Celebrate + Educate = Perpetuate

  facebook

HOME  Astero Basq Govt  B-Board Calendar Dance  Education Euskara FAQ  Meeting Members Mus  Music Pilota Youth

     

 

 

58. Primaderako liliak

Listen to sample tune:
Primaderako liliak


Primaderako liliak,
goizik ziren loraturak.
Urte hartan gertatu zen,
Pazko Erramu baino lehen.

Gaituzte ezkontarazi,
maite nindunzun hain guti;
ezkontarazi gaituzte,
ez zintudalarik maite.

Ginuelarik elgarri,
eman biziko elgarri,
Ezkilak zeuden ixilik,
nik ez baitakit zergatik.

Gaituzte ezkontarazi,
maite nindunzun hain guti;
ezkontarazi gaituzte,
ez zintudalarik maite.

Ez zuten egin boleran,
menturaz ziren Erroman;
Ez ziren gure lekuko,
ez izanen bataioko.

Gaituzte ezkontarazi,
maite nindunzun hain guti;
ezkontarazi gaituzte,
ez zintudalarik maite.

Nunbait balinbada zeru,
gure haurra da aingeru,
Aingeru zeruan bainan,
umerik ez ohantzean.

Gaituzte ezkontarazi,
maite nindunzun hain guti;
ezkontarazi gaituzte,
ez zintudalarik maite.

Bihotza hotzez kaskaran,
nago geroaren menturan,
Etor bedi primadera,
kanpoak diren berriz lora.

Gaituzte ezkontarazi,
maite nindunzun hain guti;
ezkontarazi gaituzte,
ez zintudalarik maite.

Gaituzte ezkontarazi,
elgarrekin behar bizi;
ezkontarazi gaituzte
behar dugu elgar maite.