Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bira hasiko du bihar Iñaki Etxepare txelista euskaldunak Txile, Argentina eta Brasilgo zenbat EE eta aretotan

Bira hasiko du bihar Iñaki Etxepare txelista euskaldunak Txile, Argentina eta Brasilgo zenbat EE eta aretotan

2012/11/20

Proposamen pedagogiko eta artistikoa eskainiko du 2012ko bira honetan Iñaki Etxepare biolontxelo jotzaile irundarrak Txile, Argentina eta Brasilen. Programa bikoitzaren baitan ‘Biolontxeloaren Pedagogia’ bere liburua eta ‘Bach eta Itsasoa’ ikuskizuna aurkeztuko ditu Hegoamerikako hainbat herritan, kasu batzuetan euskal etxeek antolatutako ekitaldietan. Ibilbidea bihar, azaroaren 21an, hasiko da Txilen, Santiagoko Euzko Etxean, eta abenduaren 2an bukatuko da Brasilen, Porto Alegre hirian. Tartean, Mendoza (baieztatzear), San Juan eta Buenos Airese hiri argentinarretan ere eskainiko ditu emanaldiak.

Buenos Aires, Argentina. Nazioarteko artista irundar honen bisita jasoko dute Hegoamerikako musikazaleek hil honen amaieran. Izan ere, abuztuan bertan behera utzi eta atzeratu behar izan zuen emanaldi zikloa aste honetan abiatuko du biolontxelo jotzaile euskaldunak, erritmo biziz eta bi helburu argirekin: biolontxeloaren irakaskuntza alorrean sakontzea eta Bach-en musika oinarria duen ikuskizuna eskaintzea.

Lehenengoari dagokionez, behar da esan ‘Biolontxeloaren Pedagogia’ bere lana aurkeztuko duela Etxeparek bidaian zehar. Liburua biolontxelo jotzaileentzako, aditu eta ikasleentzako, ideien bilduma da, ideia tekniko eta pedagogikoen bilduma. Testuak lutheriari buruzko informazioa ere badauka, eta baita tresna mantentzeko aholkuak ere. Lagungarriagoa izateko, DVD bat dakar.

Ikuskizun alderdia, ordea, “diziplina anitzeko proiektua da”, Iñaki Etxepare beraren esanetan. Bach eta itsaso taularatzean, Johann Sebastian Bach-en sei suiteak naturarekin, artisautzarekin, sukaldaritza, kirola, historia eta itsasoarekin nahastaten dira,  dantza garaikideren bidez.

Bach izenaren esanahia ‘erreka’ da alemanez. Baina bera ez zen inoiz itsasora heldu, bere bizitza osoa Eisenach, Köthen eta Leipzig hirien inguruan igaro baitzuen. Orain, Suite hauen bidez Bach horren tanta bat behintzat eraman nahi izan dugu itsasora”, azaltzen du ikuskizunaren sortzaileak.

Bi proposamen hauekin helduko da aste honetan artista irundarra Atlantiko itsasoren alde honetako herrialdetara eta egitaraua honi jarraituko dio:

TXILEN
-Azaroaren 21ean, 20:00etan, ‘Bach eta Itsasoa’ kontzertua Txileko Santiagoko Euzko Etxean. Ramon Muguruza Aretoan. Vicuña Mackenna kaleko 547. zenbakian

ARGENTINAN

Mendozan
Azaroaren 22an, ‘Bach eta Itsasoa’ kontzertua Mendozako Denak Bat Euskal Etxean, Barcala kaleko 643. zenbakian (baieztatzeke)

San Juanen,
-Azaroaren 23an
17:30etan, ‘Biolontxeloaren Pedagogia’ libururaren aurkezpena San Juango Sarmiento Legislador Liburutegian. Ekitaldiak San Juango Eusko Etxeko Pio Baroja liburutegiaren babesa du
21:30etan, ‘Bach eta Itsasoa’ kontzertua San Juango Unibertsitate Nazionaleko Filosofia, Giza eta Arte Fakultatean

- Azaroaren 24an, klase magistrala San Juango Legislaturako Auditoriumean. Bertoko Musika Eskolak, eskolako agintari eta irakasleek, eta euskal etxeko lehendakari Cristina Hornillak hartu dute ekitaldia antolatzeko ardura. Klaseak Pablo Larrea euskal etxeko kidearen ‘Prevencion de la Vision’ delako erakundearen babesa du.

Buenos Airesen
- Azaroaren 26an
13:00etan: Boileau argitaletxearen ‘Biolontxeloaren Pedagogia’ren aurkezpena eta klase magistrala Buenos Aireseko Cello Klubean, Corrientes eta Dorrego kaleen izkinean. Aurkezpen honetan, liburua zuzendu zuen Guido Wardak musikariak ere hartuko du parte.
19:00etan, ‘Bach eta Itsasoa’, kontzertu audiobisuala, Buenos Aireseko Denak Bat Elkartea antolatzaile. Emanaldia Scuola Cristoforo Colombo-ko areto nagusian, Ramsay kaleko 2251. zenbakian, izango da

BRASILEN

-Azaroaren 27an, 20:30etan, ‘Bach Irunen’, biolontxelo eta organorako hiru sonaten interpretazioa, Brigget de Moura Castro musikariarekin. Hitzordua Hezkuntza Artistikoaren Fundazioan izango da, Sergio Magnani Aretoan, Gonçalves Dias kaleko 320. zenbakian. Belo Horizonte, Brasil

-Azaroaren 28an, ‘Bach Irunen’, biolontxelo eta organorako hiru sonaten interpretazioa, Brigget de Moura Castro musikariarekin. Cervantes Institutuaren babesarekin. Hitzordua Nossa Senhora do Rosario Elizan izango da, General Ribeiro Da Costa kaleko 164. zenbakian, Leme, Rio de Janeiro, Brasil

-Azaroaren 29an, ‘Cello Show’, biolontxelorako kontzertua. Cervantes Institutuaren babesarekin. Unibertsitate Katolikoko Arkitektura Fakultateko auditoriumean. Porto Alegre, Brasil

-Azaroaren 30ean, 14:00etan, ‘Biolontxeloaren Pedagogia’-ren aurkezpena eta klase magistrala. Rio Grande do Sul-eko Uniberstitate Federalean. Porto Alegre, Brasil

-Abenduaren 1ean,
10:00ean, Klase magistrala eta kontzertu pedagogikoa. Monica Lima koordinatzaile. Tio Seqhina Eskolan. Porto Alegre, Brasil.

19:00etan, ‘Cello Show’. Manuel Maynez-en lanak artista askorekin nahastuta. Milena Aliverti, Monica Lima, Carla Pacheco eta Bianca Prado musikariekin. Rio Grande do Sul-eko Uniberstitateko auditoriumean. Porto Alegre, Brasil.

-Abenduaren 2an, ‘Bach eta Itsasoa’, Cervantes Institutuaren babesarekin. Studio Clion, Ipiranga etorbideko 6681. zenbakian. Porto Alegre, Brasil

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita