EuskoSare > Turismoa > Euskal Herriko turismoari buruzko web gune interesgarriak interneten
Dokumentu Akzioak

Euskal Herriko turismoari buruzko web gune interesgarriak interneten

Euskal Herriko turismoarekin zerikusia duten web guneak aurkezten dira atal honetan.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-eskaintza anitza eskaintzen da web gune honetan: mota guztietako ostatu hartzea, aterpetxeen gida, ibilbideak, mapak, garraioa, gastronomia, kultur informazioa, etab.

Nekatur

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazal turismo-eskaintzaren informazioa aurkitzen da hemen.

Destinos País Vasco

Bilbo, Donostia, Gasteiz, Zarautz eta Bidasoako bokaleko hiru hiriek (Hondarribia, Hendaia eta Irun) osatzen duten elkartea da. Hiri horietako turismo-eskaintzaren inguruko informazioa eskaintzen du.

Nafarroako Foru Erkidegoko Turismo Saila

Nafarroako Foru Erkidegoko turismoko web gune ofiziala da. Ostatu hartzeko lekuen informazioa, gastronomia tokiak, aisia, turismo ekintzak, kultur ekitaldiak, etab. kontsulta daitezke bertan.

Turismoa Nafarroan

Web gune honetan turismoarekin, gastronomiarekin, ostatu hartzearekin eta Nafarroako kultur ekitaldiekin zerikusia duen informazio guztia eskaintzen zaio turistari.

Nafarroako Nekazal Turismoaren Gida

Nafarroako nekazal etxeetan ostatu hartzeko tokien gida bat eskaintzen da.

Nekazal Turismoa Nafarroa

Nafarroako Turismo Elkarte eta Erakundeen Federazioaren web gunea da. Nekazal etxeetan ostatu hartzeari buruzko informazioa eskaintzen da, aterpetxeen gida, ibilbideak, aktibitateak, etab.

País Vasco.com

Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroan turismoa, kultura eta aisialdiari lotuta egiten diren ekintzen gida eskaintzen da.

Ihesi Ibilbideak-Argia

Euskal Herri osoan zehar egin daitezkeen ibilbideen gida bat eskaintzen du Argia aldizkariak bere web gunean.

Turismoa Iparralden

Ipar Euskal Herria eta Bearnoako Departamenduaren turismo web gunea da. Turismo-ekintzei buruzko informazioa aurki daiteke.

Turismoa Angelun

Angeluko Turismo Bulegoko (Lapurdi) web gunea da. Informazio ugari eskaintzen da honakoari buruz: ostatu hartzea, kirol- eta erlajazio-ekintzak, naturaz gozatzeko lekuak, haurrentzako lekuak, etab.

Turismoa Baionan

Baionako Turismo Bulegoaren web gune ofiziala da eta honako informazioa eskaintzen du: ostatu hartzea, jatetxeak, gidatutako bisitak, golfa, etab.

Turismoa Zuberoan

Zuberoako Turismo bulegoko web gunea da. Oporrak igarotzeko lekuei buruzko informazioa ematen du, jatetxeen gida, lo egiteko lekuak, kanpalekuen zerrenda, mapak, zerbitzuak, etab.


http://www.euskosare.org/turismoa/euskal_herriko_turismoari_buruzko_web_gune_interesgarriak_interneten/eks_structuredocument_view