Dokumentu Akzioak

Raul Ederra

2012/10/10

Bahia Blanca, Argentina

Bahia Blancako Union Vasca (Laurak Bat ohia) euskal etxetik, Buenos Aires probintzia hego-ekialdean, adierazten digutenez, Raul Ederra hil da bertan, 81 urte zituela, elkartearen egungo Batzorde Kontu-Hartzaileko kide eta Iñaki Ederraren aita.

Lerro hauetatik bat egiten dugu familiaren atsekabearekin eta doluminak adierazten diegu emazte Nelidari; seme Iñaki, Javier eta Marianori; errainak, Adriana eta Itziar; bilobak, Urko, Lur, Paulina eta Aneri; eta gainerako ahaide, lagun eta Bahia Blancako Union Vascako eta euskal-argentinar komunitateko kide eta lagunei.

Gogoan bego.

bisita