Aurki.com berritua aurkeztuko dugu
Martxoaren 16an (asteazkena), eguerdiko 12etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Aurki.com berritua aurkeztuko da.
Emun.com, lan mundua euskalduntzeko kooperatibaren webgunea
Joan den astean bi inaugurazio egin zituen Emun kooperatibak: egoitza berri bat Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoain, Gipuzkoa), eta Emun.com webgune berria.
Goienako blog komunitate berria Coreblog euskaratua erabiliz
Debagoienako Goiena Komunikazio Zerbitzuak blog komunitatea sortu eta integratu du Goiena.net atarian. Dagoeneko sei bitakora edo blog ipini dira martxan, baina gehiago zabaltzeko asmoa dago.
Goienaren proiektu berri honek CodeSyntax-en laguntza eta aholkularitza teknikoa izan du eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin euskaratutako Coreblog softwarea erabiliz garatu da.
Mokoroaren esapideen datubasea Interneten
Justo Mokoroa idazle eta euskaltzaleak bere bizitzan zehar bildutako 92.000 esapide, sarean jarri dira Hiru.com webgunean. Argitalpen digital honetan, CodeSyntaxek apailatu du datubasea, web interfazea eta bilaketa-sistema. Idazle tolosarrak urteak igaro zituen Euskal Herriko hainbat bazterretan euskal esapideak eta lokuzioak jasotzen. Berak bildutako lan guztia "Ortik eta Emendik" (1990) liburuan argitaratu zuen Labayru ikastetxeak.