2012-11-26 13:06
Euskal lurraldean bizi diren hiru milioi euskaldunek eta munduko
herrialde askotan bizi diren euskaldun eta euskaldunen ondorengoek osatzen
dute Munduko Euskal Komunitatea; munduko herrialde askotan kokatuta dago
euskal diaspora deiturikoa, bereziki kontinente amerikarrean.
Diaspora komunitateetan antolatuta dago. Komunitate horiek 200 erakunde baino gehiagoren inguruan
daude; erakunde horietatik gehienak euskal etxeak deiturikoak dira, eta
gehienak Estatu Batuetan eta Hego Amerikan kokatuta daude, Argentinan,
Txilen eta Uruguain bereziki. Komunitate horiek guztiek Munduko Euskal
Komunitatea osatzen dute.
Badira munduan beste milioika euskaldunen ondorengo diasporako herri
erakundeetan aktiboki parte hartzen ez dutenak; horiek ere Munduko Euskal
Komunitatearen parte dira, eta beraz, EuskoSaren parte har dezakete bertako
komunitate birtualen bitartez. Horrez gain, erabiltzaileak eta erakundeak
elkarren artean harremanetan jartzeko loturak egongo dira EuskoSareko web
gunean.
Milioika pertsona horiei zuzenduta dago EuskoSare, munduko euskaldun
guztiek sare horretan bere lekua aurki dezaten sortua izan baita, beraiek
eta beraientzako sortua alegia.
|
|
Euskal Herrian erreferentzialak diren erakundeak
|
http://www.euskosare.org/munduko_euskal_komunitateari_buruz/index_html