top

Helburua

Ondoko hauek dira Konfekoopen helburuak: Euskadiko Kooperatibak sustatu eta instituzioen aurrean ordezkatu; kooperatiben arloko prestakuntza eta sustapena bultzatu, zuzenean edo federazioen bitartez egindako ekintza egokien bidez; Kooperatibentzat egokiak diren entitateak, instituzioak edo jarduerak bultzatu; bazkideentzako zerbitzu komunak antolatu; elkar-lankidetza harremanak sustatu; Kooperatiben Mugimenduaren zabalpena indartu; Federazioen artean sortzen diren gatazketan bitartekaritza eta kontziliazio prozeduren bidez esku-hartu; Kooperatibei eragiten dieten gaien inguruko txostenak, ebazpenak, irizpenak edo proposamenak egin; eta Kooperatiben Mugimenduarentzat lagungarri gerta daitekeen bestelako edozein eginkizun bete.

  1. Euskadiko Kooperatibak instituzioen aurrean ordezkatu eta Organo Publikoetan izan behar duten presentzia sustatu.
  2. Horrela aurreikusita daukaten entitate eta organismoetan ordezkariak izendatu, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan izan ezik. Izendapen hau Euskadiko Kooperatiben Federazioek egingo dute zuzenean, legeak hala xedatzen baitu.
  3. Kooperatiben arloko prestakuntza eta sustapena bultzatu, zuzenean edo bazkide diren Federazioen bitartez martxan jarritako ekintza egokien bidez. 
  4. Euskadiko Kooperatibentzat egokiak diren entitateak, instituzioak edo jarduerak bultzatu.
  5. Bazkideen interes komunak asetzeko zerbitzuak antolatu.
  6. Beharrezkoak diren bitarteko ekonomikoak erakarri eta Konfekoopen Artezkaritza Kontseiluak zehazten dituen irizpideen arabera banatu.
  7. Elkar-lankidetza bere modalitate guztietan, bai instituzionala zein enpresa-arlokoa, bultzatu.
  8. Kooperatiben mugimenduaren zabalpena sustatu, eta bereziki haren printzipioak, kooperatiben oinarrian dauden balioak praktikan jartzeko bide gisa.
  9. Bazkide diren Federazioen artean sortzen diren gatazketan bitartekaritza eta kontziliazio prozeduren bidez esku-hartu.
  10. Euskadiko Kooperatiben eta haren bazkideen interesak hobeto defendatzen lagunduko duten ekintzak bultzatu.
  11. Kooperatibei eragiten dieten gaien inguruko txostenak, ebazpenak, irizpenak edo proposamenak egin.
  12. Egoki irizten dituen entitate eta organismoetan parte hartu.
  13. Legeek zein Batzarraren akordioek zehazten duten bestelako edozein eginkizun burutu.

Edozein kasutan, legeari jarraiki, Konfekoop kooperatiben eta haren erakundeen ordezkari gorena izango da.

top

Bai Euskarari