Mikel Arana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikel Arana
Mikel Arana
Datu pertsonalak
Izen osoa Mikel Arana Etxezarreta
Jaio 1973ko urriaren 2a (38 urte)
Ordizia (Gipuzkoa)

Mikel Arana Etxezarreta (Ordizia, Gipuzkoa, 1973ko urriaren 2a) euskal politikaria da. 2009ko martxoaren 13tik Ezker Batua - Berdeak alderdiko koordinadore nagusia izan zen, 2012an koalizioa utzi eta Ezker Anitza sortu zuen arte. Baita ere, IX. legegintzaldian Eusko-Legebiltzarkidea da. Javier Madrazok 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean bere karguari uko egin ondoren izendatu zuten militanteen %86ko babesa lortuz. Zuzenbidean lizentziaduna eta Enpresen Administrazioan masterduna da.

Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen Zuzenbide Fakultatean Zuzenbide ikasketak egin zituen euskaraz. 1996an, ikasketak amaitzean, Ezker Batua Berdeak alderdiaren militante egin zen.

2009ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundetan Ezker Batua - Berdeak alderdiko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik, EAEn aurkeztutako zerrenda guztietatik lortu zuten EB-Bko legebiltzarkide bakarra izanaz. 2012an EB utzi eta Ezker Anitza sortu zuen, alderdi horren parlamentari izatera pasaz.

Mikel Aranak euskara du ama-hizkuntza, gazteleraz gain, eta ingelesez eta italieraz ere hitz egiten du

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak