Umap eta inteligentzia kolektiboa, Bilboko Visio biltzarrean
Visio 2011 aste honetan Bilboko Alhondigan egingo den biltzar bat da. Ekainaren 2an eta 3an, Teknologiaren Zaintzari eta Lehiatzeko Inteligentziari lotutako gaiak elkar trukatzeko eta horien gainean eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da. CodeSyntax bertan izango da, eta azalduko dugu bertan nola Umap proiektuak funtzionatzen duen inteligentzia kolektiboaren zantzuak biltzeko tresna gisa.
Garabide-Mondragon masterreko ikasle amerikarrekin
Bisita izan genuen atzo bulegoan: sei "estatu" eta 10 hizkuntzatako 19 laguneko talde batek bisitatu gintuen. Ameriketako herrietako lagunak denak, master batean prestatzen ari direnak Euskal Herrian.
Bilbao Kirolaken webgune berria
Hainbat hilabeteko lanaren ostean maiatzaren 17an argitaratu genuen Bilbao Kirolak erakunde publikoaren webgune berria.
TuLankide.com, Mondragon taldeko kooperatiben albistegia
Mondragon kooperatiba taldearen TU-Lankide aldizkari ezagunak, sareko bertsioa du orain: Tulankide.com, sareko albistegi jarraitu bezala. Arteman Komunikazioa enpresarekin batera garatu du gunea CodeSyntax-ek Mondragon Taldearentzat. Edukia kudeatzeko sistema sendo bat erabili dugu, Plone 4, eta albistegi elebidun arin bat sortu ahal izan dugu Euskal Herriko talde ekonomiko handienetako batentzat.
Umap IEB jardunaldietan
Umap.eu-ren aurkezpena egin dugu Informatikari Euskaldunen Bilkuran, bilkuraren gaia sare sozialak zirela-eta.
Azkenaldian argitaratu ditugun proiektuak
Hemen labur-labur azaltzen dizkizuegun hauek dira azken bizpahiru hilabeteetan argitaratu ditugun proiektuak.