Arteaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Arteaga udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Artea (argipena).


Arteaga

 Bizkaia
Arteaga herria
Arteaga herria

Arteagako armarria

Izen ofiziala Artea
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Arratia
Alkatea Alberto Etxebarria Gurtubai (EAJ)
Herritarra arteagar, arteagaztar[1]
Koordenatuak 43°08′01″N 02°47′03″W / 43.13361°N 2.78417°W / 43.13361; -2.78417Koordenatuak: 43°08′01″N 02°47′03″W / 43.13361°N 2.78417°W / 43.13361; -2.78417

Bizkaia municipalities Artea.PNG

Eremua 12,4 km2
Garaiera 130 m
Distantzia 25 km Bilbora
Posta kodea 48142
Biztanleria 783 bizt. (2012)
Dentsitatea 63,15 bizt./km²
http://www.artea-udala.org

Arteaga[1] (izen ofiziala: Artea; izen historikoa: Gaztelu-Elexabeitia) Bizkaiko udalerria da, Arratia eskualdekoa. Herriaren historia eta arkitektura zaharra direla eta, ondasun interesgarriak ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Udalerri mugakideak

Arteagak udalerri hauek ditu mugakide:

[aldatu] Auzoak

Arteagako udalerriak auzo hauek ditu:

[aldatu] Ingurune naturala

Artea, Arratia ibaiaren haranean kokatzen den beste bizkaitar udalerrietako bat da. Nerbioiaren ibaiadarra den Arratiak udalerria zeharkatu egiten du eta bertaraino heltzen dira Errekagaigerra eta Laurreta errekak. herri honetako bizimodu ekonomikoak 2 oinarri zituen: bata, pasabideen zaingoa eta bestea, ibaiaren ustiapena. Horretaz gain, nekazal eta abel iharduerak ere berebiziko garrantzia zuen.

Arratia ibaiaren arroan kokatutako herri honek mendi ugari ditu, Murga (608 metro) eta bikotzgane (614 metro) besteak beste.

[aldatu] Demografia

Arteagako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
885 908 966 994 1.107 964 917 970 842 651 621 644 675

[aldatu] Biografiak

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

UEMAko kidea da herria, euskal hiztunen 84,4% esanguratsua dela eta.

Mendebaleko euskararen aldaera bat dute jatorrizko euskalkia. Arratieraz eta bizkaieraz hitz egiten da.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Arteagako eliza.
  • San Migel eliza, XVI.mendekoa, oso eraikin ikusgarria da, bai kanpoaldean duen herri arkitekturaren kalitateagatik, bai osatzen duten eraikinen bolumen mailakatuagatik; baina harrigarriena zurgintzaren arteak lortzen du (elizaren kanpoaldea zurez egina baitago). Oin errektangeluarra du, bolumen mailakatua. Zurezko XVI.mendeko eskulturak ditu atarian eta hainbat elementu interesgarri. 1990ean izan zen berritua.
  • Galiano dorretxea Arteaga eta Zeberio arteko bidean dago, eta XVI. mendekoa omen da.
  • Torrea dorretxea gurutzearen gaineko gailurrean kokatuta dagoena, Andra Mari elizarekin eta Errotazaharrako errota burdinolarekin bat egiten zuen. Gaur egun, eliza zegoen tokian hilerria dago.
  • Ugarte dorretxeak, aurrekoaren antzeko ezaugarriak dituen arren, kutsu errenazentista nabarmenagoa du, eta eragin militarrak ez ditu hain nabarmen.
  • Euskal Baserriaren Ekomuseoa.
    Euskal baserriaren ekomuseoa

[aldatu] Jaiak

  • Herriko jaiak irailaren 9an ospatzen dira.
  • Migel deuna, irailaren 29an.
  • Janarien eta Eskulanen Euskal Azoka, iraileko hirugarren larunbatean.

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b Udalerri osoa hartzen duen izena Arteaga da: Arteagako plaza, Arteagara doa... Izen historikoak agertzea beharrezkoa denean, soilik: Gaztelu-Elexabeitia edo gaur egungo izenaren atzean jarrita erabil daitezke: Arteaga (Gaztelu-Elexabeitia), historia alorreko testu, heraldika eta antzekoetan. Halaber, gomendatzen da antzinako elizateen izenak: Gaztelu eta Elexabeitia (-a), eremu horiek izendatzeko gordetzea eta erabiltzea: Elexabeitiko eliza; hilerria Gaztelun dago. -- Euskaltzaindia, Bizkaiko herri izendegia, 1. or., http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0145.pdf 

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa