Albiste profesionalak

Kultur eragileei zuzendutako albiste haria.
2012ko euskal kulturaren ekimen sarien banaketa
Euskal Kultura sustengatzen duen Herriarteko Sindikatak "Ekimen" izeneko sariak banatu ditu abenduaren 1ean, Senperen. Orotara 18 proposamen aztertu ditu hautaketa batzordeak eta hiru saristatu. 2007an sortu zen sari honek, ekimena eta izpiritu sortzailea adierazten dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Ipar Euskal Herrian, euskara eta euskal kulturaren arloetan.
GUSO zerbitzua: ikusgarrigintza alorreko noizbehinkako enplegatuen aitorpenerako zerbitzu erraztua
GUSO sareko zerbitzuak (Noizbehinkako Ikusgarriaren Leihatila Bakarra) enplegatzaileei erraztasunak eskaintzen dizkie ikusgarrigintza alorreko artisten edota teknikarien enplegatzeko.
Durangoko azoka: Iparraldeko argitaletxeen eta liburuzainen topaleku
Bostgarren aldikotz Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko argitaletxeak lagunduko ditu beren berritasunak hobeki agerian emanak izan daitezen Durangoko euskal liburu eta disko azokan, 2012ko abenduaren 6tik 9ra. Iparraldeko liburuzainen topaketa bat antolatua da ere karia hortara.
Arte kutxak 2012
2012ko abenduaren 14tik 24era, Baiona ttipiko karriketan gaindi, "Arte kutxak" izeneko arte garaikide festibala antolatzen du lehen aldikotz Point8 elkarteak. Bertako artistak parte hartzera gonbidatzen ditu. Izen emateak azaroaren 26a aitzin helarazi behar dira.
Marrazki eta margo lehiaketa Biarritzen
Biarritzeko Azokako saltzaileen elkarteak Euskal Herri guziko artistei ireki marrazki eta margo lehiaketa bat antolatzen du. Aukeztuko diren obrek, "Biarritzeko Azokako auzoa, maite zaitut" gaiaren inguruan izan beharko dute. 2012ko abenduaren 1eko helarazi behar dira.
Edizio eta ekoizpen fonografikoari laguntza
Akitaniako eskualde kontseiluak Akitanian kokatuak diren editore eta ekoizle fonografiko independenteak eta profesionalak sustatzen ditu dispositibo berezi baten bitartez. Laguntza galdeak 2012ko abenduaren 15eko helarazi behar zaizkio.
Marmauko eskultura bidexkarako 2013ko deialdia
Marmauko eskultura bidexkak 5 kilometroko oinezko bidea proposatzen du Hazparneko lurretan, monumentu eskulturez inguratua. Antolatzaileek deialdi bat zabaltzen diete bertan beren obrak erakutsi nahi dituzten zizelkariei. Hautagaitzarako txostenak 2013ko otsailaren 14eko helarazi behar dira.
Euskal Herri Hegoaldeko herri elkargoan kultur bitartekari bat bilatzen dute
Herri elkargoaren programazio artistikoaren antolaketa eta batez ere publiko gazteen ganako mediazioa landu beharko du langile berriak. Hautagaitza-proposamenak 2012ko azaroaren 30eko helarazi behar dira.
Itsas begia elkartea permanente baten bila
Iitsas ondareaz arduratzen den Itsas Begia elkarteak permanente baten postua sortuko du 2012ko abentutik goiti. Hautagaiek 2012ko azaroaren 27a arte dute beren burua proposatzeko.
Informazio eta sensibilizazio saioen inguruko inkesta
2012ko urtean zehar informazio eta sensibilizazio saio desberdinak antolatu ditu Euskal kultur erakundeak elkarteak sozial eta legegintza mailako aldaketei aurre egiten laguntzeko. 2013ko saio horien egitaraua osatzeko, inkesta bat zabaltzen du EKE-k kultur eragileen informazio beharrei ahalik eta hobekien egokitzeko. Parte hartu!