Interneteko albistegia

Emakume batek bere buruaz beste egin du Barakaldon, etxetik kaleratzera zihoazenean

Erabiltzailearen aurpegia berria.info | gaur : 10:32 | automatikoa | #

Epaitegiko talde bat etxera joan zaio etxebizitzaren desjabetzea gauzatzera, eta taldea bertan zela salto egin du emakumeak. 53 urte zituen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu duenez, 9:20 aldera gertatu da ezbeharra. Emakumearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin sendagileek.

Aurkitu duena

Berria.info @berria

Emakume batek bere buruaz beste egin du Barakaldon, etxetik kaleratzera zihoazenean http://t.co/kQU1wQDi

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Publizitatea

Enpresak eta nazioarteratzea: Nola kudeatu hizkuntza-aniztasuna? jardunaldia antolatu du Elhuyarrek

| gaur : 08:30

Enpresak eta nazioarteratzea: Nola kudeatu hizkuntza-aniztasuna?  jardunaldia egingo da asteartean (azaroaren 13an) Gipuzkoako Ganbaran (Donostian), Elhuyarrek antolatuta. Jardunaldi honetan hizkuntza-aniztasunaren kudeaketaren garrantziaz hitz egingo da, gaur egun, euskal enpresak nazioarteko merkatuetan mugitzen baidira, geroz eta gehiago.

Guztia irakurri »»

sei@2012: euskarazko ekarpenik onenak sarean

| atzo : 15:10

Ohiturak onak direnean, mantendu egin behar dira. Batez ere, txuflarako aukera ere ematen badute eta gainera publikoak hala eskatzen badu. 2011ko etenalditxoaren ostean, beraz, aurten berriz gonbidatu nahi zaituztet urtean interneten izandako euskarazko ekarpenik onenak aukeratzera. Baina hori bai: murrizketa urtean gaudenez, hamabi baino, sei ekarpen aukeratzea pentsatu dut. 'Sariketa'-ren izena, beraz 'sei@2012' izango da. (Eta protestatu edo #mindutanago-ka hasi nahi duenak, berak antolatzea zeukan!)

 

Guztia irakurri »»

Eneko Bidegain: "Vallsek Iparraldea dantzan jarri du"

Erabiltzailearen aurpegia blogberri.wordpress.com | atzo : 10:46 | automatikoa | #

1981etik hona gauzak anitz aldatu dira Ipar Euskal Herrian. Eta Manuel Valls Frantziako Barne Ministroak azkenaldian erakutsi duen jarrerak duela hamar urte esperoko ez zen erantzun bateratua eragin du: alderdi politiko guztietako - Vallsen alderdikideak barne - hautetsi eta arduradunak oso haserre agertu dira, eta itxura bateratua eman dute.

Aurkitu duena

eneko bidegain @enekobidegain

Vallsek Iparraldea dantzan jarri du http://t.co/Up5b8Sbz

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Beste harpidetza aukera bat Sustatun, eguneroko buletina

Sustatu | atzo : 10:03

Sustatu e-postaz jasotzen duzuenok asko zarete. 713 harpidedun dira Postaria.com zerbitzuaren bidez mezu guztuiak banan-banan jasotzen dituzuenak. Orain, harpidetzako beste aukera bat eskaintzen, eguneko mezu bakarra, buletin gisara, azken 24 orduetan jasotako mezu guztiekin. Ze harpidetza interesatzen zaizuen, hemen duzue aukera bata edo bestea aukeratzeko.


Guztia irakurri »»

Herrian lana, herrian bizi

Erabiltzailearen aurpegia argia.com | atzo : 09:19 | automatikoa | #

Orduan ere bi erritmotan genbiltzan Ipar eta Hego. 1979ko Aberri Egunean Atharratzetik Maulerako manifestazio luzean tokatu ginelarik, oihu guretzat ezezagunak aditzen ziren: "Herrian lana! Herrian bizi!". 1968ko matxinaden ondoren Hexagono osoan zabaldutako mezua zen, " Vivre au pays" frantsesez, " Viure al Pais " okzitanieraz...

Aurkitu duena

Pello Zubiria @pellozubiria

Gure gazteei xaxaka ari zaizkienean alde egin dezaten lan bila... http://t.co/yO6ty0Hc

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

‘31 eskutik’ bloga, hogeitamaikakoa osatzear

| atzo : 08:14

Urriaren 15ean abiarazi zuen EIZIEk 31 eskutik bloga (@31eskutik), eta gaurkoarekin hogeita hiru post edo ekarpen argitaratu ditu, beste horrenbeste kidek idatziak. Datozen zortzi egunetako testuekin, beraz, hilabetea osatuko du blogak, eta lehenbiziko itzulia egina izango dute 31 kideek: plazara aterea izango da hogeitamaikako osoa.


Guztia irakurri »»

Euskalerria Irratiaren gala, zuzenean, akustikoan

| 2012-11-07 : 19:45

Hemen da Euskalerria Irratiaren gala, disfrutatu 20.00etatik aurrera. Unplugged, modu akustikoan, Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Ruper Ordorika, Balerdi-Balerdi eta Kerobia.

Guztia irakurri »»

"Eleaniztasuna eta Europa" hizpide Karrikiri elkartearen Karrisolasaren hurrengo saioan

| 2012-11-07 : 17:04

Iruñeko Karrikiri Elkarteak antolatzen duen Karrisolasa ekimenaren hurrengo saioa heldu den azaroaren 21ean eginen da eta oraingoan jorratuko duten gaia Uri Ruiz de Bikandi EHUko irakaslearen "Eleaniztasuna eta Europa" izenburuko testuan oinarrituko da. 

Guztia irakurri »»

OAK tixertak

| 2012-11-07 : 09:34

Dena esan behar bada, ahalge pixka batekin, azkenaldian diseinatu ditudan zenbait kamiseta edo tixerta aurkeztera nator hona (OAK tixertak). Twitter-en matraka pixka bat eman dut honen kontura azken egunetan eta sustatuko lagunek kamisetak hemen iragartzeko gonbitea luzatu didate. Eta nik kasu egin!

Ez da posible

Guztia irakurri »»

Aurrekoak ››