Hil honen hondarrean Madrilgo Complutense Unibertsitatean Iberiar Penintsulako hizkuntz-aniztasunari buruzko mintegia egingo da, unibertsitateko Euskal Filologia sailak antolatuta, Etxepare Institutua laguntzaile. Mintegiaren helburua hizkuntz-aniztasuna gizartea aberasten duen ondarea bezala erakustea da, euskara, katalana, galegoa, gaztelania, portugesa eta immigranteen hizkuntzak hizpide. Euskarari buruzko hitzaldiak Maria Aranzazu Fernandez Iglesiasek eta Karlos Cid Abasolok emango dituzte.
2012/11/08

Gehiago Irakurri…

Mila umerentzako bazkaria eskainiz ospatu zuten Euzkal Etxeko lagunek hamar urteko elkartasun aldia
Hamar urte bete ditu aurten San Nicolaseko Euzkal Etxea-ren ‘Etxe Nasaia’ programa solidarioak eta epe horretan, hilero erakundearen egoitzan burutzen joan den ekintzak --beharrean dauden eskolumeei jaten ematea-- kalea hartu zuen urriaren 25ean urtemuga goren ospatzeko: ostegun eguzkitsu batean mila umeri eman zitzaien bazkaria herriko Mitre Plazan. San Nicolaseko euskaldunekin bat eginez, lagun gehiago bertaratu ziren urtebetetzean parte hartzera, tartean Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Adolfo Perez Esquivel Nobel sariduna eta, besteak beste FEVAko Ricardo Basterra lehendakaria, Marta Abarrategui idazkaria eta Hugo Andiazabal diruzaina ere bertan izan ziren ‘Etxe Nasaia’ programaren ospakizunean.
2012/11/08

Gehiago Irakurri…

Argentina, Uruguai, Estatu Batuak eta Hungariako irakurleek irabazi dute zozketako euskal kultur liburu sorta
Interes handia sortu du gure irakurleen artean Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Kultura Saila bildumako liburuen zozketak, eta asko izan dira parte hartzeko izena eman dutenak. Herrialde askotik heldu zaizkigu partehartzaileak, eta zozketaren emaitzak munduan zehar sakabanatu ditu jokoan zueden bost liburu sortak. Irabazleak Argentinako Lidia Martha Etchart eta Marcial Agostini Zubillaga, Uruguaiko Maria Angelica Irazabal Arrospide, Estatu Batuetako Miren Edurne Rementeria Artiach eta Hungariako Bernadett Hajdu dira. Datozen egunetan etxean jasoko dute euskal kulturari buruzko liburu bilduma bana. Zorionak!
2012/11/07

Gehiago Irakurri…

Olatz Gonzalez Abrisketa antropologoa euskal pilotari buruzko dokumentala ari da prestatzen
Azaroaren 16ean Olatz Gonzalez Abrisketa EHUKo Gizarte Antropologia irakasleak AEBetako 'American Anthropological Association' elkartearen laburmetraia onenari saria jasoko du San Frantziskon. "Carmen" laburrarekin lortu du saria, bihurrituak sendatzeko Bizkaian erabiltzen den antzinako erritual bati buruzko lana. Proiektu berri bat du ere badu esku artean antropologoak: euskal pilota-ri buruzko eta pilotarien bizimoduari buruzko dokumentala. Urtarrilean hasiko dira grabazioak eta protagonistak euskal pilotari ezagunak izango omen dira, besteak beste, Aimar Olaizola eta Juan Martínez de Irujo.
2012/11/07

Gehiago Irakurri…

Arrakastatsu amaitu da Berlingo euskal zinemaldiaren lehen edizioa; 2013ean jarraipena izan dezake
Berlingo Euskal Etxea oso pozik agertu da amaitu berria den Baskisches Kino Fest zinemaldiak izan duen harrera beroarekin, izan ere, elkarteak azaldu duenez, zinema aretoak ikuslez lepo izan dira emanaldietan, eta itxiera kontzertuak ere -Zuloak taldea eta Fermin Muguruza-- jende asko bildu zuen. Bost egunetan lau luzemetraia eta hainbat labur izan dira ikusgai Alemaniako hiriburuan, eta euskal zinemari buruzko mahainguruak eta hitzaldiak ere antolatu ditu euskal etxeak. Antolakuntzan sostengua eman dute Etxepare Euskal Institutuak, Lehendakaritzak, 2012 Euskadi Fundazioak eta Euskadiko Filmategiak. Aurreneko edizioaren emaitza onak animatuta, elkarteak datorren urtean jarraipena eman nahi dio ekimenari.
2012/11/06

Gehiago Irakurri…

Albiste gehiago…
azkenErantzunak
Marianarentzat EuskalKultura.com, 2012/10/23
zozketa Mariana, 2012/10/23
Ion Arrietari EuskalKultura.com, 2012/10/23
ZOZKETA Ion, 2012/10/23
Ekimen sorta oparoa! MariJoxe, 2012/10/08
euskaletxeak.net
Kargatzen...
euskaletxeak.net
ArgazkiGaleria
NABOk 2012ko UDAZKENeko bilkura egin du urriaren 6an Idahoko Mountain Home herrian, bertako Euskal Lagunak euskal etxekoek antolaturik. Estatu Batuetako hainbat lekutatik etorritako euskal etxeen ordezkariek federazioari dagozkion gaiak aipatu dituzte, eta kultur emanaldi berezia ere egin da, Kaliforniako Noka taldekoak kontzertua eskaini baitute, Mendebaldean zehar egiten ari diren birako parte. Irudian, NABOko bilkura: lehenengo lerroan Idahoko euskal elkarteetako ordezkarietako batzuk eta bandera handiaren azpian NABOko Valeria Arrachea lehendakaria, Mary Gaztambide lehendakariordea, Marisa Espinal idazkaria eta Grace Mainvil diruzaina (argazkia ATAF-EuskalKultura.com).
argazki gehiago
 

bisita