Enkore taldea Xixonen

12/01/2012
9:00

Abenduaren 1ean Enkore musika taldea Xixonen arituko da jotzen Liet International hizkuntza gutxituen Europako kantu lehiaketan. Euskal Kantuzaleen Elkartearen bitartez joango da taldea Asturiasera, Etxepare Euskal Institutua eta Donostia 2016 ere babesle izan dituelarik.