Hemen zaude: Hasiera Baliabideak 'The Harvest Vine Txoko' Euskal Jatetxea Seattle Washington Estatu Batuak (AEB)

'The Harvest Vine Txoko' Euskal Jatetxea Seattle Washington Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak
Kalea
2701 East Madison Street
Herria
Seattle
Herri kodea
98112
Estatua/Probintzia
Washington
Country
Estatu Batuak (AEB)
Telefonoa
(206) 320-9771
Faxa
(206) 320-9787
E-posta
info@harvestvine.com
Weba
http://www.harvestvine.com
Testua
1998ko irailaren 17an zabaldu zuen Joseba Jimenez donostiarrak Seattle-ko bere jatetxea. Dekorazioan puntako euskal sukaldarien argazkiak ikus daitezke, kritika gastronomikoak, zesta puntako xisterak, eta abar. Jatetxe txikitxoa da, mokadu bidezko afariak zerbitzatzen dituzte, barran edo mahaietan. Euskal sukaldaritza klasiko eguneratua. Arreta berezia ipintzen dio Joseba Jimenezek lehen gaien freskotasunari eta sasoinean sasoineko mozkinak zerbitzatzeari. Lantzean behin ardo dastaketak antolatzen ditu. Afari konpletoak ere, "afari bertikalak" deituak, guztia barne daukatenak. Euskal Herriaz aparte (Donostia, Miarritze), Madrilen, Galizian, Parisen, Bolonian (Italia), Alemanian eta 1982tik aurrera AEBetako jatetxeetan ibilia da Joseba Jimenez, hemen, Washington DCn eta New Yorken. Platerei dagokienez, porrusalda, marmitakoa, legatza koxkera, tripakiak bizkaitar erara, porrusalda deseraikia... Europatik ekarritako arrain eta itsaskiak: txangurro, txipiroian bere tintan, olagarroa, sardin freskoak, foie-grass freskoa, perretxikoak... 160 sarreratik gorako ardo karta zabala eta zaindua dauka, ardo aukeratuez, tartean Arabako Errioxako 60 bat ardo, eta baita Getaria eta Bakioko txakolina ere.
(argazkia ggpht.com)

(argazkia ggpht.com)