PRENTSA OHARRAK

Surfeatu euskararen olatua mundu osoan!

2012-12-03

2012-12-03 Etxepare Euskal Institutuak euskararen olatua hartu eta munduko itsasertz guztietara heltzeko deia egin nahi du 2012eko Euskararen Nazioarteko Egunean. 2010. urtean Boisen eta 2011.ean Mexikon ospatu zuen eguna, baina oraingoan urrunago iristeko helburua du… uhinen bitartez. Gaur aurkeztu den “Surfeatu ezazu euskararen olatua” spotak irudikatzen ditu datozen hilabeteetan landuko diren hainbat egitasmo berri.
 

Aizpea Goenaga, [...]

Etxeparek euskal literatura sustatuko du Mexikon

2012-11-21

2012-11-21 Etxepare Euskal Institutuak Mexikorako bidea hartuko du aurten ere, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan parte hartu eta Guadalajara hirian zein Mexiko DFn euskal literaturaren gaineko jarduerak burutzeko asmoz. Harkaitz Cano eta Mikel Ayerbe izango dira programako protagonistak:  Twist eleberria eta Our Wars. Short Fiction on Basque Conflict ipuin bilduma berria aurkeztuko dituzte, eta euskal literatura aztertuko dute [...]

Argazki lehiaketa: Etxepare Euskal Institutuko irakurletzak irudietan

2012-11-07

2012-11-07 Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela medio, Etxepare Euskal Institutuak mundu osoko 15 herrialdetako 38 unibertsitatetan dituen irakurletzen artean uneko edo bat-bateko argazkien lehiaketa antolatu du, facebook sare sozialaren bidez.  ‘Etxepare munduan’ izeneko lehiaketa Institutuarekin lankidetzan ari diren euskara eta euskal kultura irakasten duten irakurleei eta horien ikasleei bideratutakoa da. Partaideak irudiak bidaltzen [...]

Euskal Kultura Sailaren aurkezpena

2012-09-18

2012-09-18 Euskal Kultura saila / Colección Cultura Vasca / Basque Culture Series izenburua eman dio Etxepare Euskal Institutuak gaur aurkeztu duen liburu sail. Hirueleduna izango da eta hamabi liburuk osatuko dute; horietatik hamar aurkeztu dira gaur. Mari Jose Olaziregik sailaren editoreak adierazi duen modura, “gure kultura dute hizpide, eta hizkuntza, literatura, musika klasikoa, euskal kantagintza (pop, [...]

Oinez hasi gara, hitz batzuk esaten ikasi dugu… baina orain hegan egin behar dugu

2012-06-06

2012-06-06  2010eko ekainaren 4an, Eusko Jaurlaritzak Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko lehen zuzendari izendatu zuen.  “Erakundea sortzea, barne eta kanpoan egonkortzea, garatzea eta zabaltzea” izan dira, zuzendariaren arabera, bi urteotako helburu nagusiak, “ikuspegi zabal eta plural batetik abiatuta”. Pozik agertu gaur prentsaurrekoan lanaren emaitzarekin: “herri baten kultura zabaltzea herri hori ezagutzera emateko giltza da; kultura [...]

EUSKAL KULTURAK UNAM HARTU DU

2011-12-02

Mexiko D.F., 2011ko abenduaren 2a.- Berrehun pertsona inguru gerturatu ziren atzo UNAMen (Mexikoko Unibertsitate Autonomoa) ospatu zen euskal kulturaren inguruko jardunaldira. Hilaren 3an Euskararen Eguna dela eta antolatu den programaren barruan kokatzen da jardunaldia.
Arratsaldeari hasiera emateko Felipe Ugarte eta Beñat Iturrioz txalapartariek saio bat eskaini zuten Xabi eta Fredi Paya bertsolariekin batera, kultura fusio berezia [...]

ANJEL LERTXUNDIK ‘ETXEKO HAUTSA’ (‘LOS TRAPOS SUCIOS’) LIBURUA AURKEZTU DU GUADALAJARAKO LIBURU AZOKAN

2011-11-30

2011ko azaroaren 30. Anjel Lertxundi idazle euskaldunak (Orio, 1948) bere azken eleberria, Los trapos sucios, aurkeztu zuen atzo Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako Los lectores presentan atalean. Idazlearen editore Jorge Gimenez eta literatura kritiko Mari Jose Olaziregi ere aurkezpen ekitaldi horretan izan ziren, eta adin desberdineko hiru irakurlek eleberriaren gaineko beren ikuspegia azaldu zuten. Hiruren ustetan, [...]

EUSKAL KULTURA GUADALAJARAKO LIBURU AZOKAN ETA MEXIKO HIRIAN

2011-11-24

Mexiko Hiria, 2011ko azaroaren 23a.- Euskadiko dozena bat argitaletxe joango dira aurten azaroaren 26tik abenduaren 4ra ospatzen den Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokara. Anjel Lertxundi idazleaz gain, Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, eta Mari Jose Olaziregi, Etxepareko euskara zuzendaria izango dira bertan, Eusko Jaurlaritzaren Mexikoko Delegaritzaren eskutik.
Etxepare Institutuaren helburua euskara eta euskal kultura nazioartean zabaltzea [...]

Etxepare Institutua Kataluniara iritsi da

2011-11-16

Etxepare Euskal Institutua, euskara eta euskal kulturaren nazioarteko sustapen eta zabalkuntzarako Eusko Jaurlaritzako erakunde publikoa, Bartzelonan aurkeztu da gaur arratsaldean.
Bertako zuzendariak Katalunia eta Euskadiren arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu du, eta “gure kulturentzako espazioa” aldarrikatu du.
Etxeparek arte eszenikoen inguruko mahai-inguru profesional bat antolatu du, eta bihar “Hostoak” ikuskizuna aurkeztuko du.

Etxepare Euskal Institutuaren, euskal kultura nazioartean sustatu [...]

Etxeparek diru gehiago erabiliko du euskal kultura nazioartean zabaltzeko

2011-11-14

Etxepare Euskal Institutuko Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua gaur arratsaldean bildu dira Gasteizen, 2012ko aurrekontuen aurreproiektua, jarduera-plana eta Institutuaren plan estrategikoa aurkezteko.
Etxepare Euskal Institutuak 2.8 milioiko aurrekontua izango du, 2012ko jarduera sendotzeko. Zenbateko hau aurreko urtean izandakoaren ia berdina da. Lehenengo urtean Institutuaren oinarriak finkatzeko lan handia egin zen. Horren ondoren, 2012an kultura nazioartean zabaltzeko eta [...]