Dokumentu Akzioak

Bideoak

Maila bat gorago
Mundu ikustezinak: solasean itzulitako emigranteekin

Mundu ikustezinak: solasean itzulitako emigranteekin

2012/11/15

Iragan urriaren 19an jardunaldi bat antolatu zuen Deustuko Unibertsitateko Bizkailab ekimenak Diasporari lotutako fenomeno baten inguruan: itzulitakoez, esan nahi baita urte batzuk edo bizitza oso bat kanpoan pasa ondoren Euskal Herrira itzulitako euskal emigrante eta euskal jatorrizkoez. Gaia aztertu du ikertzaile talde batek, Pedro J. Oiarzabal eta Nerea Mujika buru, eta eurak egindakoa da orduan aurkeztu eta orain hona ekarritako aurkezpen-bideo hau, "Gure Bizitzen Pasarteak: Erbestea, Emigrazioa eta Itzulera Bizkaira" izenburupean itzulerari buruzko arreta bildu nahi duena. Ikus baita ere www.blogseitb.us/basqueidentity20/2012/11/15/mundos-invisibles.

bideoa ikusi

"Baztan" zinema aretoetara helduko da

"Baztan" zinema aretoetara helduko da

2012/09/20

Iñaki Elizalde iruindarraren lehen luzemetraia, "Baztan" pelikula, euskal zinematan estreinatuko da urriaren 5ean, Donostiako Zinemalditik igaro ostean.

bideoa ikusi

"Bertsolari" filmea San Frantziskon

"Bertsolari" filmea San Frantziskon

2012/09/04

Ostiral honetan, irailaren 14ean, "Bertsolari" dokumentalak abiatuko du BEO (Basque Educational Organization) elkartearen udazkeneko Euskal Zinema Saila. Emanaldia Basque Cultural Center elkartean egingo da (559 Railroad Av., South San Francisco), eta bertan izango da Asier Altuna zuzendaria ere. Biharamonean, San Francisco Latino Film Festival jaialdian ikusgai izango da.

bideoa ikusi

Euskal detektibe bat printzesa indigena bat salbatzeko

Euskal detektibe bat printzesa indigena bat salbatzeko

2012/07/30

Etxepare Institutuaren webgunean irakurri dugu. "Thriller baten osagai guztiak betetzen ditu: ezinezko maitasuna, intriga, tiroketak… Baina horrez gain, “La niña de Maracaibo” filmak badu balio erantsi bat; hizkuntza aniztasuna. Euskaraz, gaztelaniaz eta wayuunaiki hizkuntzan -Waayuen hizkeran- filmatutako westerna da. Asier Hernandez aktore euskalduna da gainera pelikulako protagonista. Hil honetan estreinatu dute Kolonbiako zine aretoetan Venezuela eta Euskadi arteko koprodukzio hau".

bideoa ikusi

Itsuentzako Futbolean La Platako Euzko Etxea taldea

Itsuentzako Futbolean La Platako Euzko Etxea taldea

2012/06/13

Hasi berria du denboraldia Argentinan, La Platako Euzko Etxea taldeak Itsuentzako Txapelketa Nazionalaren baitan. Bideoa, lehenengo partidaren aurretik atera zen eta orain badakigu emaitza husnakoa izan zela Huracan taldearen kontra. Bigarren partidan, ekainaren 17koan, Roman Rosell Institutua arerio. Gogo handiz dabiltza Euzko Etxekoak. Aupa Centro Vasco!!!

bideoa ikusi

Madonna eta Kalakan zuzenean

Madonna eta Kalakan zuzenean

2012/06/01

Iragan maiatzaren 29an abiatu zuen Madonnak nazioarteko bira, Tel Aviv-en eman zuen kontzertuarekin. Bertatik jaso ditugu Kalakan taldearekin batera kantatzen duen "Open Your Heart/sagarra Jo" bertsioaren lehen irudiak --eta soinua--, kaxkarrak badira ere. Euskara eta euskal kantu tradizionalan horren bertsio berritua munduko milaka eta milaka ikusle eta entzuleren aurrean. Ez da batere makala Kalakan-ekoen marka. Biba zuek! (bideoan, berez 2:05 minututik aurrera hasten da agertzen Aldapeko) Zer iruditzen?

bideoa ikusi

Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena Londresen

Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena Londresen

2012/05/05

2012ko apirilaren 26an, Gernikako Bondardaketaren 75. urteurrena betetzen zen egunean berean Londresko Basque Society Euskal Elkartean eginiko ekitaldian grabatutako bideoa (irudiak London Basque Society-Euskal Elkartea)

bideoa ikusi

Agate Deuna-Santa Ageda Madrilgo Euskal Etxeak eratua

Agate Deuna-Santa Ageda Madrilgo Euskal Etxeak eratua

2012/02/26

Urtero otsail hasieran ospatzen da Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan Agate Deuna edo Santa Ageda, ohiko doinu eta tradizioari eutsiz, usadio horrel isla ere baduelarik munduko euskal etxe kopuru hazkorrean. Honako irudietan Madrilgo Euskal Etxeak espainiar hiriburuan antolatzen duena, bere egoitzaren inguruetako kaleetan, Madril erdigunean.

bideoa ikusi

Zergatik ikasi euskara Estatu Batuetan?

Zergatik ikasi euskara Estatu Batuetan?

2012/01/27

Athletic eta futbola euskara ikasteko arrazoia izan al daitezke? Estatu Batuetan bai. Ikus North America Basque Organizations elkarteak BOGA, euskara internet bidez ikasteko ikastaroaren berri emateko egin duen bideoa.

bideoa ikusi

San Sebastian eguneko danborrada Londresen 2012

San Sebastian eguneko danborrada Londresen 2012

2012/01/21

Bazen donostiar eta euskaldun talde bat urtarrilaren 20ean Londresen zebilena, eta horrek atzerabueltarik ez zuenez, bertan egonik ere danborrada ospatzea erabaki zuten. Harremanetan jarri ziren hiriburuko Euskal Elkartearekin, eta deialditxo bat egin zuten bezperan, Big Ben-aren azpian, Westminster Abadiako metroaren geltokian, ETBko kamerak lekuko. Datozen egunetan irudi gehiago munduko euskal danborradetakoak (bideoa London Basque Society-Euskal Elkartea).

bideoa ikusi

Bideoak

Atal honetan diasporarekin zerikusia duten bideoak gehituko ditugu. Batzuk guk geuk sortutakoak; beste batzuk, sarean aurkitu ditugunak.


 

bisita