• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Aurkezpena

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikaren inguruko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza Unibertsitateko Espezialista.

Bestalde, Internet gauza asko egiteko modua aldatzen ari dela ezin uka daiteke, besteak beste, ikasteko era, munduan zehar zein Euskal Herrian bertan; izan ere, jende askok garbi ikusi du edozein unetan eta edozein tokitatik nonahi egon litezkeen irakasle hoberenekin ikastea ezinezkoa dela orain arteko heziketa eredua jarraituz gero, baina, bai, ordea, internet erabiliz.

Hizkuntza PlangintzaK aurrez aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, diseinu malguari eusten dio. Malgutasun horren haritik, graduondokoak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du, horrekin soziolinguistika gaietako balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz.

Hizkuntza Plangintza graduondokoak Unibertsitate Espezialista izaera du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da.


 

 

 
Atsegin dut

Izen-emate epea

Irekita.
Azken egunak!

LAGUNTZAILEAK

logo  Asmoz

Eusko  Jaurlaritza - kultura saila
Kultura Saila

soziolinguistika klusterra

UEU
 

HABE

KONTAKTUA

943 21 23 69

facebook


INFORMAZIO GEHIAGO

Jose Elosegi Alkatearen Hiribidea, 275
Donostia
20015 Gipuzkoa

+34 943 21 23 69
hiznet@asmoz.org