Hemen zaude: Hasiera Albisteak Umeek ez ezik, helduek ere gozatu zuten euskal kulturan murgilduta Union Vascako Txikien Topaketan

Umeek ez ezik, helduek ere gozatu zuten euskal kulturan murgilduta Union Vascako Txikien Topaketan

Argentina hegoaldea da, Buenos Airestik ez gertuegi. Eta ez zaie hurbil geratzen Llavallolgo Umeen topaketa, FEVAk antolatua. Ondorioz, 2009an hasi ziren Bahia Blancako Union Vasca euskal etxeko lagunak eskualde honetako Umeen Topaketa antolatzen eta lehenengo edizioan izandako arrakastak bultzatu zituen esperientzia errepikatzera. 2010ean ere burutu zen, Macachin, Laprida eta Cnel. Pringleseko euskal etxeak partaide. 2012 honetan, berriz, irailaren 29an wegin da eta aurrekoetan bezala egun paregabea pasatu zuten umeek eta euren laguntzaile eta ahaideek. “Balantzea bikaina da eta asmoa datorren urtean berriro egitea da eskualdeko euskal etxeetako neska-mutilekin”, adierazi dio Romina Larrañaga Union Vasca-ko irakasleak EuskalKultura.com-i.

Bahia Blanca, Argentina. “Urtero antolatzen du FEVAk Umeen TopaketaLlavallol-en eta oso ekintza polita da, baina guri zaila egiten zaigu joatea distantziagatik. Hori dela-eta, egoera berean dauden Buenos Aires probintzia hegoaldeko beste euskal etxe batzurekin, elkarretaratze erregionala egitea bururatu zitzaien gure txikiei”, azaldu dio arduradunetakoa den Romina Larrañagak EuskalKultura.com-i. Lehenengo topaketan, Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxeko kideek hartu zuten parte, eta hurrengo urtean Macachingoek ez ezik, Lapridako Lagunen Etxekoak eta Cnel. Pringleseko Eusko Biltzar euskal etxeetako neska-mutilek ere esan zieten ‘baietz’ Union Vascaren proposamenari.

bahia blancako ume topaketa 2012 01

[Tres Arroyoseko Hiru Errekako umeentzat 2012ko hau euren lehenengo bidaia izan zen. Eta ondo baino hobeto pasatu zuten (argazkiaEE)]

2012ko Topaketan, Cnel. Pringleseko eta Tres Arroyoseko umeak izan dira gonbidatu protagonistak. “Txikiek hiritik ateratzen ziren lehenengo aldia izan zuten eta eskarmentu mundiala izan zen eurentzat. Alde batetik, bidaiarena; beste alde batetik, ikusi ahal izan zuten Argentinan badaudela beste ume batzuk, eurak bezalakoak, euskara ikasten dutenak eta euskal kulturaz gozatzen direnak. Oso ondo pasa zutent; azpimarratu behar dut gainera umeen gurasoek eman ziguten laguntza eta babesa. Halako gauzek animatzen dute jendea engaiamendu handiagotara euskal etxearekiko. Beste alde batetik, esker beroak eman nahi dizkiegu Union Vasca-koei primeran hartu baikintuzten” adierazi digu Hiru Errekako umeen arduraduna den Mariana Ernetak.

 
bahia blancako ume topaketa 2012 02

[Kantak, dantzak, jolasak, kirola eta hamaika une zoragarriak Bahia Blancako Umeen Topaketan (argazkiaEE)]

Elkarretaratzea goizean, gosariarekin hasi zen eta motorrak berotzeko, dantza batzuk egin eta euskarazko abestiak kantatu zituzten txikiek. Geroago, gurasoek prestatutako bazkaria partekatu zuten ondoren jolasten jarraitzeko. Hiru taldetan banatuta, jolas ezberdinak egin zituzten eta arratsaldea bukatzeko ‘Jantziak’ eta ‘Sokatira’ egin zituzten. Askarian oroigarriak eskuratu zitzaizkien parte-hartzaile guztiei. “Guztiontzat izan zen esperientzia polita, umeez gain gazteek, helduek eta oro har euskal etxeko familiek hartu zutelako parte ekitaldian. Gure helburua bete genuen eta dagoeneko luzatu nahi diegu datorren urterako gonbitea inguruko euskal etxe guztiei”, iragartzen dute Arantxa eta Edurne Gil Irazusta, Graciana Koehler eta Romina Larrañaga Union Vasca-ko dantza zuzendariek.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita