Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hiru urteetako lanaren emaitza, Argentinako Euskal Diasporari buruzko ‘Guk’ filma, sarean ikusgai

Hiru urteetako lanaren emaitza, Argentinako Euskal Diasporari buruzko ‘Guk’ filma, sarean ikusgai

Sarean jarri eta lehengo hamar egunetan 2500 deskarga izan zituen Nuria Vilaltak zuzendutako ‘Guk, nosotros’ izeneko dokumentalak. Egileen esanetan “Guretzat, ekipoarentzat, pozik egoteko 2500 motibo”. Dokumentala, hiru urte luzeen fruitua, “Argentinako Euskal Diasporak, gaur egun, Euskal Herriko politikan duen paperari buruzko dokumental independiente bat da” eta on line ikus daiteke www.guknosotros.com web orrian. “Proiektua gauzatu ahal izateko, asko izan dira lagundu digutenak: profesional teknikoak eta Argentinako euskaltasuna biziarazten duten hainbat protagonista; batik bat, horiei esker ‘Guk, nosotros’ filme bilakatu da”, azpimarratu digute dokumentalaren arduradunek.

Buenos Aires, Argentina. Guk, nosotros dokumentala esperientzia baten irudia da. Duela hiru urte ekin zion Nuria Vilaltak, dokumentalaren zuzendariak, elkarrizketak egiteari eta datuak biltzeari, Argentinan aurkitutako “bere herriaren, Euskal Herriaren, historiaren atal berri bat” ezagutu zuenean. Argentinako euskal diasporarekin lehenengo kontaktua izan zuenetik berarentzat ezezaguna zen fenomeno horretan hasi zen murgiltzen eta ikusi eta ikasitakoak bultzatuta mugimendu hau nolakoa den kontatzeko beharra sentitu zuen, EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

EGUNERATZEN, BARKATU ERAGOZPENAK, BEREHALA EGONGO DA IKUSGAI

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Hiru urteetako lanaren emaitza, Argentinako Euskal Diasporari buruzko ‘Guk’ filma, sarean ikusgai

www.guknosotros.com-eko ataria

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita