Hiru urteetako lanaren emaitza, Argentinako Euskal Diasporari buruzko ‘Guk’ filma, sarean ikusgai

Hiru urteetako lanaren emaitza, Argentinako Euskal Diasporari buruzko ‘Guk’ filma, sarean ikusgai

Sarean jarri eta lehengo hamar egunetan 2500 deskarga izan zituen Nuria Vilaltak zuzendutako ‘Guk, nosotros’ izeneko dokumentalak. Egileen esanetan “Guretzat, ekipoarentzat, pozik egoteko 2500 motibo”. Dokumentala, hiru urte luzeen fruitua, “Argentinako Euskal Diasporak, gaur egun, Euskal Herriko politikan duen paperari buruzko dokumental independiente bat da” eta on line ikus daiteke www.guknosotros.com web orrian. “Proiektua gauzatu ahal izateko, asko izan dira lagundu digutenak: profesional teknikoak eta Argentinako euskaltasuna biziarazten duten hainbat protagonista; batik bat, horiei esker ‘Guk, nosotros’ filme bilakatu da”, azpimarratu digute dokumentalaren arduradunek.

Gehiago Irakurri…

Chacoko Ikerkuntza Historikoko Biltzarkide izendatuko dute Fabio Echarri historialaria azaroaren 23an

Chacoko Ikerkuntza Historikoko Biltzarkide izendatuko dute Fabio Echarri historialaria azaroaren 23an

2012/11/16

'Harrotasun handiz' jakinarazi digute Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxetik bertoko Ikerkuntza Historikoko Biltzarrak gonbidatu duela Fabio Javier Echarri lizentziatu eta irakaslea Biltzarreko partaide izatera. Resistencia hiriko euskal etxeko lehendakariak ibilbide akademiko oparoa dauka eta 1998tik hona testu ugari argitaratu ditu, tartean, ‘Seberiano, euskaldun unibertsala’ eta ‘Eusebio Zamacola Abrisqueta: basauritar bat Argentinako Chacon’. Izendatze ekitaldia azaroaren 23an izango da, iluntzeko 8etan, Resistenciako Artxibo Historikoko ‘Dr. Eduardo Fracchia’ aretoan.

Gehiago Irakurri…

Heldu eta umeentzako narrazio saioak eskainiko ditu Itziar Rekalde kontalariak Chascomus eta La Platan

Heldu eta umeentzako narrazio saioak eskainiko ditu Itziar Rekalde kontalariak Chascomus eta La Platan

2012/11/15

Zenbait hiri eta euskal etxe bisitatuko ditu Itziar Rekalde Luzarraga ipuin kontalariak datozen egunotan, Argentinara egiten ari den bisitan. Gaurko hitzordua Chascomus hirian izango da eta euskal etxeak antolaturik hiru emanaldi eskainiko ditu: goizean, Bernardino Rivadavia Eskolan; arratsaldean, 3 zenbakidun Eskola Munizipalean; eta iluntzean, Zingirako Euskaldunak-en egoitzan. Gogora dezagun aditu euskaldunak La Platan jarraituko duela bere bira, azaroaren 21ean bertako Unibertsitatean, eta azaroaren 22an Udalaren Liburutegi Gunean.

Gehiago Irakurri…

Lapridako Lagunen Etxea-ko lagunek hiriaren 123. urtemugako ospakizunetan hartu zuten parte

Lapridako Lagunen Etxea-ko lagunek hiriaren 123. urtemugako ospakizunetan hartu zuten parte

2012/11/08

Urtero bezala, 2012 honetan ere Lapridako Lagunen Etxea-ko kideek Buenos Aires probintziako hiri honen sortze-urtemuga ospatzeko deiari baietz esan eta bertako euskaldunen ordezkari aritu ziren. Mota askotako ekintzak burutu ziren 123. urteurreneko jaialdian, tartean erakusketak, kabalkada, elizkizunak eta ikuskizunak, batzuk aipatzearren solilik. Bertoko euskal gizataldea presente izan zen ekitaldi guztietan, argentinae bandera eta ikurrina eramanez. Bestalde, Lagunen Etxea-ko kide den Maria Esther Arrondok jakinarazi digu abian dagoela jadanik Eusko Txokoa Liburutegiak bultzatutako lehiaketa. X. edizio honetan ‘Argentinako Banderaren bigarren mendeurrena’ da gaia.

Gehiago Irakurri…

Etxepare Euskal Institutuak euskarari buruzko argazki lehiaketa antolatu du sare sozialetan

Etxepare Euskal Institutuak euskarari buruzko argazki lehiaketa antolatu du sare sozialetan

Euskararen Nazioarteko Egunaren karira, Etxepare Euskal Institutuak sare sozialetan argazki lehiaketa abiatu du. Lehiaketa Etxeparek munduko 15 herrialdeetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetako ikasleei eta irakasleei zuzendua da. Eurek bidalitako argazkiak Facebooken jarriko ditu Institutuak eta bozketa bitartez jendeak gustukoen dituenak aukeratuko dira. Ondoren Etxeparek izendatuko duen epaimahaiak irabazlea hautatuko du.

Gehiago Irakurri…

Ameriketako kofradia eta anaidien ekarpen historikoa aztertuko du Gasteizen nazioarteko mintegi batek

Ameriketako kofradia eta anaidien ekarpen historikoa aztertuko du Gasteizen nazioarteko mintegi batek

2012/11/07

Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean nazioarteko historia mintegia egingo da hilaren 20 eta 21ean. Topaketaren gaia Espainian eta Ameriketan XVI. mendetik XIX. mendera izan diren kofradia eta anaidien ekarpen historikoa izango da. Bilkuran EHUko adituez ga¡n Mexiko, Argentina, Peru eta Kolonbiako historialariak ere ariko dira, besteak beste. Batzorde antolatzailea EHUko Alberto Angulo Morales, Oscar Alvarez Gila eta Jon Ander Ramos Martinez historialariek osatzen dute.

Gehiago Irakurri…

Mugikorrentzako doako aplikazio berri batek Euskadiri buruzko turismo-gida eskaintzen du

Mugikorrentzako doako aplikazio berri batek Euskadiri buruzko turismo-gida eskaintzen du

2012/11/06

De Paso Publicaciones enpresa bizkaitarrak duela astebete plazaratu du telefono mugikorrentzako aplikazio berria: Euskadiri buruzko doako turismo-gida, oraingoz soilik gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, eta ez oraindik euskaraz. Enpresak badu eskarmentua horrelako lanetan, izan ere, 18 urte daramatza Euskal Autonomi Erkidegoko hoteletan doan banatzen den paperezko gida egiten. Orain gida hori --Euskadiessencial-- teknologia berrietara egokitu du eta sarean da jada eskuragarri.

Gehiago Irakurri…

EuskalKultura.com-eko zuzendariak hitzaldia emango du gaur iluntzean Mendozan Denak Bat Euskal Etxean

EuskalKultura.com-eko zuzendariak hitzaldia emango du gaur iluntzean Mendozan Denak Bat Euskal Etxean

2012/11/05

Aurrera darrai Argentinan EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarri egiten ari den bisitaldia, azaroaren 26, 27 eta 28an Argentinako Euskal Aste Nazionaleko ekitaldietan parte hartu eta gero. Etxarrik hitzaldiak eman ditu joan den astean Parana eta Victoria herrietan, Entre Rios probintzian, bertako Urrundik eta Hariz euskal etxeen eskutik, hurrenez hurren. Gaur iluntzean, berriz, Andeen magaleko Mendozan, hitzaldia Denak Bat euskal etxearen egoitzan emango du, "Euskaldunak munduan" izenburupean.

Gehiago Irakurri…

Google-i euskarari buruzko doodle-a egiteko kanpaina abiatu du Eusko Ikaskuntzak

Google-i euskarari buruzko doodle-a egiteko kanpaina abiatu du Eusko Ikaskuntzak

Euskararen Egunaren ospakizunetara begira, Eusko Ikaskuntzak euskararen aldeko internet kanpainia berezia jarri du abian. Oraingoan euskal kultura eta zientzia elkarteak Google bilatzailea ipini du jomugan eta sinadurak biltzen ari da interneteko atari erraldoiari euskarari buruzko "doodle" bat egiteko eskatuz. Kanpainan izena ematen dutenen artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira.

Gehiago Irakurri…

Barilocheko Mendiko Euzko Etxea, euskal gizataldearen ordezkari bertako kolektibitateen jaian

Barilocheko Mendiko Euzko Etxea, euskal gizataldearen ordezkari bertako kolektibitateen jaian

2012/11/01

Azaroaren 3, 4, 10 eta 11an burutuko da aurten Bariloche hirian, Argentinako Patagonian, Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia. 33. edizio honetan, eta aurreko urteetan bezala, Mendiko Euzko Etxea-ko kideek partaidetza handia izango dute festan, ikuskizun eta sukaldaritzaren arloetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euskaldunarekin batera, beste hamaika kolektibitatek aurkeztuko dituzte dantzak eta plater tipikoak lau egunetako jai honetan. Horrez gain, beste talde batzuen artean, udaletxeko Tolkeyén izeneko balet folklorikoak ere bere emanaldia eskainiko du agertoki nagusian. Hitzordua azaroaren lehenengo bi asteburuetan izango da, klub danimarkarreko instalazioetan.

Gehiago Irakurri…


bisita