Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea

Ondarea

Ondarea ez da bakarrik monumentuak eta baliozko gauzak, ez eta ere gure arbasoek eman diguten eraikuntzei, lurrari edo diruari lotu kapitala.

Ahozko memoriaren bilketa Zuberoan (EKE-2009)
Jestuari (ezagutzak, teknikak, eguneroko lanak) edo hitzari lotu jakitateak (hizkuntza, mitoak, kondairak, toponimia eta beste ahozko ohitura guziak), praktika sozialak (jokoak eta kirolak, bestak, sukaldaritza), bai eta ekoizpen artistikoak ere (kantuak, antzerkia, dantzak, arte plastikoak, literatura) sartzen dira ondarean.

Berezitasun geologikoak eta paisaiak, ekosistemak, klima, animaliak, landaretza, itsas jakinduria, lurraren eta lurpearen aberastasunak ere, belaunaldi bakoitzak kudeatu behar duen ondarearen parte dira.

Ondarea, jendarte baten nortasuna oinarritzen eta jendarte hori besteetatik bereizten duten osagai material eta inmaterial guziez osatua da.

Ondoko orrialdeek horietarik batzuen ezagutza sakonago bat eskaintzen dizuete.

Itsasturien memoria

itsasturiak-banner.jpg2010ean, itsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak...) eta Donibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera jorratu du Euskal kultur erakundeak abiatu "Eleketa"ahozko memoriaren bilketak.

Gai horren inguruan 26 lekuko grabatuak izan dira. Bideo horien 72 zati sarean dira kontsultagarri.