Aurkezpena eta ibilmoldea
Helburu nagusitzat dauka euskal kulturaren garapena eta hedadura sostengatzea. Xede horrekin, lan egiten du euskal kulturaren zaintzeko, helarazteko eta hedatzeko, ber denboran sorkuntza suspertu nahi duelarik.
Eginbeharretan, ikusgarrigintzan, literaturan, ondarean edo entzun-ikus sailean ari diren kultura elkarteak laguntzen ditu, edo haiekilako arartekolaritza egiten. Gaur egun, 140 kultura edo artista elkarte Euskal kultur erakundearen kide dira. Euskal kultur erakundea kultura ekintzetan eragile da ere. Hala nola garatzen ditu urte anitzetako programa edo labela batzu (Kantuketan, Batekmila, Eleketa, Hogei’ta,...), bai tokiko, bai kanpoko elkarte eta erakundeekin batera.
Euskal kulturaren baliabide iturri bezala ezagutua da eta mugazgaindiko harremanetan leku berezia dauka, besteak beste Eusko Jaurlaritzarekin duen partaidetzari esker.
Bere talde profesionala bederatzi langilez osatua da.
Euskal kultur erakundearen eginkizunak
- Erakunde publikoetako arduradunen aholkatzea kultura politika publikoen finkatzerakoan ;
- Euskal kultura ondarearen begiratzea, helaraztea eta baloratzea ;
- Euskal kulturaren biziberritzea, « Hogei’ta » bezalako gazteei buruzko ekintza labela batzuen bitartez ;
- Kultura aktoreen sostengatzea, sorkuntzaren, formakuntzaren eta hedapenaren alorretan ;
- Euskal kulturaren partikatzea publiko zabal batekin, komunikaziorako sare ezberdinak lehenetsiz.