Joseba Egibar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joseba Egibar Artola
Joseba Egibar

Joseba Egibar Artola EAJ-PNVko GBBko presidentea.


1987 – 2004
Aurrekoa  ????
Ondorengoa  ????

1990eko abenduaren 18tik – gaur egun arte

Jaiotza 1959ko azaroaren 23a
(52 urte)
Andoain, Gipuzkoa
Euskal HerriaEuskal Herria
Alderdi Politikoa EAJ

Joseba Egibar Artola (Andoain, Gipuzkoa, 1959ko azaroaren 23a) EAJko eusko legebiltzarkidea eta Gipuzko Buru Batzarreko presidentea da. 1998tik EAJko bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean. Andoaingo udal funtzionaria da ogibidez.

[aldatu] Ibilbide politikoa

1974an EAJko gazte erakundean (EGI) militatzeari ekin zion, artean talde hori legez kanpokoa zelarik. 1985 eta 1989 urte bitartean Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza, eta, Kultura ordezkari izan zen.

2009an EGIko hitzaldi batean zehar.

1987an EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarreko Presidente aukeratu zuten. Segidako aukeretan kargu bererako izendatuko zuten eta hortantxe jarraituko du 2000ko urtarrila arte. 2004ko maiatzetik hona zeregin honetan dihardu berriro. 1987tik Euzkadi Buru Batzarraren kide da, EAJren Aberri Kontseilu, eta, 1987 eta 2004 urte bitartean organo honen bozeramaile izan zen. Gainera, 1990tik eusko legebiltzarkide da eta Gasteizko Ganbaran EAJ-PNVren bozeramaile 1998tik.

Gipuzku Buru Batzarrean (GBB, EAJren Gipuzkoako zuzendaritza) hainbat kargu izan ditu. 2000. urtean, Euzkadi Buru Batzarreko (EBB, EAJren exekutiba) kide bilakatu zen, Euskara eta Hezkuntza, nahiz Kirolak eta Kultura arloetako arduraduna izanez. 2003 eta 2004 artean, EBBren presidentetzarako lehiatu zen Josu Jon Imazen aurrean. Hedabideen aburuz, Joseba Egibar ordura arte Xabier Arzalluzek gidatutako sektore soberanista-ren ordezkaria zen. EBBko buru, ordea, Josu Jon Imaz bilakatu zen Nafarroako bozketan boto bakarragatik irabazi ostean.

2006ko irailean, Josu Jon Imazek politikagintza utziko zuela iragarri eta gero, Egibarrek EBBko presidentetzarako lehiara ez zela aurkeztuko adierazi zuen.

Lizartzako (Gipuzkoa) alkate ere izan zen 2004tik 2007ko maiatzera arte, herri horretako ezker abertzaleko hautes plataforma legez kanporatua izan eta gero.

2009ko Euskadiko Hauteskundeetarako Eusko Alderdi Jeltzaleko zerrendaburua da Gipuzkoatik.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak