Antonio Basagoiti Pastor

Wikipedia(e)tik
(Antonio Basagoititik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonio Basagoiti Pastor
Antonio Basagoiti Pastor
Datu pertsonalak
Jaio 1969ko urriaren 25a
Madril (Espainia)

Antonio Basagoiti Pastor (Madril, 1969) bizkaitar politikaria da. 2008tik Euskadiko Alderdi Popularraren buru da.

Madrilen jaio zen 1969an, eta han bizi izan zen unibertsitatean hasi arte, nahiz eta Getxon zazpi urte bizi (zazpi urte zituen arte). Antonio Basagoiti Arteta Iberdrolaren sortzaileetariko baten semea da. Gaztetan, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen. 1995ean, Alderdi Popularreko kide egin zen, eta urte horretan bertan zinegotzi izan zen Bilboko Udalean. Denboraldi labur batez, 1998ko urritik 1999ko martxora, Espainiako Gaztediaren Institutuko zuzendari nagusia izan zen. Azken urte horretan, Bilboko Udalera itzulirik, bera izan zen Alderdi Popularraren hautagaia Bilboko alkatetzarako. 2004an, Bizkaiko Alderdi Popularreko lehendakari izendatu zuten. 2008 arte, Bilboko Udaletxeko PPko bozeramaile izan zen.

2008ko irailean, Euskadiko Alderdi Popularreko buru Maria San Gilek bere karguari uko egin ondoren, Euskadiko Alderdi Popularraren presidente aukeratu zuten. 2008ko urriaren 25ean, EAEko lehendakarigai gisa aurkeztu zuen alderdiak Donostian eginiko ekitaldi batean. 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, bera izan zen Alderdi Popularreko zerrendaburua.

Ez da euskal hiztuna, baina 2003. urtean euskara ikasteko asmoa adierazi zuen[1].

[aldatu] Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) elmundo.es (2003-05-14)

[aldatu] Kanpo-loturak

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Antonio Basagoiti
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Antonio Basagoiti Pastor


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak