BARRIAK - DEIADARRA

Mindategia Karrantzako Las Torcachas auzoan eregitako egiturea

Nekazaritzako Foru Diputatu andrearen batzorderatzea Karrantzako mindategiaren egoerea azaltzeko

Irene Pardo Nekazaritzako Foru Diputatu andrea urriaren 24an batzorderatuko da Batzar Nagusietan, Karrantzako mindategia eregiteko prozesua zein egoeratan dagoan azaltzeko, izatez bertan behera dago-ta Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak kendu deutsazalako "irregulartasunak" ikusi ditualako ordainketen justifikazinoan. Bildu Taldeak uztailaren 25ean eskatu eban batzorderatzea jakiteko Karrantzako Minda enpresa sustatzaileari "zergaitik eskatzen jakon orain milioi 2 euroko dirulaguntza hori itzultzeko, lehenago eskatu ez bada". Eskari hori eta gero, irailaren 5ean, Bizkaiko Talde Popularrak beste batzorderatze-eske bat aurkeztu eban argibideak jasoteko Aldundiak emondako laguntzak eta dirulaguntzak berreskuratzeko kudeaketen egoereaz batetik eta, bestetik, Batzar Nagusien eskariz Herri Kontuen Euskal Epaitegiak emon dauen txostenaz.

Batzar Nagusietako erakusketa aretoan gaur inauguratu da Argizaiola argazki sariketeari buruzko erakusketea

Ana Madariaga

Sariketa hori Euskadiko zaharrenetarikoa da. Erakusketeari hasierea emoteko ekitaldia izan da eta, besteak beste, han izan dira Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria, aurten saria irabazi dauen Oskar Gascón argazkilaria eta beragaz batera hitzaldi/mahai-ingurua emon daben Gerardo García eta Juan Antonio Palacio argazkilariak, hain zuzen be aurtengo sariketan bigarren eta hirugarren geratu diranak.

Enkarterrietako Museoak bisitaldi gidatuak izango ditu ISMAEL FIDALGO margolariari buruzko atzera begirako erakusketan sakontzeko

Ismael Fidalgoren erakusketa

Ismael Fidalgo Enkareterriko margolari espresionistea izan zan, eta XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal margolaririk bikainenetarikoa. "Ismael Fidalgo (Sopuerta 1928 – Trapagaran 2010. Margolari espresionista baten abentura" deritxan erakusketea martxan dala-ta, Enkarterrietako Museoak zenbait bisitaldi gidatu antolatu ditu barikuan hasi eta Gabonak arte, "meatzen margolari" izan zan horrek itxi deuskun arte ondare handian sakontzeko asmoaz.

Enkarterrietako Museoak umeentzako jarduera-egitarau zabalagaz hasi dau ikasturtea

Abellaneda

Enkarterrietako Museoak 6 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako jarduera-egitarau zabal eta oparoa programau dau 2012/2013 ikasturterako. Abellanedako Juntetxean (Sopuerta) dagoan Bizkaiko Batzar Nagusien kultur zentroak aurrera segiduko dau gazteei eskualdeko bizimodua eta historia erakusten, erakusketako elementuen bitartez (pieza artistikoak, birsorkuntzak, maketak, planoak, argazkiak…). Informazino hori osotzeko, aro historiko bakotxaren gaineko tailer zehatzak egingo dauz (Historiaurrea, Erromanizazinoa, Erdi Aroa…), eskola-umeek jolastuz ikasi eta ikertu dagien. Barrikuntza lez, Museoa tailer bat prestatzen dabil, DBH eta Batxilergoko ikasleak batzarkide lanetan ibili daitezan egun batez. Proiektu horren izena "Batzar gaitezen Abellanedan" da.