BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA

Hasiera

Hemen zaude: Hasiera
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Urrats Biziak Durangaldean hedapen kanpaina aurkeztu du

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Urrrats Biziak Durangaldean kanpaina aurkeztu du gaur eguerdian Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Rober Gutiérrez zuzendariak aurkeztu ditu kanpainaren helburuak eta ildo estrategikoak. Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Beñat Gaztelu-urrutiaPlateruena Kafe Antzokiko kudeatzailea, Idurre Maortua Ibaizabal Ikastolako zuzendaria, Mikel Irizar Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko presidentea eta Santi Reyes + Dendak elkarteko kudeatzailea izan dira.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak 2012 urterako ezarritako erronketako bat Bizkaian ziurtagiri kopurua areagotzea da. Lehentasunezko erronka da, Ziurtagiria daukaten 1.500 entitateen artean % 14 baino ez baitira bizkaitarrak –hain zuzen, 203. Eta horien artean, 25 dira Durangaldeakoak–. Horretara dator, hain zuzen, Urrats Biziak Durangaldean kanpainaren aurkezpena, eta helburu berarekin gauzatuko dira 2013ko otsaila bitartean antzeko egitasmoak Getxo eta Portugaleten, Basaurin, Txorierrin eta Bilbon.
+ gehiago irakurri
Ikasturte berriari ekiteko prest

+ gehiago irakurri
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean oporraldiak hartu ditugu irailera arte

+ gehiago irakurri


Azken Bideoa

Lortu hemen
ziurtagiridunen aldizkaria

Informazioa:

902 43 00 26

(0033) 5 59 25 50 41

info@baieuskarari.org