EuskoSare > Abangoardia > GU Elkarteak argazki lehiaketa bat abian jartzen du
2012-10-09 10:42
Azken aldaketak: 2012-10-09 10:42
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

GU Elkarteak argazki lehiaketa bat abian jartzen du

Euskal kultura Polonia aldean zabaltzeko xedez, eta bi kulturen arteko gerturaketa gauzatzeko asmoz, GU Elkarteak argazki lehiaketa bat martxan jarri du.

Euskal kultura lau haizetara zabaltzen lagundu nahi? GU Elkartearen “Herri ezezaguna” ARGAZKI LEHIAKETA martxan da! Erakutsi Euskal Herri ezezagunena, harrigarriena, politena, intimoena, folklorikoena, ZUREA! 

GU Elkartearen helburu nagusia Polonia eta Euskal Herria kulturalki hurbiltzea da eta hurbilketa hori emateko bi kulturek elkar ezagutu behar dute, estereotipoetatik haratago joan. Argazkiek modu zuzen-zuzenean erakutsiko dizkigute bi herrialde hauetako hoberena eta, gainera, bertako baten eskutik!

Animatu zaitezte parte hartzera eta animatu zuen ingurukoak ere! Kontua ez da profesionala izatea edo argazkilaritzaz jakitea… kontua Euskal Herria mundura zabaltzen laguntzea da! Animatu!

Oinarriak eta informazio gehiago hemen.


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/abangoardia/argazki_lehiaketa_gu_elkartea_2012/eks_newsitem_view