Elkarteei laguntza
Euskal kultur erakundeak presunek edo elkarteek sortu egitasmoetarik abiatuz, euskara eta euskal kultura suharki sustengatzen ditu. Sustengu hori hiru alorretan banatzen da :
- Formakuntza
Antzerki, literatura, musika eta dantza ikastaroen bidez. - Sorkuntza
Antzerki sorkuntza bat adibidez, diruz lagunt daiteke edo teknikoki berdin (aholku artistikoak emanez, errepetizione gelak atxemanez, materiala prestatuz). - Hedapena
Diruz lagunduak dira festibalak, ikus-entzunezko ekoizpenak, eta idazle, kantari edo dantzarien arteko topaketa batzu.