Ensemble Kuraia Perun eta Frantzian
[ 10/10/2012 13:00 a 10/13/2012 13:00. 10/18/2012; 13:00; ] Urriaren 10etik 13ra Liman (Peru) eta 18an Bresten (Frantzia) arituko da Ensemble Kuraia taldea, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
[ 10/10/2012 13:00 a 10/13/2012 13:00. 10/18/2012; 13:00; ] Urriaren 10etik 13ra Liman (Peru) eta 18an Bresten (Frantzia) arituko da Ensemble Kuraia taldea, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
[ 10/05/2012; 10:00; ] Noka taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 12an Stanfordeko Unibertsitatean. Musika emanaldia arratsaldeko lauretan izango da Oregon Courtyarden, 260 eraikinaren aldamenean eta Iñaki Lopez de Luzuriaga Etxepare Euskal Institutuko irakurleak antolatutako ekimena da.
Informazio gehiago hemen
[ 10/18/2012; 10/30/2012; 11/12/2012; ] Urriaren 18an Madrilen, 30ean Bilbon eta azaroaren 12an Bruselan “Global Net Society” nazioarteko biltzarrak burutuko dira, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. “Sareko gizarte globala: jarrera berritzailea eta sormen ekosistemak” izenburupean, diziplinen arteko lankidetza bultzatu, sektoreen arteko harremanak estutu eta azpiegitura kulturalak sortzea izango dute helburu parte hartzaileek.
[ 10/02/2012 12:00 a 10/06/2012 12:00. ] Urriaren 2tik 6ra, Angel Unzuk 5 emanaldi emango ditu Argentinako Buenos Aires probintziako hurrengo 5 hiritan Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker .
2012-10-02 Azul-en
2012-10-03 Rauch-en
2012-10-04 Las Flores-en
2012-10-05 Brandsen-en
2012-10-06 La Plata-n
[ 10/07/2012 9:00 a 10/08/2012 9:00. ] Kukubiltxo antzerki taldeak “Dir-Dir” eta “Olio hilak” ikuskizunak eskainiko ditu Greziako “International Puppet & Mimme festival of Kilkis” jaialdian urriaren 7 eta 8an. Etxepare Euskal Institutuaren laguntza izango du antzerki taldeak jaialdi honetan parte hartzeko.
Urriaren 30etik azaroaren 3ra Euskal Zinemaldia antolatu du Berlingo Euskal Etxeak. Pelikulak Kreuzberg auzoko Moviement Kino zineman proiektatuko dira.
Egitaraua:
-Urriaren 30ean “Izarren argia”. Filmearen garaia ulertzen laguntzeko, hitzaldia emango du Joxean Fernandezek, Euskadiko Filmategiko zuzendariak.
-Urriaren 31ean Asier Altunaren “Bertsolari” filma, ondoren zuzendariarekin hitz egiteko aukera.
-Azaroaren 1ean hamar euskal laburmetraiaren emanaldia egingo da eta ikusleek Joxean Fernandez [...]
[ 10/02/2012; 18:30; ] Urriaren 2an aurkeztuko dute Bruselako Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan arratsaldeko 18:30etan Gonzalo Garridoren “Las flores de Baudelaire” liburua.
Informazio gehiago hemen
[ 10/01/2012 8:00 a 10/13/2012 8:00. ] Etxepare Euskal Institutuak Basque Culture Exchange New York 2012 programaren baitan antolatutako ekitaldiak direla eta, euskara eta euskal kultura New York hartuko du udazkenean. Urriaren batetik hasi eta hamahirura arte Bernardo Atxaga katedra, pelikulen emanaldiak, mahai-inguruak eta beste hainbat jarduera izango dira bertan.
Ikusi programa hemen
[ 05/02/2013 11:00 a 05/05/2013 11:00. 05/06/2013 11:00 a 05/09/2013 11:00. 05/21/2013 11:00 a 05/25/2013 11:00. ] Teatro Paraíso haur eta gazteetzako euskal antzerki taldeak “In the garden / Lorategian / En el jardín” ikuskizunaren hainbat emanaldi eskainiko ditu 2013ko maiatzean Amerikako Estatu Batuetan eta Kanadan.
Ikuskizunen datak eta lekuak
- Maiatzaren 2tik 5eara, Brooklyn Acadamy of Music-en. (New York, Amerikako Estatu Batuak)
- Maiatzaren 6tik 9ra, New Jerseyko Raritan Valley Community College-n. (Amerikako [...]
[ 10/06/2012; ] Madrileko Euskal Etxeak antolatuta Euskal Jaia ospatuko da urriaren 6an hiriburuko Retiro parkean. Euskal dantzak, arrauna eta musika izango dira eguneko protagonistak. Egitarau guztia hemen: http://www.euskaletxea-madrid.com/especiales.php
2012-10-16 Ahozko tradiziotik abiatuta eta gaur egunera arte, euskaraz abestutako musikaren ibilibidea laburbildu zuten larunbatean New Yorken Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek Baga, biga higa irudi, grabazio zein zuzeneko abestiez osatutako ikuskizun apartan. Gure musika garaian garaiko testuinguru historikoan ulertzeko parada eskaini zioten bertaratu zen ikuslego adeitsuari, asko ikasteaz gain sekulako gozatua hartu zuena.
2012-10-16 Gaur hasi eta hiru egunez, EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak literatur itzulpen-lantegi bat antolatu du Paueko Unibertsitatean (UPPA) Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz. Eider Rodriguez idazle eta itzultzailea eta bere obra “Katu jendea” izango dira aurtengo edizioko protagonistak.
2012-10-15 Direktorioan hamar euskal idazte eta euren liburu banaren lagina jasotzen dira eta urriaren 10etik 14ra burutu den Frankfurteko Liburu Azokan aurkeztu du Etxepare Euskal Institutuak.
2012-10-13 Mikel Laboaren Baga biga higa kantuaren izena hartu dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta euskal musikariak haien multimedia kontzertuari izenburua emateko.Kultur transmisioa eta euskal musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatu nahi duen egitasmoa da eta euskaraz abestutako musikaren historiaren gaineko begirada proposatzen du. Gaur eskainiko dute New Yorkeko Cervantes Institutuan, arratsaldeko 7etan, Basque Cultural Exchange in New York programari amaiera emateko.
2012-10-12 Elkarren arteko lankidetza ekonomia-sistema integral eta orekatua; beste kultur ekimenetik ezberdintzearen eta ekarpena egiten duen horren bilaketaren garrantzia; irudiaren indarra eta sinboloa eta sormena uztartzearen boterea. Atzo New Yorkeko Cervantes Institutuak hartu zuen Euskal ikonoak munduan mahai-inguruan nabarmendu ziren ideia batzuk baino ez dira. Mikel Urmeneta Kukuxumusu enpresako sortzaile eta zuzendari artistikoa, José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria eta Mikel Lezamiz Mondragón Korporazioko zabalkunde kooperatiborako zuzendariak hartu zuten parte bertan, kultura eta enpresa munduan ematen den internalizazioa aztertuz.