Euskal kultura eta baloreak, eta ingurumenarekiko proposamenak hedatzeko helburua du Unai Basurko kapitainak zuzentzen duen espedizioak. Antartikarako bidean, bi eginkizun beteko ditu Pakea Bizkaia belaontziko tripulazioak: batetik, materiala bilduko du gero eskoletan irakatsi eta erakutsi ahal izateko; bestetik, Argentinako euskal gizataldearekin harremanduko da, euren eskarmentua konpartitzeko. Bi puntu hauekin lotuta, Basurkok Necocheako Ikastola hautatu du bertoko ikasleei bisita bat egiteko. Argentinako egonaldian, Buenos Aireseko Laurak Bat, Necocheako Euzko Etxea, Bahia Blancako Union Vasca eta Puerto Madryngo Etorritakoengatik euskal etxeetan ere gauzatuko ditu bisita eta hitzaldiak.
2012/11/21

Gehiago Irakurri…

Bartzelonako EEak publizitate kanpaina deigarria egin du euskara eskolak iragartzeko: erabil zeuk ere
Aurreikuspenak beltz-beltzak omen ziren ikasturte hasieran, baina Bartzelonako Euskal Etxeak lortu du tinko eustea aurten euskara eskoletan matrikulatu den ikasle kopuruari. Nola? Bada, marketing kanpaina berezi baten bitartez. Igotz Ziarreta argazkilari eta diseinatzaileak eskolak iragartzeko irudi bitxi eta deigarriak erabili ditu, eta jendeak oso ondo erantzun du. Orain, euskal etxeak irudi horiek munduko gainerako euskal elkarteei eskaintzen dizkie, nahi izanez gero eurek ere balia ditzaten.
2012/11/20

Gehiago Irakurri…

Bira hasiko du bihar Iñaki Etxepare txelista euskaldunak Txile, Argentina eta Brasilgo zenbat EE eta aretotan
Proposamen pedagogiko eta artistikoa eskainiko du 2012ko bira honetan Iñaki Etxepare biolontxelo jotzaile irundarrak Txile, Argentina eta Brasilen. Programa bikoitzaren baitan ‘Biolontxeloaren Pedagogia’ bere liburua eta ‘Bach eta Itsasoa’ ikuskizuna aurkeztuko ditu Hegoamerikako hainbat herritan, kasu batzuetan euskal etxeek antolatutako ekitaldietan. Ibilbidea bihar, azaroaren 21an, hasiko da Txilen, Santiagoko Euzko Etxean, eta abenduaren 2an bukatuko da Brasilen, Porto Alegre hirian. Tartean, Mendoza (baieztatzear), San Juan eta Buenos Airese hiri argentinarretan ere eskainiko ditu emanaldiak.
2012/11/20

Gehiago Irakurri…

EuskalKultura.com, finalista 2012ko webgune onenaren Diario Vasco sarietan euskarari dagokion sailean
EuskalKultura.com 2012 urteko webgune onenak saritzeko sortutako DiarioVasco.com Sarietako finalista hautatu dute. Datorren ostegunean egingo den ekitaldi batean adieraziko dira "internet sustatzea" eta "interneten dihardutenen ahalegina eta lan-kalitatea onestea" helburu duten sariotako aurtengo saridunak. EuskalKultura.com euskarari dagokion webgune onenaren kategoriako hiru finalistetako bat da sarien zazpigarren edizio honetan.
2012/11/19

Gehiago Irakurri… (2 Iruzkin)

Bragadoko Constantino Antzokiaren mendeurrenean, Kultur Gunea inauguratuko dute aste honetan
1912an inauguratu zen Argentinako Bragado herrian Florencio Constantino tenore ortuellarrak eraiki arazitako Antzokia. Musikariaren izen bera zeraman antzokiko tauletatik izen handiko artista eta obrak pasatu ziren urteetan zehar. Alabaina, isiltasun eta iluntasun garaiak ere jasan zituen Argentinako Antzoki garrantzitsuenetako bat izan zenak. Aurten, eta eraikinaren mendeurrenean, Florencio Constantino Aretoak, Kultur Gune bihurtuta, bere ateak irekiko dizkio berriz komunitateari eta Argentinako zein Euskal Herriko agintariek hartuko dute parte berrinaugurazio ekitaldietan. Ekintzak azaroaren 21tik 25ra luzatuko dira eta Argentinako presidente Cristina Fernandez ere bertaratuko da, bideokonferentzia bidez.
2012/11/19

Gehiago Irakurri…

Albiste gehiago…
azkenErantzunak
zorionak alkiziano, 2012/11/19
Zorionak Diasporatarrak, 2012/11/19
Euskal Etxeari EuskalKultura.com, 2012/11/17
Ekimen ederra dirudi Euskal etxetik, 2012/11/17
Marianarentzat EuskalKultura.com, 2012/10/23
euskaletxeak.net
Kargatzen...
euskaletxeak.net
ArgazkiGaleria
Indartsu darrai Bartzelonan Euskal Herria Sona! 2012 jaialdiak eta Euskal Etxea pozik agertu da entzuleen harrera beroarekin. Bertatik --eta hiriko hainbat aretotatik-- pasa dira jada Lauroba, Ama Say, Lisabö, Etxe, The Hot Wok, The Sparteens eta We Are Standard (argazkian), besteak beste. Datozen kontzertuei buruzko informazioa gure agendan: Ruper Ordorika, Norte Apache, Mikel Urdangarin, Doctor Deseo, Soziedad Alkoholika eta DJ Makala.
argazki gehiago
 

bisita