Agenda

“Literatura vasca después de Gernika” mahai-ingurua Mexikon

[ 12/01/2012; 12:00; ] Abenduaren 1ean, Mexiko DF-ko Gasteiz liburudendan “Literatura vasca después de Gernika” mahai-ingurua antolatuko da Harkaitz Cano eta Mikel Ayerberekin goizeko 12:00etan Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokaren baitan.

Etxepare Euskal Institutua Mexikon

[ 11/30/2012; 0:00; ] Azaroaren 30ean, Harkaitz Cano, Mikel Ayerbe eta Mari Jose Olaziregi Universidad Iberoamericana Ciudad de Mexico-UIA- Unibertsitatera joango dira Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokaren baitan.

11:00- Hitzaldia Literatura Departamentuan: Literatura Vasca Hoy; Mikel Ayerbe

12:00- Topaketa euskara eta euskal kulturako ikasleekin; Mikel Ayerbe, Mari Jose Olaziregi

13:00- Euskal literaturari buruzko irratsaioa; Harkaitz Cano, Mikel Ayerbe, Mari Jose Olaziregi

 

Enkore taldea Xixonen

[ 12/01/2012; 9:00; ] Abenduaren 1ean Enkore musika taldea Xixonen arituko da jotzen Liet International hizkuntza gutxituen Europako kantu lehiaketan. Euskal Kantuzaleen Elkartearen bitartez joango da taldea Asturiasera, Etxepare Euskal Institutua eta Donostia 2016 ere babesle izan dituelarik.

Ikasle Topaketa Mexikon

[ 11/29/2012; 14:00; ] Mexikon ospatzen den Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azoka dela medio, Azaroaren 29an 14:00etan, Harkaitz Cano, Mikel Ayerbe eta Mari Jose Olaziregi  Mexikoko Unibertsitatean egongo dira –UNAM (Universidad Nacional Autónoma de México)- ikasle topaketa batean.

Soziedad Alkoholika metal taldea Bartzelonako Eh sonan

[ 11/30/2012; 0:00; ] Azaroak 30an, ostiralean, 21:30ean, Soziedad Alkoholika metal taldearen kontzertua izango da Apolo I musika aretoan, Euskal Etxeak antolatutako “Euskal Herria sona” jaialdiaren 14. edizioaren barruan.

Willis Drummond musika taldea Londresen

[ 12/01/2012; 0:00; ] Willis Drummond musika talde euskaldunak “A ala B” izeneko disko berria kaleratu du eta abenduaren 1ean kontzertua emango dute Londreseko Euskal Etxean (Oxford House).

Iñaki Etxepareren Kontzertuak Japonia eta Brasilen

[ 11/27/2012 0:00 a 12/07/2012 0:00. ] Iñaki Etxepare irundar biolontxelistak kontzertu ezberdinak eskeiniko ditu Japonia eta Brasileko hirietan azaroaren 27tik abenduaren 7ra arte, Etxepare Euskal Institutuaren babesean.

Azaroak 27: Fundacao Educacao Artistica Kontzertu Aretoan (Belo Horizonte, Brasil) -20:30-

Azaroak 28: Cervantes Institutuko Auditorioan, Iglesia Nuestra Señora del Rosario (Rio Janeiro, Brasil)-19:00-

Azaroak 29: Facultade de Arquitectura Pontifica Universidad Católica Rio Grande Sul Auditorioan (Porto [...]

Edorta Jimenezen Balearen Berbaroa Berlinen

[ 11/29/2012 19:00 a 12/01/2012 9:01. ] Edorta Jimenezek “Balearen berbaroa” eleberri historikoaren alemanezko itzulpena aurkeztuko du azaroaren 29an, 19:00etan, Berlingo Brecht-Hauseko Literaturforum-ean (Chausseestraße, 125), Etxepare Euskal Instutuaren laguntzari esker eta Gernika Euskal Etxeak antolatua.

Berri Txarrak-en kontzertua

[ 11/26/2012 11:00 a 12/12/2012 0:00. ] Berri Txarrak taldearen bira azaroa eta abenduan zehar izango da Europako hiriburu ezberdinetan. Azaroaren 26an Andorra la Vellan izango dira, La Cau D’Arinsal-en.

Beste kontzertuak:

Azaroak 29: Erroma. Traffic Live Club.
Abenduak 5: Berlin. Crystal. Note To Amyrekin batera.
Abenduak 12: Tolosa. Le Saint des Seins.

Doctor Deseo Bartzelonako “EH Sona” jaialdian

[ 11/23/2012; 21:00; ] Azaroaren 23an Doctor Deseo musika taldeak kontzertua eskainiko du 21:00etan Bartzelonako Razzmatazz 2 musika aretoan. Kataluniako hiriburuak antolatutako “Euskal Herria Sona” jaialdiaren baitan antolatutako kontzertua da honakoa.

 Informazioa gehiago eskuratzeko: http://www.ehsona.com/