Interneteko albistegia

50 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan

| gaur : 08:36

Nekazari finek haziak non bota zituzten gogoratzeko azatzak jartzen zituzten. Normalean, makil txikiak izaten ziren, hazia non bota den markatzeko. Azken bi urteotan ni ere horrela ibili naiz, makil txikiak ipintzen han-hemenka. Kasu honetan, nik ez ditut haziak bota, nik egin dudan gauza bakarra izan da hazi horiek non loratu diren adierazi. Beti ere, euskarazko kulturgintzaren soloan.


Guztia irakurri »»

Publizitatea

Euskal Telebista euskararen minbizia

| gaur : 08:11

Euskarari, hein batean, ETB1en egiten denak hainbat, edo seguruasko oraindik gehiago, eragiten dio ETB2n egiten denak.

Guztia irakurri »»

Batzuetan, hiztegiak irakurtzen ditut

Erabiltzailearen aurpegia 31eskutik.com | atzo : 10:18 | automatikoa | #

Orain dela urte batzuk, taberna batean ezagun batekin topo egin eta hizketan hasi ginen, eta, elkarrizketaren momenturen batean, irakurri berri nuen eleberri edo ipuin-bilduma bati buruz hitz egiten hasi nintzaionean, tipoak goitik behera begiratu, eta esan zidan, hotz: «Nik ez dut fikziorik irakurtzen, hori denbora-galtze hutsa da; nik saiakerak baino ez ditut irakurtzen». Gau hartan, ahoa bete hortz gelditu nintzen, baina, elkarrizketa hura gaur egun errepikatuko balitz, izango nuke zer erantzun: «Ba nik, batzuetan, hiztegiak irakurtzen ditut».

Aurkitu duena

Ricardo Gómez @FiloBlogia

Batzuetan, hiztegiak irakurtzen ditut | 31 eskutik http://t.co/ElkFEiB9 @Diigo(r)en bidez

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Badu, Bada: Euskara mundu eleanitzean

Erabiltzailearen aurpegia donostiakultura.com | atzo : 09:16 | automatikoa | #

Azaroaren 16tik 2013ko otsailaren 17ra arte, "Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean" erakusketa museoan ikusgai izango da. Euskara eta honen historiari, errealitateari eta etorkizuneko erronkei buruzko erakusketa. Hiztunean oinarritua, hiritarraren benetazko erabileran, bere dibertsitatean, zailtasunetan eta bizipenetan, europear ikuspegi batetik eta gizarte eleaniztun batean bizitzearen kontzientziarekin. Erakusketarekin batera jarduera eskaintza zabala antolatu dugu. Azaroan zehar Badu, Bada erakusketara bisitak Iñaki Perurena eta Ibon Sarasolarekin, Zazpiak Batmanen saioa, euskarazko materialen aurkezpenak eta politika linguistikoari buruzko mahai ingurua.

Aurkitu duena

Donostia Kultura @donostiakultura

#badubada @badubadaSTM Euskara mundu eleanitzean @santelmomuseo Azaroaren 16tik aurrera / A partir del 16 nov #donostia http://t.co/NkpIUZpC

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Milaka Argi Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia milaka-argi.com | atzo : 08:13 | automatikoa | #

IKAren izenean 2012ko azarotik 2013ko Aste Santu bitartean eginen dugun kanpaina honek bi helburu nagusi izanen ditu: 1.- Nafarroa Garaiko euskaldunen sarea zabala dela adieraztea. 2.- Iruñerriko IKAren euskaltegiak diruz laguntzea.

Aurkitu duena

Arturo Campion euska @ArturoCampioneu

@Jarenaut knpainan parte hartzeko aski dzu http://t.co/ttgMqBe5 -en sartzea. Baina etorri bisitan nahi dzunean! (Pastak besapean, ahal dela)

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

ETBren etorkizuna erabakitzeko ordua

Erabiltzailearen aurpegia zentik.info | 2012-11-14 : 08:25 | automatikoa | #

Ez da gaurko kontua ETBri buruz hausnartzeko beharra. ETB1 katearen gaineko kezka azkeneko hamarkadan mantendu da han eta hemen. Ikusle datu txikiak (%1,8ko ikusle kuota urrian) eta programazio egonkor generalista baten faltak agerian uzten dute euskarazko telebista publikoaren egoera ahula. 30 urte joan dira eta euskara beraren egoera ere ez da etxafuegoak botatzeko modukoa.

Aurkitu duena

Zentik @zentikinfo

ETBren etorkizuna erabakitzeko ordua: Urtzi Urkizu Ez da gaurko kontua ETBri buruz hausnartzeko beharra. ETB1 ka... http://t.co/nm5AdXGp

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

25 euro autobideengatik Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia eitb.com | 2012-11-13 : 15:34 | automatikoa | #

Gipuzkoarrek 25 euro ordainduko dituzte gehienez AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzeagatik, Batzar Nagusiek astearte honetan aho batez proposamena onartu ostean. Neurria abenduaren 1ean sartuko da indarrean. Neurriaren onura 15.000 gidarik nabarituko dute hilabete guztietan, baina 28.000 izango dira urtean zehar hilabeteren batean etekina aterako dietenak.

Aurkitu duena

Luistxo Fernandez @luistxo

Amaitu da A8ko sigisaga!!! http://t.co/h3o6E7V5 Abenduan hasiko da 25 euroko topea! http://t.co/4s55itqu

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Erdaldunen semea

Erabiltzailearen aurpegia paperekoa.berria.info | 2012-11-13 : 14:38 | automatikoa | #

Ni ere harritu ninduen Soinujolearen semea-n hainbeste gaztelania entzuteak. Ustekabean harrapatu ninduen, besoak jaitsita, ez bainuen buruan obraren harira egindako artikulu, elkarrizketa eta kritiketan horri buruz ezer entzun edo irakurri izana. Hemeroteka gainbegiratu dut, eta ez dut aurkitu euskarazko bertsioaren elebitasunari buruzko azalpenik, baina gutxienez aipatzekoa zela uste dut.

Aurkitu duena

Rober Gutiérrez @robergutierrez

Erdaldunen semea | Soinujolearen semea http://t.co/hSWxnezb

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Txanpon lokalak: dirua birpentsatuz

Erabiltzailearen aurpegia mrafundazioa.org | 2012-11-12 : 18:15 | automatikoa | #

Askotan entzun izan dugu krisi ekonomikotik irteteko bi bide daudela. Lehenengoa, gastu publikoaren zorroztasunean oinarritzen da: Estatuak diru gutxiago "xahutzea", dituen zorrak ordaindu ahal izateko eta etorkizunean zor merkatuentzako erakargarri izaten jarraitzeko. Bi hitzetan: Angela Merkel. Jarrera neoliberalen aurrean, bigarren aukera bat ere aurkeztu zaigu: Gastu publikoa handitzea, sektore publikotik kontsumoa sustatu, hazkundea bultzatu eta honi esker etorkizunean zorrak kitatu ahal izateko.

Aurkitu duena

mrafundazioa @mrafundazioa

Txanpon lokala:Egiten dugun kontsumo aukera bakoitza bozka bat bezala ulertzen hasi behar dugu @munainaspuru #bilbodiru http://t.co/6qERfQch

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Hitzaldia Donostian: Alan Turing-en ondarea ulertzen

| 2012-11-12 : 16:45

Mundu osoa ospatzen ari den Turing-en urtea dela-eta, bihar (asteaertea azaroak 13), Donostiako UPV/EHUko Informatika Fakultatean hitzaldi bat izango dugu euskaraz, Jesus Ibañez irakasleak eta adituak emanda.

Guztia irakurri »»

Aurrekoak ››