Tresna pertsonalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Interneten adituak

Atalak
Hemen zaude: Hasiera / Bloga

CodeSyntax.com webgunea berriztu dugu

Uztailaren hasieran berriztu genuen gure webgune hauxe. Bi arrazoi nagusi genituen horretarako: batetik, eguneraketa teknologikoa, eta bestetik webgunearen planteamendu orokorra.

Plone 4 bertsioaren abantailak

Gure enpresan garatzen ditugun proiektu gehientsuenak Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz egiten ditugu. Zopen oinarritutako CMS hau urteetan erabili dugu eta gure ikurtzat jo dezakegu, Django-rekin batera.

PDFak automatikoki sortzen Ahotsak.com-erako

Josu Azpillaga 2011/07/14
Interneten kudeatutako informazioarekin automatikoki pdf-ak sortzea, ez da beste munduko nobedadea. Ahotsak.com-erako hori egin dugu, baina pare bat gauza aipagarri dituenez, hona ekarri ditugu kontu teknikook.

Ahozko ondarea, udako ikastaroak eta Ahotsak.com

“Euskal Herriko ahozko ondarea: Bilketa, katalogazioa eta hedapena” ikastaroa ematen ari dira egunotan UEUren udako ikastaroetan. Ikastaroaren arduraduna Asier Sarasua lankidea da

Klikmetroak.com sare sozialak integratzen dituen aplikazio birala

Luistxo Fernandez 2011/07/05
Gipuzkoako ikastolen aurtengo jaia, Kilometroak 2011, Azpeitian ospatzen dela-eta, ekimen berria abiatu dute Interneten: klikmetroak.com. CodeSyntax-ek egin du webgune hori. Twitter eta Facebook sare sozialen gaitasun birala esplotatzen duen aplikazio bat da.

Rikardo Arregi sari nagusia Goiena.net-entzat

2011. urteko Rikardo Arregi sari nagusia Goienari eman diote. XXIII. edizioko epaimahaiak Goiena "pausu bat aurretik beti joateagatik" saritu du, "Interneteko webgunea berritu eta egokitzeagatik". Udazkenean argitaratu genuen webgune berria. Zorionak Goiena!

Eitb Txio, Tourra jarraitzeko tresna berria, Twitterren oinarritua

Eitb.com webguneak tresna berri bat jarri du erabiltzaileen esku: Txio. Aberastutako Twitter jario bat da funtsean, aurretik CodeSyntax-ek sorturiko Umap softwarean oinarritua. Beta fasean ireki da, Tourraren jarraipena egiteko, hain zuzen, bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelania.
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: