailerekin: komunistak eta anarkistak esate baterako. Demokraziaren aldekoak eta errepublikak egindako zenbait ekarpen balioesten zuten beste zenbait talde ere izan ziren alde horretan, kristau ideologiakoak ere bai, EAJkoak kasu.
Nazionalen aldean, monarkikoak, karlistak, tradizionalistak, falangistak eta abar elkartu ziren. Adolf Hitlerren lidergopean zebilen Alemania Naziak eta Benito Mussoliniren Italiak nazionalen aldeari babes ekonomikoa eta militarra eman zizkioten.
[aldatu] Fronteak
[aldatu] Iparraldeko frontea
Behin frankistek 1936ko irailean Irun eta Donostia konkistatuta, Gipuzkoako kanpainak zokoratu zituen Errepublikak kontrolatutako Bizkaia, Santander eta Asturias. Eskualdea bere aldean zeuden beste lurraldetik baztertuta zegoen, erdian matxinoek kontrolatutako lurraldetzar zituela. Gainera, eskualdea interesantea zen oso frankistentzat alde batetik Bizkaiko industria-ekoizpen eta bestetik mineral baliabide asturiarrak zirela eta. Baliabide hauek lortu ez ezik, errepublika-indar asko alde batera utzi eta bi frontetan aritzen ari ziren matxinoen armadarentzat mesedegarria ere izango zatekeen.
Francok Madril azkar ez zela eroriko konturatu eta Iberiar Penintsulako iparraldea lortzeari ekin zion. Gainera, eskualdeko errepublikanoak politikoki banatuak eta txarto hornituak ziren. Hori zela eta, Francok Madrilgo frontean zuen armada defentsa-posizioa hartzea eta zituen baliabide erabilgarri guztiak iparraldera eraman zituen[4].
[aldatu] Gerra itsasoan
[aldatu] Eusko Itsas Gudarostea
Espainiako Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritzak autonomia lortuta gero sortu zuen Eusko Gudarostearen itsas armada zen. Gobernu errepublikanoaren iparreko flotatik independentea zen, bere buruzagitzarekin.
[aldatu] Gerra Euskal Herrian
Gerra Zibila Euskal Herrian ere izan zen 1936 eta 1937 urteen artean. Bertan, Espainian eztabaidan zeuden printzipio sozio-ekonomikoei eta ideologikoei gehitu behar zaio abertzaletasunaren inguruko eztabaida.
[aldatu] Gipuzkoako kanpaina
Emilio Mola jeneralak Espainiako Gobernuari Frantziatik zetorkion laguntza eten egiteko Irun konkistatzea zuen helburu asmoa, agian baita Donostian zegoen setiatutako matxinatuen gotorlekua laguntzeko. Baina kanpaina desbideratu egin behar zuen Irun konkistatzeko zuzeneko bidea Endarlatsako zubia bota eta bidea moztu zutenean.
[aldatu] Legutioko ofentsiba
Matxinoek Madril hartzeari lotu ziotenez, Errepublikako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari frontea haustea eskatu zion. Azaroaren 30ean gertatu zen Eusko Armada eratu berriak egin zuen erasoaldi bakarra Legutioko gudua edo ofentsiba izena zuena.
[aldatu] Bizkaiko kanpaina
Negua pasatuta, 1937ko udaberri aldera hasi zen Bizkaia menderatzeko matxinatu frankisten ofentsiba, Iparraldeko frontea izeneko kanpaina hasiz. Horretarako, Molak lau errekete-brigada nafarrak erabili zituen (28.000 lagun inguru): Brigadak Araban eta Gipuzkoan osatutako 10 batailoi, karlista nafar asko eta Espainiatik etorritako tropa erregularrek osatuta zeuden.
[aldatu] Bilboren galera
Bizkaia ia guztia hartuta, frankistei Bilbo gelditzen zitzaien hartzeko. Batailaren garrantziaz jabetuta Franco eta Mola berberak izan ziren guda zelaian.
[aldatu] Kronologia
[aldatu] 1936
- Uztailaren 18. Francoren ejerzitoa altxatu zen Marokon, Kanarietan eta Andaluzian. Euskal Herrian, kolpistek hasiera honetatik bertatik bereganatu zituzten Iruñea eta Gasteiz.
- Uztailaren 20. Altsasu okupatu zuten frankistek.
- Uztailaren 21. Aiako Harrian gotortu ziren miliziano errepublikanoak.
- Uztailaren 25. Hitlerek Franco laguntzea erabaki zuen.
- Abuztuaren 8. Frantziak Espainiarekiko muga itxi zuen.
- Abuztuaren 11. Tolosa harrapatu zuten frankistek.
- Irailean gerra frontea Elgetan kokatu zuten, Intxorta mendietan gudariek 7 hilabeteko erresistentziari ekinez.
- Irailaren 5. Matxino frankistek Irun bereganatu zuten.
- Irailaren 13. Donostia Francoren esku ipini zuten.
- Urriaren 1. Franco izendatu zuten estatuburu eta armadako generalísimo. Bien bitartean, Espainiako Bigarren Errepublikak Euskadiri autonomia onartu zion, Jose Antonio Agirre lehendakari bilakatuz.
- Azaroaren 20. José Antonio Primo de Rivera falangista fusilatu zuten errepublikanoek Alacanten. Madrilen, Buenaventura Durruti buruzagi anarkista hil zen, borrokan zauritu izan eta gero.
[aldatu] 1937
- Martxoaren 5ean, Matxitxakoko itsas guda: Bizkaiko Matxitxako lurmuturraren aurrean gertatu zen itsas borroka. Nabarra boua ondoratuta, 35 lagun hil ziren.
- Martxoaren 31n, Durangoko bonbardaketa: Francoren agindupean Durango bonbardatu zuten, 400 hildako inguru eraginez.
- Apirilaren 26an, Alemaniako "Kondor Legioa" deitutakoak Gernika bonbardatu zuen, eta sarraski handia egin zuen (1.000 hildako inguru).
- Maiatzaren 17an, Largo Caballeroren gobernu errepublikanoa erori zen.
- Ekainaren 19an, armada frankistak Bilbo bereganatu zuen, Burdin Hesia deituriko defentsa-sistema suntsitu ondoren.
- Urriaren 20an, Gijon harrapatu zuten matxinoek, "Iparraldeko Frontea" kanpainari amaiera ematen.
- Abenduaren 15ean, Teruelgo gudua hasi zen.
[aldatu] 1938
- Otsailaren 20. Teruelgo gudua amaitu zen, errepublikanoak garaituta izan ondoren.
- Uztailaren 24. Ebroko bataila hasi zen, errepublikanoek Katalunia babesteko asmoarekin.
- Azaroaren 15. errepublika-Gudaroste Ebroko Frontetik erretiratu zen.
[aldatu] 1939
- Urtarrilaren 26. Bartzelona matxino nazionalisten eskuetara pasatu zen.
- Otsailaren 28. Manuel Azaña Errepublikako presidenteak dimititu egin zuen.
- Martxoaren 28. Nazionalistek Madril harrapatu zuten.
- Martxoaren 30. Alacant, azkeneko hiri errepublikanoa, frankistek bereganatu zuten.
- Apirilaren 1. Francok guda amaitutzat jotzen du. Francoren diktadura hasi zen, 1975 arte luzatuko zena.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b Tereixa CONSTENLA: «España masacrada», El País, 2011-03-27.
- ↑ Toribio Etxebarria, "Viaje por el país de los recuerdos" (1968) ISBN 84-7173-54-1
- ↑ 1936ko Espainiar Hauteskunde Orokorretako emaitzak
- ↑ Hugh Thomas, "The Spanish Civil War", (2001)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak