Antiguako Andra Mariaren Elizaren Leienda (Ondarroa)

Antiguako Andra Mariaren Elizaren Leienda (Ondarroa)

Ondarroako bizilagunak gaur egun parroki eliza dagoen lekuan tenplua eraikitzen saiatu ziren, baina egunez han biltzen ziren materialak,indar miresgarriren batek goragoko lekuren batera garraiatzen zituen, eta azkenean, jainkozko nahia hori izango zela ulertuta, Antiguako Andra Mariaren eliza eraiki zuten.

Gaur egungo Ondarroako kai-barrendik oso gertu dagoen leku batean, Arta izeneko parajearen azpian, haitzulo txikia dago harkaitzetan, eta herri usteen arabera,Antiguako Andra Maria ekaitza zenetan arrantzaleei laguntzeko jaisten zen haitzuloa zen hura.


Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco