top

KOMUNIKAZIOA

Forokoop
Euskadi Koop

 


FOROKOOP

Forokoop, “Kooperatiba-eztabaidarako Foroa” Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK-CSCE) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (Konfekoop) partekatzen duten kooperatiba-gaien inguruan, maila teoriko zein praktikoan, hausnartzeko dagoen behar batetik jaio da.

“Kooperatiba-eztabaidarako Foroa” sortzeko ideia mahai gaineratu zenean, eredu tradizionaletan jarri genuen arreta –kooperatibismoaren zenbait arlo zehatzen inguruan parte-hartze zuzenarekin eztabaidatzeko foroak- baina, teknologia berriak lanabes gisa erabiltzeko ideiarekin, eztabaida iraunkorrak lortzeko xedez.

Azken finean, eredu mistoa proposatu genuen, zuzeneko parte-hartzea/parte-hartze birtuala, kooperatiben munduarekin eta gizarte-ekonomiarekin zerikusia duten zenbait arazo aztertzeko. Honetaz gain, “eztabaida foro iraunkorra” egongo litzateke, kooperatibismoarekin zerikusia duen edozein eztabaida, filosofiko edo praktiko, garatuko lukeena.

Planteamendu xume batekin jaio da euskal kooperatibismoaren eremuan, baina munduko kooperatibismoarekin erreferente gisa daukagun erantzukizunaz jakitun gara. Erronka honi aurre egiten saiatu beharko dugu, erabili nahi ditugun lan-tresna berri horiek, teknologia berri horiek, planetaren txoko guztietara iristen baitira.

Lerro hauetatik, foroan lagundu eta parte-hartzeko deia luzatu nahi dizuegu, zuen kezkak eta hausnarketak, eta zuen iradokizunak eta kritikak agertzeko. 

www.euskosare.org/forokoop

 


EUSKADI KOOP

Euskadi Koop Localiak (Canal Bizkaiak, Localia Gipuzkoak, Canal Gasteizek eta Localia Txingudik), Konfekoopen laguntzarekin, eskaintzen duen saioa da, eta ondoko hauek dira bere helburuak:

  • Interesgarriak izan daitezkeen Euskal Kooperatibismoaren inguruko informazioak ezagutzera ematea.
  • Sektoreko eragile nagusienen jardueren gaurkotasuna modu zorrotzean, osorik eta hurbiletik jasotzea.
  • Hau guztia Kooperatiba hauen eta haien ordezkari diren elkarteen kudeaketaz arduratzen diren lagunekin bertatik bertara lan eginez.


 

 

top

Bai Euskarari