EuskoSare > About EuskoSare > Norberaren Datuak Babesteko Politika
Document Actions

Norberaren Datuak Babesteko Politika

ONGIETORRI EUSKO IKASKUNTZA / SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOSen (hemendik aurrera EI/SEV) Norberaren Datuak Babesteko Politikara. EI/SEVek erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko konpromisoa du.

Datu pertsonalen babesaren alorrean indarrean dagoen espainiar legerian oinarritzen da EI/SEVen "norberaren datuak babesteko" politika. Politika orokor hori EI/SEVen ATARIAn aplikatzen da, "euskosare.org" domeninuan.

Norberaren datuak babesteko politika irakurtzea eskertzen dizu EI/SEVek, ondoko alderdien berri emateko egina dena:

1. ATARIAk eskatzen dituen datu pertsonalak

2. Datu pertsonalen erabilera eta zabalkundea

3. EI/SEVek ekonomia eta finantza datuez egiten duen tratamendua

4. Pribatutasunari buruzko informazio garrantzitsuak

4.1. ATARIAk “cookie”ak erabiltzen ditu

4.2. ATARIA eta IP helbideak

4.3. Segurtasun neurriak

4.4. Hirugarrenetarako hiperestekak

5. Arduradunarekiko harremanak

Politika honek Norberaren Datuak Babesteko espainiar legean araututakoari jarraitzen dio. Dena den, ATARIAk beretzat erreserbatzen du Politika hau aldatzeko aukera eta horregatik aldian-aldian irakurtzea gomendatzen dugu.

1. ATARIAK ESKATZEN DITUEN DATU PERTSONALAK

1.1. Nahiz eta, erabiltzaile gisa, ATARIAn zehar nabigatzen ahal duzun zure buruaz inolako informaziorik eman gabe, zenbaitetan informazio pertsonala beharrezkoa izango da zeuk eskaturiko e-zerbitzuak eta/edo e-edukiak eman ahal izateko.

1.2. ATARIAn egun diren edo izango diren e-zerbitzuak eta/edo e-edukiak ondokoak dira:

Informazio eta Prestakuntza zerbitzuak.- ATARIAk erabiltzaileei, komunikabideei, enpresei, administrazioei bideratzen dizkieten zerbitzuak dira, hainbat eratako informazio edukiak, sarbide erraz eta eraginkorraren bitartez, EI/SEVen jardueren ulermena eta gardentasuna hobetzen dutenak.

Komunikazio zerbitzu interaktiboak.- ERABILTZAILEen arteko harremanak hobetzea helburu duten zerbitzuak dira, eta EI/SEVen jarduerak eta zerbitzuak osatzen dituzte horiek.

2. DATU PERTSONALEN ERABILERA ETA ZABALKUNDEA

2.1. Aipaturiko e-zerbitzuetan izena ematen duen erabiltzailea (pertsona fisikoa) bada, EI/SEVek izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatuaren berri emango dio; tratamendu hori informazio lanak bideratzeko eta zurekin (erabiltzailearekin) lotzen gaituen harremana kudeatu eta mantendu ahal izateko sortua da.

2.2. EI/SEVen e-edukiez eta e-zerbitzuez informazo gehigarririk jaso nahi ez izanez gero, datu pertsonalen arduradunari jakinaraz diezaiokezu e-postaz, ei-sev@eusko-ikaskuntza.org helbidera, edo betiko posta bidez, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Miramar Jauregia, Miraconcha, 48, 20007 Donostia, Espainia, espresuki adieraziz: EZ DUT E-ZERBITZUEI EDO E-EDUKIEI BURUZKO JAKINARAZPEN GEHIGARRIRIK JASO NAHI.

2.3. Era berean, ATARIAk datu bilketari ekingo dion bakoitzean, dokumentu honetarako esteka bat jarriko du.

2.4. Oro har, zure datu pertsonalak ez dira lagatuak izango, salbu eta horretarako zeuk berariazko baimena ez baduzu edo legez baimendurik ez badago.

3. EKONOMIA ETA FINANTZA DATUEN TRATAMENDUA

3.1. EI/SEVek, ATARIAren bidez, ez du erabiltzaileeen ekonomia eta finantzari buruzko informaziorik.

3.2. ATARIAk edozein “on-line” ordainketa egiteko kreditu txartelaren zenbakia eskatuko dizunean, banketxearen ordainketa pasabidetik egingo du, zeinak datuen transferentzia enkriptatua ziurtatzen duen. Banketxeak kreditu txarteletik biltzen ditu datuak eta soilki kreditu eskuragarritasunaren berri emango dio EI/SEVi, baina ez dio kreditu txartelaren daturik emango.

4. NORBERAREN DATUAK BABESTEARI BURUZKO BESTE INFORMAZIO GARRANTZITSU BATZUK

Zure sarbide, deuseztatze, zuzentze eta aurka egiteko eskubideak.- Norberaren datuak babestea helburua duen legeriaren arabera, sarbide, deuseztatze, zuzentze eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu zure datu pertsonalei dagokienez, datu pertsonalen arduradunaren aurrean ei-sev@eusko-ikaskuntza.org e-posta helbidean, edo posta arrunteko helbide honetan: Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Miramar Jauregia, Miraconcha 48, 20007 Donostia, Espainia.

4.1. ATARIAK “COOKIE”AK ERABILTZEN DITU.- “Cookie”ak (Web zerbitzariak zure nabigatzailera bidaltzen dituen kodeak eta zure ordenagailuaren disko gogorrean identifikatzeko biltegiratzen direnak) ATARIAk erabiltzen ditu erabiltzaileen portaera ezagutzearren eta ATARIra egindako bisiten maiztasuna ikuskatzearren. “Cookie”en erabilera blokeatu nahi izanez gero, jo ezazu erabili ohi duzun nabigatzailean “cookie”ak blokeatzeaz diharduen dokumentaziora.

4.2. ATARIA eta IP helbideak.- Erabiltzailearen ordenagailuari sarbide hornitzaile batean ostatatzeko unean edo elkartearen LAN edo WAN baten bidez automatikoki esleituriko zenbaki sail bat dira IP helbideak. ATARIAk IP helbideak biltzen ditu erabiltzaileen portaera ezagutzearren eta ATARIra egindako bisiten maiztasuna ikuskatzearren. Anonimatua errespetatu egiten da. ATARIAk ez ditu hiperestekak sortzen erabiltzaileen IP helbideen gainean edo beste edozein informazio identifikagarriren gainean.

4.3. Segurtasun neurriak.- ATARIAk kontsignak erabiltzen ditu zure datu pertsonalak biltzeko eta biltegiratzeko erabilitako datu baseetarako sarbidea errespetatzearren, halako eran non soilki baimenduriko pertsonek duten sarbidea informazio horietara. Dena den, ATARIAk jakinarazten du zaila dela Internet bidez transmitituriko datuen segurtasuna %100ean bermatzea, eta horregatik ATARIAk ez du bermatzen zuzenean edo e-zerbitzuen bidez transmitituko dituzun datuen segurtasuna. Harreraren ondoren, EI/SEVek ahaleginak egingo ditu zure datuen segurtasuna bermatzeko, teknikaren egoeraren barrenean betiere.

4.4. Hirugarrenetarako hiperestekak.- ATARIAk hirugarrenetarako hiperestekak eskain ditzake. EI/SEVek ez du inolako kontrolik hiperesteka horien gainean; hori dela eta, norberaren datuen babesaren alorreko zure praktikak arretaz irakurtzea iradokitzen dizugu.

5. ARDURADUNAREKIKO HARREMANAK

ATARIAren datuak babesteko Politika honi dagozkion informazio guztietarako, norberaren datuak babesteko arduradunarekin jar zaitezke harremanetan e-posta bidez, ei-sev@eusko-ikaskuntza.org, edo posta arruntaren bidez, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Miramar Jauregia, Miraconcha 48, 20007 Donostia, Espainia.


http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/norberaren_datuak_babesteko_politika/eks_structuredocument_view