Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Durangoko azoka 2012

Durangoko azoka 2012

47. Durangoko euskal liburu eta disko azoka abenduaren 6tik 9ra iraganen da. 420 izenburu berri aurkeztuko dira : 289 liburu, 65 disko, 32 aldizkari, 9 bideo, 7 liburu elektroniko eta 18 bestelako argitalpenak. Ipar Euskal Herriko argitaletxeak ere han izanen dira.

Gehiago irakurri

2012ko "Ekimen" sari nagusia Etorkizuna kontzeptuak taldearentzat

2012ko "Ekimen" sari nagusia Etorkizuna kontzeptuak taldearentzat

Euskal Kultura sustengatzen duen Herriarteko Sindikatak "Ekimen" izeneko sariak banatu ditu abenduaren 1ean, Senperen. 18 proposamen aztertu ondoan hiru saristatu ditu. Euskara eta euskal kulturaren arloetan, ekimena eta izpiritu sortzailea adierazten dituzten proiektuak.

Gehiago irakurri

Bertsolari filma DVD formatuan

Bertsolari filma DVD formatuan

2012/11/30

Asier Altunaren Bertsolari filma DVD formatuan atera da. Karia hortara, zuzendariak eduki bereziak gehitu ditu, hala nola filmean ikusten ez diren zatiak eta "Making of"-a.  Jatorrizko bertsioaz gain, filma zazpi hizkuntzatan azpititulatua da: euskaraz, katalanez, gaztelaniaz, frantsezez, ingelesez, alemanez eta italieraz.

Gehiago irakurri

Gamere-Zihigako gazteek emanen dute 2013ko maskarada

Gamere-Zihigako gazteek emanen dute 2013ko maskarada

2013an, Gamere-Zihigako gazteek emanen dituzte maskaradak. Prestaketa lanak hasiak dira, Jean Pierre Errekalt eta Jean Louis Bidabe errejenteen ardurapean.

Gehiago irakurri

Bertsularitza aipagai Txirrita emankizunean

Bertsularitza aipagai Txirrita emankizunean

2012/11/27

2012ko abenduaren 2an, 11:30etan, France 3 Aquitaine telebista kateko Txirrita emankizuna bertsularitzaz izanen da. Allande Boutin-ek aurkeztuko du 26 minutuko erreportaia.

Gehiago irakurri

Lurralde-arteko hizkuntzen eta kulturen topaketak Akitanian

Lurralde-arteko hizkuntzen eta kulturen topaketak Akitanian

Lurralde-arteko hizkuntzen eta kulturen XXII. topaketak azaroaren 29tik abenduaren 1era iraganen dira Bordelen, Baionan eta Pauen. Azaroaren 30eko eguna, "Hizkuntza politika Iparraldean" lemapean iraganen da Baionan. Karia hortara, hitzartze ezberdinak izanen dira, Euskal Museoaren bisita bat, bai eta euskal kulturaren inguruko animazio batzu ere.

Gehiago irakurri

Durangoko Azokara joateko autobusa

Durangoko Azokara joateko autobusa

Aurten ere, Garazi-Baigorriko Gau Eskolak autobus bat antolatzen du Durangoko liburu eta disko azokara joateko. Ateraldia abenduaren 8an izanen da, larunbatarekin. Izena eman behar da.

Gehiago irakurri

Zirkulua euskal kulturan

Zirkulua euskal kulturan

2012/11/23

Mikel Duvert ikerlariaren ekarpen bat argitaratu du berriki sarean Lauburu elkarteak. Zirkuluaren kontzeptuak eta sinboloak, eta batez ere zirkulu horren erdiguneak gure kulturan daukan tokia jorratu du etnologoak. Mendez mende, harrespilen eraikitzaileen eta harginen lana adibidetzat hartuz.

Gehiago irakurri

Xalbador bertsulariaz dokumental bat bidean

Xalbador bertsulariaz dokumental bat bidean

2012/11/22

Eneko Dorronsoro zinegile zumaiarra Fernando Aire "Xalbador" (1920-1976) Urepeleko bertsulariari buruzko dokumental bat prestatzen ari da. Honen aitzin-dasta plazaratu berri du sarean.

Gehiago irakurri

Willis Drummond-en disko berria salgai

Willis Drummond-en disko berria salgai

2012/11/21

Willis Drummond taldeak "A ala B" disko berria atera du azaroaren 19an. Taldeak grabatu duen estudioko laugarren lana da eta hainbat kontzertu eskainiko ditu horren aurkezteko. Horietarik bat Biarritzeko Atabal gelan, 2013ko urtarrilaren 18an.

Gehiago irakurri

2011ko inkesta soziolinguistikoaren gakoak

2011ko inkesta soziolinguistikoaren gakoak

Erramun Baxok soziolinguistak azken inkestaren nondik-norakoak aztertu ditu xeheki, Iparraldeari begira batez ere, eta alderatu azken urteetako emaitzekilan. Bere lana plazaratzen du artikuluz artituku Euskal kultur erakundearen atarian daukan soziolinguistikaren inguruko blogan.

Gehiago irakurri

Euskal kantu ezagunen partiturak kantuzaleentzat

Euskal kantu ezagunen partiturak kantuzaleentzat

Joseph Maris harmonizatzaileak beste 40 bat partitura erantsi dizkio Euskal kultur erakundearen atarian daukan fondoari. Sarean dohainik eskuragarri dira. Bi, hiru edo lau ahotsetako kantu hauek gitarra eta beste musika tresnen akordioez osatuak dira. Baliagarriak izan daitezke abesbatzendako bereziki.

Gehiago irakurri

"Badu, bada" euskararen inguruko erakusketa berria

"Badu, bada" euskararen inguruko erakusketa berria

2012/11/16

2012ko azaroaren 16tik 2013ko otsailaren 13a arte, Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketa berria ikusten ahalko da Donostiako San Telmo museoan. Erakusketaren aitzakiarekin, hainbat animazio antolatuko dituzte gainera.

Gehiago irakurri

23. Txotxongilo Egunak Hendaian

23. Txotxongilo Egunak Hendaian

2012/11/15

Azaroaren 19tik 25era, Akelarre elkarteak 23. Txotxongilo Egunak antolatzen ditu Hendaian. Aste batez, euskarazko hainbat ikusgarri preziatzen ahalko dira Les Variétés zinegelan eta Mendizola aretoan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskararen balorapen kulturalaz

Euskararen balorapen kulturalaz

2012/11/15

Euskaltzaindiak Baionan antolatu Jagon jardunaldien karietara, azaroaren 16an, Pantxoa Etchegoinek hitzaldi bat eskaini du Euskal kultur erakundeak 22 urtez eraman lanaz euskararen balorapenari begira.

Gehiago irakurri

Imanol Cover lehiaketako emaitzak

Imanol Cover lehiaketako emaitzak

2012/11/12

Imanol Cover deitu Imanolen kantuen bertsio lehiaketaren emaitzak jakinak dira. Ainara Ortega gipuzkoarra izan da irabazle, El Beso de Klint talde bizkaitarraren aitzinean. Aldudeko Lauburu taldeak aipamen berezia ukan du.

Gehiago irakurri

Amets Arzallus xapeldun !

Amets Arzallus xapeldun !

2012/11/10

"Xilaba" Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketaren finala azaroaren 10ean iragan zen Baionako Lauga gelan.  Hirugarren aldikotz, Amets Arzallus Hendaiarrak jantzi du xapela. Odei Barroso bigarren sailkatu da eta Sustrai Colina hirugarren. Xilaba-ren ondoko edizioa 2014an iraganen da.

Gehiago irakurri

Urepeleko artzainaren irudi arraroak

Urepeleko artzainaren irudi arraroak

Internetek ezusteko pollitak eskaintzen dizkigu artetan eta iraganeko irudi xahar eta ez hain ezagunak gure artera ekartzen. Adibide gisa dugu Fernando Aire "Xalbador" bertsulariaren bideo labur hori, 1966an filmatua Alduden eta azken egunotan zabaldu dena sarean.

Gehiago irakurri

Baiona bertsutan

Baiona bertsutan

2012/11/06

2012ko azaroaren 7tik 10era, Baionako Hiriak Xilaba bertsulari txapelketaren finalaren inguruko animazio desberdinak antolatzen ditu. Helburua, bertsularitza ezagutaraztea da. Euskal kultur erakundea ekimen horren partaide da.

Gehiago irakurri

Imanol Cover lehiaketako finalistak

Imanol Cover lehiaketako finalistak

2012/11/05

Jadanik ezagutzen dira Imanol Cover deitu Imanolen kantuen bertsio lehiaketaren finalistak. Lehen sari gisa, hautatuek entzuleek hautatu irabazleekin batera kantatuko dute azaroaren 11n, Donostiako Imanol Lartzabal aretoan emanen den kontzertuan. Aldudeko Lauburu taldea finalistetan da.

Gehiago irakurri

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]